Edukira joan

Jesus maitia jaio zanetik...

Wikitekatik
Jesus maitia jaio zanetik...  (1927) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Jesus maitia jaio zanetik... »


1/
Milla ta bederatzireun da
ogei ta zazpi urte,
Jesus mai tia j aio zanetik
Ollera bitarte. Ja, jai!

2/
Bertso berri batzuek
egin dizkat jarri
Aritza eta Arteondo'ren
karga jasotzeari.

3/
Deba'ko erri maitean
jokatua dute;
Martxo-illaren seigarrena zan
señaladamente.

4/
Gogor saiatu ziran
bata lez bestia,
irabazien geratu dana
izan da gaztia.

5/
Arteondo'k amar aldiz
egin zuan jaso,
Aritza'k berriz bi geiagokin
eman zion paso.

6/
Leal jokatu zuten
tranparikan barik,
aspalditxuan ez det ikusi
apostu oberik.

7/
Aitiaren eginda
txintxo ziran asi;
jakiña dago: karga aundiakin
indarra nagusi.

8/
Kargak menderatutzen
gizona errez da,
pixka bat deskuidatu ezkero
lurrera irris da.

9/
Plomua motxa eta
gañera labaña;
ez da erreza, uste izan arren,
artzia tamaña.

10/
Amaika ontza luze ta
amalau arrua,
jakiña dago ez duela izango
utsikan barrua.

11/
Etxian euki arren
aurrak eta atsuak,
oraindik ere ez daude oiek
mutiko mansuak.

12/
Bokadu ona jan da
gañetik tragua,
biyen artian gutxienez dira
amabost arrua.

13/
Berriz jokatutzeko
Arteondo zegon zai;
Aritzak berriz erantzun zion:
«Egon adi lasai!»

14/
Lau joko jokatuta
biña irabazi,
bostgarrena ere jokatutzeko
preparatzen asi.

15/
Amabost bertsorekin
eiten det bukatu,
gaizki esanik baldin badago
mesedez barkatu.

Bertso-papera, e Imp. Echenagusia,
Maria Mu�fioz, 8. - Bilbao»,
Gregorio Mujika zanaren
bertso-bildumani Donostia'n.