Korridorean eseritako gizona 10
←Korridorean eseritako gizona 9 | Korridorean eseritako gizona (2021) , translated by Luis Alfonso Lopez Labrador |
Korridorean eseritako gizona→ |
Horrela geratzen dira. Bera maitatzeari utzi nahi izango ziokeela esaten dio. Emakumeak ez dio erantzuten. Egunen batean hil egingo duela esaten dio.
Gorputz desegindakoen nahaste eta gelditasunaz beste ez da
gertatzen hitz hori izan ezik, berriro ere gizonak esaten diona,
amaierarik ez duena.
Etzanak dira korridorean loak hartuak izango bailiran beste gauza bat hasten den bitartean desiraren igoaldi geldoan. Ia sumatzen ez diren keinuez berriz elkartzen dira. Larruak, elkar ukitzen duten izerdiak, aurpegiak, emakumearen ahoa, gizonak berriro aurkitua. Horrela geratzen dira, jota, zain. Eta gero emakumeak ukabilkatua izan nahi duela esaten du, aurpegian dio, eskatu egiten dio, hator. Gizonak holaxe egiten du, badator, haren ondoan eseri eta berriro begiratzen dio. Emakumeak dio: ukabilkatua, gogor, arestian bezala bihotzean. Hil nahi izango zukeela dio.
Hona hemen, ate irekitako
laukia jotzera doan gizonaren
gorputz eseriak hartua.
Zehaztugabeko eremu ezin zabalagotik lainoa badator, more
kolorea kausitua jada beste
ibaietan, beste lekutako bideetan,
euriaren montzoi urrun-urrunetan.
Gizonaren eskuak gora egiten
du, behera gero eta zaplaztatzeari
ekiten dio. Emeki hasieran, elkorki
ondoren.
Eskuak ezpain txokoen kontra
zaplaztatzen du eta, gero eta indartsuago, hortzen kontra egiten du. Emakumeak baietz dio, hori dela.
Aurpegia goratzen du eskukaldietara hobeto eskaintzearren, nasaitu egiten du gehiago, eskuaren
alderago, materialago.
Hamar bat minuturen ondoren biak batera zehaztasun paraleloan kokatuak ziratekeen. Gero eta indartsuago jotzen du.
Eskua behera jaisten da, bularretan jotzen du, gorputzean. Emakumeak baietz dio, hori dela, bai. Bere begiei negarra darie. Eskuak jo, ukabilkatu egiten du, gero eta irmoago abaila mekanikoa hartzen ari dela.
Aurpegia adierazkortasunik gabe gelditu da, zorabiatua, dagoeneko ez dio ezeri eusten, laxatua, lepo inguruan mugitzen da nahierara
gauza hila bezala.
Gorputzak ere zafratua izan
dadin amore ematen duela ikusten
dut, guztiz emanda dagoela, min
guztietatik kanpo. Gizonak iraindu
eta jo egiten duela. Eta gero oihuak
bat-batean, beldurra.
Eta gero ikusten dut biak
isiltasunak murgilduak dituela.
More kolorea badatorrela ikusten dut, ibai ahora heltzen dela, zerua goibeldu egin dela, gelditu egin dela bere ibilaldi mantsoan eremu neurrigabeari buruz. Beste batzuk begiratzen dutela ikusten dut, beste emakumek, orain hilak diren beste emakume batzuk ere begiratu dutela era berean udako montzoien sortzea eta desegitea arrozti itzaltsuez inguratutako ibaien aurrean, ibai aho zabal eta sakonen aitzinean. More koloretik udako ekaitz bat badatorrela ikusten dut.
Ikusten dut gizonak negar egiten duela emakumearen gainean
etzanda. Ez dut emakumeaz geldikortasuna baino ezer gehiago ikusten. Inoratu egiten dut, ez dakit
ezer, ez dakit lotan dagoenentz.
☼♦☼♦☼♦☼♦☼♦☼