Edukira joan

Komunista espainiarraren hamar aginduak

Wikitekatik
Komunista espainiarraren hamar aginduak  (1931) 
Leon Trotski
Marxists.orgen itzulpena

Komunista espainiarraren hamar aginduak

Kadikei, 1931ko apirilaren 12a

1. Monarkiak bere boterea galdu du, baina berreskuratzeko asmoa du. Jabeen klaseek oraindik tinko diraute beren muturretan. Errepublikar eta sozialisten blokea aldaketa errepublikarraren bidean jarri da masek iraultza sozialistaren bidea har dezaten saihesteko. Mesfidatu hitzok! Ekintza da behar dena! Hasteko: aintzinako erregimenaren sostengatzaile eta buruzagi nagusien atxiloketa, dinastiaren eta bere zaldunzain konprometituenen ondasunen konfiskatzea! Armak langileentzat!

2. Gobernua, errepublikar eta sozialistengan babestua, bere oinarriak eskuinerantz hedatzen saiatuko da bide guztietatik, goi burgesiara bidean, eta errenditzen saiatuko da Eliza geldiarazteko. Gobernua ustiatzaileak ustiatuetatik babesteko eratutako gobernua da. Langileria burgesiaren kudeatzeile errepublikar “sozialistekiko” adiskidetu ezinezko oposaketan dago.

3. Sozialisten gobernuan parte hartzeak langileen eta buruzagi sozialisten arteko talka bortitzen areagotzea eragingo du. Honek fronte bakarreko politika iraultzailearen aukera zabalak irekitzen ditu. Greba bakoitza, manifestazio bakoitza, langileen soldaduei hurbilketa bakoitza, herrialdearen benetako demokratizaziorako pauso bakoitza, kide sozialisten “ordenarako” kideen erresistentziarekin aurrez aurre aurkituko da. Horregatik, oso garrantzitsua da langile komunistentzat langile sozialista sindikalista eta alderdigabekoekin batera fronte bakarrean aritzea eta gero beren aldera erakartzea.

4. Langile komunistek gutxiengo txikia osatzen dute egun herrialdean. Ezin dute boterea era azkarrean lortzea irrikatu. Gaur egun ezin da gobernu errepublikar-sozialistaren erorketa biolentua helburu praktiko bezala proposatu. Era honetako ezein eginhai abentura katastrofikoa litzateke. Beharrezkoa da langile, soldadu eta laborariek ilusio errepublikar “sozialisten” aldia gurutzatzea, berarengandik era erradikal eta betierekoan askatzeko. Esaldiekin ez ziria sartzea, begi irekiekin egintzak begiratzea, tinko bigarren iraultza prestatzea, langileriaren iraultza.

5. Egungo aldirako komunisten eginbeharrak, langileen gehiengoa irabaztean datza, soldaduen gehiengoa, nekazarien gehiengoa. Zer behar da horretarako? Eragin, koadroak hezi, “pazientziaz azaldu” (Lenin), antolatu. Hau dena masen esperientziaren eta esperientzia honetan komunismen parte hartzearen oinarrian: politika zabala eta fronte bakar ausarta.

6. Bloke errepublikar-sozialistarekin eta bere zatiekin, komunistek ezin dezakete kritika eta eragin komunista era zuzen edo zeharkakoan eragingo duen kompromezurik har. Komunistek, alde guztietatik eta geratu barik, herri masei kontrairaultza monarkikoaren aurkako borroka era guztietan izango direla azalduko dute, baina borroka horretarako ez dela beharrezkoa errepublikar eta sozialistekiko inolako aliantzarik, zeintzuen politikak erreakzioari amore ematean datzan, honen irrikak ezkutatzeko.

