Edukira joan

Iru edo lau bertso...

Wikitekatik
Iru edo lau bertso...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Iru edo lau bertso...»


1/
Iru edo lau bertso
bear ditut jarri
oraingo neska gazte txoruan
moda berriari. Ja, jai!

2/
Oingo neska gaztian
soñeko berriak:
belaunetaño geien samarrak
arturik neurriak.

3/
Eta gañera berriz
zabalik paparrak,
erakustearren bularrak edo
aragi ederrak.

4/
Gizen samar dagonari
egiten dio luzitu,
bañan batzueri saiets-ezurrak
lezkate kontatu.

5/
Paparrak zabal eta
autsak arpegian,
zankuak eta besuak ere
oso agirian.

6/
Gona laburrak eta
atorrarikan ez,
óingo neskatxan jazkera dala
nik egin det amets.

7/
Eta ikusten dira
illiak moztuta,
lujuak eta txorakeriak
dabiltza poztuta.

8/
Kokota apainduta
daukan neskatilla,
atzetik begiratu ezkero
dirudi mutilla.

9/
Neska zar bi zebiltzan
juan dan jaiean
beren kokotak apaindu eta
gaztetu naiean.

10/
Atzetik eman arren
gaztiaren antza,
arpegiako azala dute
zimurra ta latza.

11/
Neskatx oiek artutzen
badute senarrik,
oien illiak salduta ez du
artuko mozkorrik.

12/
Esposatu ta ere
illiak moztera;
senarra berriz bazkarien zai
oieri begira.

13/
Aurra bularrian ta
illiak moztuta,
oieri begira ego ten naiz ni
oso arrituta.

14/
Amonak emate'iote
konseju ederrik,
baña oraingo gazte txoruakiñ
guztiak alperrik.

15/
Uste det egin dedala
naikua kantatu,
nar ta gaztiak, ikasitzeko
paper bana artu.

Bertsol-papera, • Imp. Macazaga. - Rentería»,
Mikela Labayen. Astaitzaga, Leitza.

Bertso-papera, «Imprenta Económica. - Viteri,
32>, Donostiko Intxaurrondo ballarako Manuel
Yarza'ren eskutik.
Bertso-papera, • Imp. Macazaga. - Rentería"
Juan Sein, Igantzi.
Bertsolariya, 23 zenb., 1932.11.21.
Lau argitaraldi auek, ez dute alkarren artean
aldaketarik.
Bertso auek Abarrategi'renak dirala esaten du
Bertsolariya aldizkari onek; bañan Mendarorenak
dirala batere dudarik ez da. Aren itxura dute
bete-betean.
Orregatik jartzen ditugu liburu ontan.