Edukira joan

Jesusen Bihotz maitagarriari

Wikitekatik
Jesusen Bihotz maitagarriari  (19--?) 
Sebastian Mendiburu

POESIA EUSKARA

JESUSEN BIHOTZ MAITAGARRIARI


Gure gusto, gure atseguin,
gure JESUS maitea:
Cere BIHOTZECO sùán
erre zazu gureá.

1

Gure obenas, gure loiao
lenic quendu behar dira;
ura zara, quen itzasu,
galdu gara bestela.
Ba-daquigu, zaudela
gure amorez betea.
Cere BIHOTZECO sùán
erre zazu gureá.

2

Etceuden bacarric loiac
gure bihotz gaistoan;
busti ta ur eguiña dago
becatuen sutenan.
Garbia da, idor dago,
JESUS ona, zurea.
Cere BIHOTZECO sùán
erre zazu gureá.

3

Arguiz dago becteric,
Jesus zure BIHOTZAː
illumbean gurea,
elurra bezain otzá.
Emen gatos, aguer zàzu
zu ganaco videá.
Cere BIHOTZECO sùán
erre zazu gureá.

4

Noizbait noizbai arquitú dut
bular ori idiquiàǃ
sartuko naz, ar nazàzu
BIHOTZ-ean gucià.
Egon behar ez oté dut
nic or beti gordeà?
Cere, etc.

5

Zure suac, zure gàrrac
sute-egiñen naute ni.

guerostic egoin ninzaque
amorez urteen beti.
Jesus, zu zaranez quero
gure animen labea
Cere, etc.

6

Hau cer da? cer penac dira
dituzunac barrendic?
Zure BIHOTZA utci dúte
dena lequez beterícǃ
Cin andia cein latza,
daramazun nequeaǃ
Cere, etc.

7

Zure BIHOTZA arquitcén da
lantzaz erdiratuàː
nere culpen burdiña dà
lantz erdiratzalleà.
Damuz antel ba-ledi
nere barren tristeàǃ
Cere, etc.

8

Arantza zorrotzac báicic,
ez dezu nere escuticː
nere culpen arantz èquin
dena zaude odolturic.
Ah ni baldin ba-nengò
negar, damuz aseàǃ
Cere, etc.

9

Gure culpac eguin dúte,
Gure sendor orí;
ezartcen diote cùlpac
zure BIHOTZ onari.
Culpa gaisto, ta oban g`gor,
oben culpa nereáǃ
Cere BIHOTZECO sùán
erre zazu gureá.

10

Cer nai dezu? certan zaúde,
Jesus ona Aldareánǃ
charqueriac artzen dàga
amorezco lecuanǃ
Charquerien pena nai du,
nai du gure amoreà.
Cere BIHOTZECO sùán
erre zazu gureá.

11

Ez dut behar maitatú,
jesus zure BIHOTZAǃ
artu behar ez dut nic
zure nequen damuà?
Esque nator, zabal zazu
sar-bideco Ateà.
Cere BIHOTZECO sùán
erre zazu gureá.