Iduritzen zait...

Wikitekatik
Iduritzen zait...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Pello Joxepe tabernan dala...


«Iduritzen zait...»


1/
«Iduritzen zait ni bezela Euskal-
errian jaiotakuak,
etzaizkigula orain komeni
antziñako usariyuak.»
Ori esaten duten guziak
ego gabeko kukuak.

2/
Antziñakuak zuten bezela,
emen jaiuak bagera,
birau bakar bat ere gabia
dudarik gabe euskera
maite dezagun, maitagarria
dalako gure izkera.

3/
Aizkolariak amoriyua
euskal oitura zarrari,
paguak zallak eta samurrak
zezen-plazetara ekarri,
eta jokatu giza-legian
gorrotu gabe alkarri.

4/
Gizon garratzak zezenak ainbat
ziran zutenak indarra:
Biktor Arteondo Iziar'kua,
Txurruka mutrikuarra,
Juan Elgetarrak jasotzen zuan
arriyak zuan adarra.

5/
Pultsulari onena, Eltzekondo,
ernaniarra zan berez,
esku batekin kiluak egun
jasotzen zituana errez,
amabi eskañi arren bentaja
kontrariyorik iñor ez,

6/
Ez beza iñork dudarik izan (1)
gizon indar aundikua
arrokeriarik ez duana
da Urtain Arrona'kua,
Albizuri-Aundi'k jasotzen zuana
lau bidar jasotakua.

(1) Izan itza, guk jarria da,
paperak ez badakar ere,
ala bear dualakoan.

7/
Esku-zulorikan ez duan arriya
nola eldu jakin biar,
Atxaga'k gizon aundi ez arren
zezen batek ainbat indar,
amar minutuan bizkarrera
jaso zuan amaika bidar.

8/
Egun da irurogei ta sei kilo
arri trakatsa, ez ariña;
oriotarra eskaxagua
askok uste zuten, baiña
Oliden'ek zuan borratu marka
Errekartetxo'k egiña.

9/
Amerika'ra juan zan batek,
apropos egindakua,
bizkarrera errez jaso duana
amabost arruakua
da Bedaiotar mutill bikaiña
emeretzi urtekua.

10/
Nere moduan izango dira
asko dutenak esango:
Osasuna ta urtiak sei bat
dituanian geiago
sasoi onena, ta orren onduan
atsegiñ ez da izango.

11/
Pixua bost arrua ta bi libra,
Mallabia jaioterriya,
Ondarrua'ko pillota-plazan,
asko giñala begira,
mutill koxkorra, baña errez jaso
egun kiloko arriya.

12/
Amar gizonak indartsuak baiña
alperrik saiatu ziren,
arri baldarra jaso dutenak
al dakizute nor diren?
Errekartetxo, Urtain, Atxaga,
ta laugarrena Oliden.

Bertso-papera, «Imp. Macazaga - Rentería;
Jose Joakin Mitxelena bertsolaría, Iturrioz,
Oiartzun.