Edukira joan

Gusto duanik bada... - 1945

Wikitekatik
Gusto duanik bada...  (1945) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Cuando yo sea alcalde


«Gusto duanik bada...»


1/
Gusto duanik bada
irakurri ditzan,
bertsuak ditut jarri Euskal-erri
-aren alabantzan. Ja, jai!

2/
Birau zakar bat ere
ez duana izkera,
iturriko ura bezin garbiya
dalako euskera.

3/
Arrantzale jatorrak
ziran euskaldunak,
Amerikara Cristóbal Colón
baño len juanak.

4/
Zuten patroi Jauregi
an arrantzaliak,
arpoiarekiñ arrapatutzen
zituzten baliak.

5/
Mutriku'n da Zumaia'n
ziran zurezkuak
egiñak, gizon aiek zituzten
belako barkuak.

6/
Sebastian Elkano
Getariya'kua
zan urez lenbizi munduari
buelta emandakua.

7/
Pilipinak Legazpi
zan deskubritua;
Aita Urdaneta salbaje asko
an konbertitua.

8/
Okendo zan orduan
erregia urez,
gizon argiya, korajetsua,
donostiarra berez.

9/
Idiakez bezela,
zan gizona abilla
Mutrikuarra Kosme Txurruka,
Tragalgarren illa.

10/
Eskolak egiña zan
don Pedro Viteri
jaio zanari eta gañera
beste bost erriri.

11/
Estatua zioten
egiñ Arrasate'n,
goguangarri ondorenguak
izandu dezaten.

12/
Legazpia'n dutenak
alkate nagusi,
Viteri'k bezela estatua
ez al du merezi?

13/
Redentore berriyak
ditugu aspaldiyan:
Kredua ez dakitenak besteri
erakutsi nayan.

14/
Moda berrien billa
dotore jazteko,
aurrik izaten badute eman
besteri azteko.

15/
Federik ez duanak
biotza du zurra,
zitalkeriya ta mingañian
ugari gezurra.

16/
Asi Santurtze'n eta
Ondarrabi'raiño,
arraunlarik obenak izandu
gera oraindaño.

17/
Aurten lenbizikua
da Ebro aldera
Donostia'tik eraman duten
sedazko bandera. (1)

18/
Traiñeruak igualak
ez badira neurriz,
konbeniko da kanbiatzia
jokatzian berriz.

19/
Dira arraunlariyak
ontzi ariñian
fama dutenak itxaso bare
olatu gabian.

20/
Bandera bat da eraman
dutena oraindik,
San Nikolas'ek geiago ditu
ekarriyak andik.

21/
Gora Ondarrabitar,
San Juan bestia,
Aita San Pedro, Loiolatarra
eta Donostia.

22/
Traiñeruak astunak,
alperrik nekatu,
ariñaguak egin zazute
eta ongi entrenatu.

(1) Emen esaten dana, nola artu bear da?
Ebro aldetik ez da sekula Donostiara arraunlari-
talderik etorri. Mendarok. guk uste, Euskalerritik
kanpora esan naiko zuan. Ta, Donostitik Erdalerrira,
1945 urtean joan zan lenengo bandera,
oker ez bagaude. Pedreña'k eraman zuan.
Ala, 1945'ekoak izango dira bertso auek.

Bertso-papera, • Imp. Macazaga. - Rentería-¡
Imanol Laspiur, Eibar.