Edukira joan

Iñori gorroturik izan gabekua...

Wikitekatik
Iñori gorroturik izan gabekua...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Ni berriz ostatura .... (Bilintxen Potajiarena alegia.)


«Iñori gorroturik izan gabekua...»


1/
Iñori gorroturik
izan gabekua,
jatorriz borondate
guziz onekua,
meseriak besteri
asko egindakua,
nor da gizona gutxi
diran modukua,
Españia guzia
onratutakua?

2/
Legazpia izanik
bere jaioterri, (1)
toki illun txiki bat
auzuan lanteri;
ikasi ofiziua
zuan rementari,
langille askorena
gero agintari,
egiña da mesere
makiña besteri.

(1) Patrizio Etxeberria jauna zana.

3/
Inguru aietatik
len bezela oiñez
oraiñ ez dira juaten,
baizik burtariñez,
saiatzen diralako
beren alegiñez,
anparua dutela
erortzian miñez,
borondatia izanik
biotzian gaiñez.

4/
Jatorriz borondate
ona dualako,
askori meseriak
egiña dalako,
arrokeriz kontari
ez dabillelako,
alkate jaun danari
bizi guzirako,
eriotza orduan
etzaio damuko.

5/
Gezurra egiaren
ordez mingañetan,
negarrez malkurikan
ez begi bietan,
gertatu da lanteri
beste geienetan;
naiz bere langillia
saiatu benetan,
jornal txikiya opa,
gañera errietan.

6/
Bergarako semia
Eleiz Jaun Barrena,
Donostin ezagun det
izanik ordena,
dakiana kunplitzen
gure Jaunarena:
izan arren txintxua
edo nabarmena,
errukitasuna du
pobriaguarena.

7/
Arnohate'n jaio,
Elgoibarren bizi (2)
elbarriyak sendatzen
zuanak ikasi,
dituala meritu
asko irabazi,
langille askorena
gañera nagusi;
orla saiatzen danak
onra du merezi.

8/
Gorabera izan oí
da bizimoduan,
aukera danak iñork
ez ditu munduan;
ibilli gabe erdi
txoruen moduan,
ilusio geiegi
degula buruan,
nork ongi opa digun
dezagun goguan.

(2) Antonio Arrillaga jauna zana.

Bertso-papera. «Imp. Macazaga. - Renteria.;
Kaitano Lizarribar. Alzo-muño.