Kabalzar eta bere familia

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Kabalzar eta bere familia (XVIII. mendea) 
ezezaguna
Campan-Latsague bilduma. Baionako Euskal Erakustegiko Liburutegia, MS 24

Kabalzar eta bere familia


Zamariz jin Satan et minza

Jente hunak, jiten niz
füria handi batetan,
libertimentü egin nahiz
herri maithagarri huntan.

Konprenitü ükhen düt
zellüko izarretarik,
egün izan bihar ziala
okasione propirik.

Sinuek erakuxi deitade
lehen artikülian,
zaharrak amurus direla
bixisto den urthian.

Ordian amurus hau dira
laur urtherentako,
hartakoz dira emaztia
bethi amurus oro.

Benüs izarra beita
ustiraleko sinua,
ordian sorthürik dirade araus
plaza huntako emazte güziak.

Eta partikülarki
dendari bilho zuritiak,
hurak dirade, hurak,
amurus erhatiak.

Haietarik inprimatü düt
egünko sollaza,
ikhusiren tüzie urthia gabe
astuak laur hazka.

Bena, orai behar düt igan
triate huntan gaiña,
eta hanti examinatü
egünko gure lana.
                (Igan triatila eta so
                orotarat eta jar
                kaideran eta phensaketa.
                jaiki eta minza.)

Lan sobera düt egün
nihaurek egiteko,
amens bi mithil behar nütüke
trabaillü horier hasteko.

Ukheiten badüt mithil hunik
eginen dügü solaz.
Ene fedia! Bestela,
flor eta pas.

                Danza Satan.
                Jupiter eta Bulgifer jin
                zamariz.

        Minza Bulgifer.

Satan, zer düzü erraiteko?
Badüzia mithil beharrik?
Gü prest presta gütüzü.
akordatzen girelarik.

Hau düzüla Jupiter
oro maleziaz bethia,
ni, aldiz, Bulgifer
ezpeitüt ene paria.

Gü zureki akordatzen bagira
ikhusiren düzü klarki
mündia oro trublatzen
gure majia handiaki.

        Satan minza

Hik zer diok, Jupiter,
ala eztük mihirik?
Eman ezadak bi arrapostü
hire finezien handietarik.

        Jupiter minza

Etzitiala (ez) estona (jauna),
(ni) ez minzatürik ere,
erhuak baizi eztira minzatzen
arrazurik batere gabe.

Har gitzazü zureganat,
hor elhestatüren gira,
eta igaiteko lehenik
eman ezagüzü eskia.

                Igan Triatila lehenik
                Jupiter, Bulgifer erdian.
                Satan jarririk minza.

Jaunak, eran ezadazie,
zer behar düzien soldata,
gero lannari hasteko
janen dügü arraultze muleta.

        Bulgifer minza

Jauna, nik behar dit
egünian hogei libera,
beste hogei eztrena,
egün oroz neskatila bat phünzela.

Bena, egün oroz khanbio
behar tizüt gero,
nik zerbütxa eta
arrastak zientako.

        Jupiter minza

Nik behar diket ehün mando,
manduak ürhez ferratürik,
mündüz mündü ebilteko
küküso bat zelatatürik.

Küküso hura ezariren dit
manduen aitzinian,
eta nihau bragatüren
mündü ororen artian.

Küküso harek ükhanen beitü
karruxaren bethia hüme,
zü propi zirateke
haien gobernazale.

Satifatüren zütügü
horik ükheniten batügü,
minza zite klarki,
bestela juan behar dügü.

        Satan minza

Jaunak, ükhenen tüzie
galthatiak oro.
Dügün aire bat danza,
lannari hasteko.

Neskatila phünzelez, aldiz,
bermatzen nitzaizie,
zeren phüntzela direla orok
zin eginen deizie.

Sonü egiliak, emazie
airerik finena.
Udüri zait ere mithilek
oro badakitzela.

Alo, ene mithilak, alo!
Behar düzie danzatü,
ezpadüzie hüzik egiten
gero unxa aïaltü.

                Sonü. Danza eta minza.
                Bulgifer. Satan jarririk.

Satan, kontent zira
gure danzako airiaz?
Zü ere, ari zite gureki
zure jakitate güziaz.

        Satan minza

Vollaki fet, jaunak,
arren, gitian danza.
Lehen hütx egiten dinak
phitxerra phaka.

Bena, kredi ez argant kontant,
paie tririk eta trank,
ez egin hüxik,
ezpeita (...) hanbat.

                Danza eta retira.
                Jalkhi Kabalzar emastia
                semia eta alaba, aita minza.

Ene haurrak, behar dügü
managü hunbat hartü,
ene egitekuetan ziek ere
orai behar naizie lagüntü.

Etzirik ene ariko
zien date profeita,
ene thenpora igaranen da
etzitaiela trunpa.

Zük ere behar derezü
exenplü huna erakuxi,
gure haurrak behar tizügü
bide hunian ezari.

        Ama minza

Hik ere, semia,
behar dük aita sinhexi,
eta obedient izan
hunen erranetan bethi.

Etzaizie gaizki juanen
behatzen bazirie guri.
Gük ezteiziegü emanen
exenplü hunik baizi.

        Semia minza

Ene aita eta ama, horik oro
ezinago unxa dütüzü,
bena gazte nizano ni ere
nahi nüzü libertitü.

Ene gazte lagüneki
libertitürik ere zunbait aldiz,
aita eztit uste badüzün
plañitzeko arrazurik.

        Aita minza

Enük plañi deusetan,
enezala khexa erazi,
eztükek hire profeitia
eta ene erranetan bai.

