Edukira joan

Jesusen amaren canta

Wikitekatik
Jesusen amaren canta  (19--?) 
Sebastian Mendiburu

JESUSEN AMAREN CANTA


Nai dezuna ba-dezu
VIRGIN AMA maitea;
Izan nadin obea,
laguntz anitz indazuː

1

Ciquindu cen mundua
Adanen becatutic;
Virgin Ama bacarric
guelditu zen garbia.
Batayoz utci dugu
Adanen loi galdua;
Izan nadin obea,
lagunt anitz indazu.

2

Cer ote da, nolacoa,
Ama zure gracia?
Anitce beretic da
edocein arritzecoa
Jaincoac utzi zaitu
ondasunez betea.
Izan, etc.

3

Zara Jaunac egiña
munduaren onezaco,
eman dizu orretarako
béhar duzun, gucià.
Guero berso artù du,
behar zuen videa.
Izan, etc.

4

Gabriel vidalduric
baimenaren billará,
zu baitan guelditu da
Jainco-guizon eguinic
Cera pean or dezú
Erreguen ERREGUEA.
Izan, etc.

5

JAINCOAREN Ama zàra
Jaincoaren ALABA;
gure alde zu ba-zarà
ongui dostanac gàra;
Jaincoac eguin zaitú
gure ERREGUIN andià.
Izan, etc.


6

JAINCO-dun ta VIRGINA
izan eiñan noizbait zu;
hume Jainc-eguin dezú
ta al-ere zu VIRGINA,
Beti beti VIRGIN zú,
VIRGIN Ama maitea,
Izan, etc.

7

BULARREZ aci dezú
Jainco guizon cerès;
zuc emanez esneà,
arc gosea utci dù.
Soñezcoz utci dezú
era onean jauntzia.
Izan, etc.

8

Igyt-artera ba-doa doa
, doa sure besoan;
sartuco ba-da ELIZAN
su-requin batean doa,
Zu-requin JESUSec dù
bere vici-ibilliá.
Izan, etc.

9

GURUTZEAN josià
ill cenean SEMEA,
an cen nequez betea
onen AMA VIRGINAː
onec bihotzean dú
aren pena-nequeà.
Izan, etc.

10

Gucien Erreguiñá,
Ceruan eguin zaitú;
or Jaunac eman dizù,
cegoquizun COROA.
Orrequin artu dezú
jazo tasun gureá.
Izan, etc.

11

Alaber eguin zaitú
gu gucien Artecó;
eman ditu orretacò
nai adiñ indar, ta escù.
Onguin segui ba-daquizú
gure behar gabeà.
Izan, etc.

12

ERREGUIN manatzaille,
Ceru-lurren jabea,
bihotzez naz zurea,
hitz gogoz eskatzaile;
ez niri zuc ucatú
gaur escatzen dudana.
Izan nadin obea,
laguntz anitz indazú.