7. Komunistek lema demokratiko erradikalenak igortzen dituzte: langile erakundeentzako askatasun osoa, auto-administrazio lokalaren askatasuna, funtzionario guztien herri-aukeraketa, 18 urte aurrerako gizon-emakumeen bozka eskubidearen onarpena etb. , langile-milizia baten eraketa eta, beranduago, nekazari-milizia batena. Dinastiaren eta Elizaren ondasun guztien konfiskazioa herriaren mesedetan, lehen momentuan langabeen eta nekazari txiroen alde eta soldadu guztien egoeraren hobekuntzarako. Estatuaren eta Elizaren arteko erabateko banaketa. Eskubide zibil eta askatasun guztiak soldaduentzat. Ejerzitoko ofizialen aukerakortasuna. Soldadua ez da herriaren hiltzaile bat, ezta doirudunen mertzenario armatu bat, ezta pretoriar bat, hiritar iraultzailea baizik, langile eta nekazariaren odol-anai.

8. Langileriaren lema nagusia langile-sovietarena da. Lema hau zabaldu, herritartu beharko da nekatu gabe eta etengabe, eta lehen aukeran berau gauzatu behar da. Langile-sovietak ez du boterearengatiko berehalako borroka esan nahi. Hori da, dudarik gabe, ikuspuntua, baina masari bere esperientziaren bidez eta komunisten lan argitzailearen laguntzarekin bakarrik iritsi behar zaio. Langile-sovietak langileriaren indar sakabanatuen bilkura esan nahi du, langile klasearen batasunerako borroka, bere autonomiarakoa. Langile-sovieta arduratzen da greba-fondoetaz, langabetuen elikaduraz, soldaduekiko harremanetaz hauekin topaketa odoltsuak eragozteko helburuarekin, hiri eta landaren arteko harremanetaz, langile eta nekazari txiroen arteko aliantza ziurtatzeko nahiarekin. Langile-sovietak militarren ordezkariak hartuko ditu. Horrela bakarrik iritsiko da sovieta langile altxamenduaren organoa, eta geroago, boterearena.

9. Komunistek berehala eratu behar dute nekazaritza-programa iraultzaile bat. Honen oinarria klase pribilegiodun eta dirudunen, esplotatzaileen, lurren konfiskazioa, dinastia eta Elizarengandik hasita, nekazari txiro eta soldaduen alde. Programa hau zehazki egokitu behar da herrialdeko zonalde ezberdinetara. Berezitasun ekonomiko eta historikoak izanik, beharrezkoa da probintzia bakoitzean nekazaritza programaren eraketa zehatzerako batzorde bat sortzea zonaldeko mekazari iraultzaileekin elkarlan estuan. Beharrezkoa da nekazarien ahotsa konprenitzen jakitea era argi eta zehatzean adierazteko.

10. Beren buruei ezkerreko deritzen sozialistek (zeintzuen artean langile zintzoak dauden) bloke bat eratzera edo baita erakundeak batzera gonbidatuko dituzte komunistak. Honi komunistek horrela erantzuten diote: “Prest gaude, langileriaren interesean eta hainbat ekintza zehatzen konponbiderako, langile talde eta erakunde guztiekin lan egiteko. Helburu zehatz honekin proposatzen dugu sovoeten eraketa. Egungo gai eta berehalako lan guztietaz eztabaidatuko dute sovietetan hainbat alderditako langile ordezkariek. Langile-sovieta aliantzaren lan bateratuaren era natural, ireki, zintzo eta osasuntsuena da. Langile-sovietean, guk, komunistok, gure aginduak eta irtenbideak proposatuko ditugu eta langileak gure bidearen egokitasunaz konbentzitzen saiatuko gara. Talde bakoitzak gozatu behar du askatasun kritiko oso batetaz langile-sovietaren arloan. Sovietak proposaturiko helburu praktikoen borrokan, gu, komunistok, beti izango gara lehen lerroan”. Hau da komunistek senide bezala langile sozialista, sindikalista eta alderdi gabekoei eskeintzen dieten lankidetza era.

Beren lerroetan batasuna ziurtatuz, komunistek langileriaren eta nekazari txiro gehienen konfidantza lortuko dute, beren erakunde armatuez beraiek hartuko dute boterea eta iraultza sozialistaren aldia hasiko dute.