1/
-Joxepa Antoni, badezu garai,
mutill gustokorik al dezu galai?
-Moda berriyan apaindu arren,
ez det bat ere nere ondoren;
eziñ ezkondu,
goratu naizelako berandu;
nere biotzak orain damu duo
2/
Ez da Maiatza, baizik Abendua,
neska zartxuaren bizi-modua;
beste geiago ere munduan
gertatzen dira nere moduan;
ez naiz arritzen:
perrejillak, ostrua oritzen
asi ezkero, ez du serbitzen.
3/
Zer da munduko zoriontasuna?
Amoriyo egiazkua eta osasuna.
Poz-giroz alai erromeriyak,
zorioneko euskal erriyak,
nun-nai agiri
neska-mutill ederrak ugari,
gorroturikan gabe iñori.
4/
Gazte denboran nuan galaia
txoriya Maiatzian bezin alaia;
esan zian zala enamoratu,
nigana zanian inguratu,
toki ederrian,
Andoain deritzaion errian,
festak zirala uda berrian.
5/
Izanik biyak deboziyua,
gure Jaunari egiñ oraziyua;
gustora dantzatu zelaietan
ta etxera oiñez illargitan;
atia tan tan
goizeko iru ta erdietan;
ama negarrez, aita errietan.
6/
Egun-sentiyan atia joka,
katu arrak miau, zakurrak zaunka,
akerrari astuak ostikua,
oillarrak zuan kukurrukua;
oietik jeiki,
alaba zualako erruki,
atea zion amak iriki.
7/
«Konsola bedi, ama maitia,
det galai mutilla elegantia!»
Alabari, ori esan zionian,
muxu bi zizkion masaillian;
aitak algara;
sartu ziranian sukaldera,
nungua zan egin zion galdera.
Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Rentería»,
Donostia'ko (Aiete, Oriamendi) Sebastian
Salaberria'ri jasoa.