        Semia mintza

Gü khexatürik (...)
ematzia dükek (...)
balinba enaiz (...)
üzkian zehatü (...)

        Alaba minza

Anaie eztük (...)
gisa hortan (...)
hunek gure (...)
behar diagü (...)

        Aita minza

Bai, ene alhaba, segürki
zien profeitia düken,
ene obedient izaten bahiz
ehitzait ahatzeren.

        Ama minza

Ene haurrak, behar düzie
zien aita obeditü,
Zük, ene gizona,
exenplü hunik emezü.

Utzirik elhe horik oro,
hotx, barazkaitera.
Horiek eztizie düdarik
gure obedient izatera

                Retira oro,

        Semia jalkhi eta minza.

Ene aitak nahi nündüke
ni orai korrejitü,
nik eztüt haren avisen beharik
bera nahi ezpada zühürtü.

Bera bethi ostatian,
jokian eta hordi,
eta ni ez nahi
libertitzen ikhusi.

Eginen düt ene gisa
harek egiten dian bezala,
libertitü nahi niz ja
ene lagünekila.

                Paseia.
                Jalkhi Sataneria bürüz
                eta Satan minza.

Arrazu dük hortan hik,
behar diagü libertitü,
thenpora bertan jinen dük
nahi beikirate phüsatü.

Eginik ere gük
(...) bait pelota partida
(...) eran behar dü
(...) anbia.

        Bulgifer minza.

(...) libertitü
(...) behar diagü
(...) -atü
(...)

(...) -n
(...) -reki
(...) -ren gütük
(...) -ki.

        Jupiter minza

Etzitaiela khanbia
zien deseiñetarik,
ni bethi izanen niz
zien adiskide maite.

Lagüntüren zütiet
solas orotarat nik,
eta libertitüren gira
nun nahi heltürik.

        Semia minza

Zin egiten deiziet
bi besuak goititürik,
ziek nahi düziena eginen düdala
nun nahi heltürik.

        Satan minza

Hola tho.
Jarraiki adi desein horri,
nik emanen derat ostatü
etxerik nahi bahai aitak idoki.

        Bulgifer

Baita nik lagüntüren
plazaz plaza libertitzen,
jentek zer nahi beita
gure kontre eran dezen.

        Jupiter minza

Nik eginen düt sü hunik
zien karesatzeko,
plazer eginen beteizie
trono hartan sartzeko.

                Sonné. semia retira. Bestiak
                danza eta retira gero.
                Jalkhi Kabalzar eta paseia
                ama bürüz Kabalzar minza.

Erran, nun da gure semia?
Eztei (...) etxerat ageri?
Eztügü (...) ükhenen hareganik
othian (...) -gi baizi.

Koki pergüt hura
nunbait ostatian bada.
areta hori hala bada
dolütia izanen dün.

        Ama minza

Egon zite ixilik, giz (...)
ez gisa hortan ni (...)
dügün etxenko süia (...)
bere hausaz thapa.

Hotx, emazü barnerat,
elhe horik ützirik.
Behar dizügü pazenzia hartü
(...) gure thenporaz orhitürik.

        Kabalzar minza

Ixilik ützi nezan, no
apho esdeus inbizilla!
Hiregati eginen dire
haurrek nahi diena.

        Ama minza

Ingoiti etxea düzü
hotx, emazü gere.
Ene amurekati, othoi,
aldi huntan berere.

                Retira biak. Jalkhi sarganta
                komandanta eta brigadiera, jar
                azkena eta minza Brigadiera.

Ene komandanta eta sarganta,
behar dügü izan prest,
odriak ükeïten tügünian
fidel eta adret.

Sürbeilla ezazie unxa,
gaizki egilerik ez sofri,
odre huna etxeki erazi
gure popülü orori.

Gaizki egiliak oro
ene gana kondüsi,
gure photeriak behar tügü
ororen gaiñeti etxeki.

Hitz eman ezazie, arren,
izanen ziniela fidel
eta obeditüren naiziela
nik eman odren.

        Komandanta minza

Gure Brigadier maitia,
horrez ez düdarik ükhen,
zuri hütx egin beno lehen
bizia dit nik ia galdüren.

        Sarganta minza

Eniaz, ene jauna,
batere ez düda,
odriak hautx beno lehen
bizia ützi galtzera.

                Retira oro.
                Jalkhi Sataneia... eta Satan minza.

(...) -nkua behar dük
(...) aharratü,
(...) utre minzo hanitz
(...) hi ai zaflatü.

Hire kontre khexüz
ahoti sü egoixten dik,
erran erazi behar deiok
beste arrazunamentürik.

        Bulgifer minza

Hitzik erraiten deranian
jo ezak südür philian,
enezan berriz aipha
hunian ez gaizian.

Aipatzen bahai haboro
bere profeitütan
ezariren diala zabaltürik
ustikataz huinpetan.

        Jupiter minza

Baita hori unxa beita
hori dük airirik hobena,
hola egiten badük
eginen dük katüra ederra.

Eman ekok ustikata
haxa bara artino,
gero nausi izateke
haren hun ororentako.

        Semia minza

Jaunak, süsprenitzen naizie
oraiko zien arrazuetan,
ene aita ezari behar düte
ene huinen petan.

        Satan minza

Eztük behar süsprenitü
eta bai gü sinhexi,
bestela eztük ükhenen
bizitze hunik jagoiti.

        Bulgifer minza

Ez etare phausürik
mündü huntan bizian.
(...)
(...)