Edukira joan

Iturriko ura bezin...

Wikitekatik
Iturriko ura bezin...  (1949-50) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Iturriko ura bezin...»


1/
Iturriko ura bezin
garbiya izkera
maite dezagun, maitagarriya
dalako euskera. Ja, jai!

2/
Nai ditugula Euskal-
errian jayuak,
txit antziñakuak diralako
gure usariyuak.

3/
Festa ikusgarriak
izan arren oraiñ,
estroparak ez beste guziak
diru askoren ordaiñ.

4/
Noiz eta nun izango
dan aizkol-jokua
jakiñ dezagun, merke papertxo
egunerokua.

5/
Dirala zezen-plaza
ikusgarrietan,
dirua galtzen badu gizonak,
andria errietan.

6/
Urtiak ogei ta iru,
aizkolari onena,
Leitza duana jaioterriya
da Garziarena. (1)

(1) Gartziarena aizkolaririk onena baldin bada,
Arríari irabazi ondorengo bertsoak dira
auek (l949.XII.l8); eta Luxiarekin galdu
baño lenagokoak (l950.X.29).

7/
Askok esaten dute,
dalako bikaiña,
indarra duala sei urteko
zezen batek aiña.

8/
Onak iruripenak,
jatorriz umilla,
batere arrokeriyarikan
ez duan mutilla.

9/
Merezi dituztela
onrak eta famak,
ori mundura ekarri zuten
aitak eta amak.


10/
Naparra Baleztena,
jaiua Zubieta'n,
aizkolariya ona ikasten saiatu
dalako benetan.

11/
Orain larogei urte,
gizona garratza,
zan aizkolarietan onena
Mendaro'ko Erentza.

12/
Iziar'ko Erleteri
irabazi ziona
Joxe Manuel Kortaberriren
aitaren aitona.

13/
Aizkoran da korrika,
Arozpide zarra,
Azkoiti'kua zan besterikan
ez bezin azkarra.

14/
Irabazi Arozpide'ri
ziona Soatxiki,
gaztiagua zalako indar
geiago iduki.

15/
Lastur'gua Murgizar
aizkolari ona zan
mendiyan, bañan korajerikan
etzuana plazan.

16/
Aizkolari bikaiñak
asko ziran, baiño
Keixeta onena, eskua elbarri
zuan arteraiño.

17/
Santa Agedak sasoian
zituan garbuak,
Atxunberrik bezela ebakitzen
kanako paguak.

18/
Sasoi ona ta gizon
ikaragarriya,
zionian irabazi Agiñetari
zalako Arriya.

19/
Gaztiaguak irrintziz
nai al duten joka
dituzte, baiña ez dira izutzen
Arriya ta Korta.

20/
Ez beza iñork dudarik,
ditugu lagunak,
ez diralako Erribera'kuak,
napar euskaldunak.

21/
Festak orrelakuak
jarri berriz ere,
kalte batzuek izango dute,
bestiak mesere.