Edukira joan

Karlisten gerlako kantiak

Wikitekatik
Karlisten gerlako kantiak
Joan Etxamendi Larralde

Karlisten gerlako kantiak


Giristinoak, barkatu,
abertitzia dut artu,
nahi dut egiaz mintzatu
gure denbora nahiz pasatu;
leku hunian gira sortu,
ez dugu abandonatu,
beharrak guardiatzen gaitu
konserbatu behar baitu.
 
Orren konserbatzekotan
gerabiltzazu penetan,
okasione orotan;
bainan gobernuaren baitan
ez gira amodiotan:
sartzen dira graduetan
huntsa gobernatzekotan,
seinale guti obretan.
 
Obrarik injustuena
orai pratikatzen dena,
ezin esplika daitena;
konposatzen da mila kozina
ez dirokete kontina;
zonbaitek nahi luketena
armada bertzek mantena,
fornitzaliak zer pena.
 
Penarekin bizi gira
beti onaren begira;
etsitzen asiak gira:
sei urte ontan gerla ari da
astean bezain berri da.
Baionetak hunak dira
ezpatak ala balira,
sanyatu beharrak dira.
 
Sanya balite ezpatak
garbi laizteke disputak,
liberal eta karlistak.
Batzuek dira elgarren kastak,
bertziak negoziantak,
oro elgarren konsentak;
orietaik tugun presentak
neka bidia inozentak.
 
Inozentaren bizia
esklabo errendatzia
bere denbora guzia.
Enganatzalen gobernatzia
gure trabailu tristia;
auxe da ezin bertzia,
debalde enplegatzia
izerdiz irabazia!
 
Egin dituzte justiziak
ahal bezain itsusiak,
anitzi gosta biziak
batzuek anaiak bertziak kusiak
bi partiden nagusiak,
elgarren kontra guziak,
anitz «amigo» josiak:
zer patriota nahasiak.
 
Holako gerla manera
ez ikusirik obe da,
tronperia du sobera:
eman tugunak paper aldera
sekulan ezin kobera.
Emaiten dute kolera,
miserabliain gainera
gaizki agertu moneda.
 
Nor diren ez dut erraiten
legiak ez du emaiten
izenak esplika diten.
Ez duguia ba ikusten,
nunguak-nahi izan diten,
gizenak flakuen jaten?
Ori da etsenplu baten
zer segida deramaten.
 
Segida horren gainian
mintza gaiten zuzenian
libertate dugunian:
abertitzen tut fede hunian
baliatzeko heinian,
beren azken orenian
sar diten itzalgunian
diru metaren barnian.
 
Aisa litaike sartzia
balute preferentzia
konsegitzeko grazia.
Izanik ere mundu guzia
ezin konserba bizia,
ori da ezin bertzia!
Ez da aski diru biltzia:
orok zor dugu hiltzia.