Komeni zaigu erdera...

Wikitekatik
Komeni zaigu erdera...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Uso txuriya eran nazu...


«Komeni zaigu erdera...»


1/
Komeni zaigu erdera,
ikasten saiatzen gera;
dudarik gabe esan gentzake
emen jaiuak bagera:
birau bat ez duan izkera
garbiyagua da euskera.

2/
Antziñako usariyuak
dira gure dibersiyuak;
kristandadian bizi gaitian
izan gabe okasiyuak,
nai ditugu emen jaiuak
agintariyak seriyuak.

3/
Gizonak txit indartsuak,
jatorriz dira zaintsuak;
onrak merezi dituztelako
jartzen ditugu bertsuak;
esaten dute atsuak
gu gerala berritsuak.

4/
Arrokeriya gabia,
indar askoren jabia,
ogei eta bat arruakua
jasotzen zuana arriya,
zualako uztarriya,
EIgeta'ko Juan Aundiya.

5/
Esku-zuluak bi egiña,
arriya etzan ariña,
amasei arrua eta erdi
pixatzen zuana baiña;
Arteondok zuan maiña
ta indarra zezenak aiña.

6/
Iñun iñor bada galdez,
erantzungo diot legez:
amabost arrua ta erdikua
jasotzen duana errez,
txit aberatsa indarrez
Errekartetxo da berez.

7/
Nola eldu zuan ikasi,
askok genduan ikusi;
Albizuri Aundiren arriya
Errekartetxok lenbizi
jaso, ta premiyua irabazi;
onratzia du merezi.

8/
Lotu ondo gerrikua,
zuala indarra naikua;
arriya izan arren trakatsa
lau aldiz jasotakua,
gizona orrelakua
da Urtaiñ Arrona'kua.

9/
Arri trakatsa, ez ariña,
triku zar bat diruriña;
askok benetan elduagatik
ezin jaso zuten,baiña
Urtaiñ gizona bikaiña,
ta indarra zezenak aiña.

10/
Zala sasoi onekua,
iñor ez bezelakua
esku batekiñ jasotzen zuan
pixu zortzi arruakua;
pulsulari orlakua
Eltzekondo Ernani'kua.

11/
Korajetsua ta ariñô
basakatua ere baiño,
boseadore asko bezela
juan zan Amerika'raiño;
aberastu an Pauliño,
besterik ez oraindaiño.

12/
Alaiak udaberriyak
dirala erromeriyak,
irrintziz mutill gaztiak,
inguruan bertsolariyak;
Mendaro parregarriyak
disparate izugarriyak.

13/
Sabelak ondo asiak
eta dotore jantziak,
lenago bezela oraiñ ere
dituztela fantasiak;
garisti jaki guziak,
langilliak erdi gosiak.

Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Renteria-,
ez nuan apuntatu non jaso nion .