1/
Kristo zerura igo zanetik
oneraño bitartian,
milla urte ta bederatzi eun
ogei ta bigarrenian,
Otsaillaren oge ta bosta
zan señaladamentian,
korrik-apostua jokatu da
Zarautz'tik Aiâ birian.
2/
Apostu ori jokatutzeko
aspaldi zeguan otsa;
aldez aurretik emana nuben
lagun batzueri itza:
lendabiziko trena artuta
juango giñala aruntza;
broma ederrian kontu-kontari
allegau nitzan Zarautz'a.
3/
Taberna baten sentitu nuben
zalaparta eta bulla,
sartu ta asi nintzan izketan
nola ez naizen ixilla;
esan nioten: «Ni etorri naiz
notizia berri billa,
esan zazute bildurrik gabe:
zer moduz zuen mutilla?»
4/
Aitona batek erantzun ziran:
«Izugarri da abilla,
naiz-da muturra berdia izan
jenioz da txit umilla;
agertu zaio, esan dutenez,
kontrario bat abilla,
bañan gaur orrek errez joko'io
malda ortan gora sakilla.»
5/
An gosalduta gero plazara
nitzadenian atera,
esan zidaten: «Or daude biak
bata bestiai begira.»
Fijatu nitzan da esan nuben:
«Mutiko politak dira;
danen gustorik egiten duten
ni egongo naiz begira.»
6/
Plazan erdian ujuka ai ziran
gizon batzubek zorrotzak,
inguru artan ikusten nitun
kuku batzubek arrotzak,
txantxangorriai jarri nairikan
bere kabiyan arrautzak;
ez digute orla aintzen Jesusen
Ebanjelioko itzak.
7/
Zigorrikan ez duen artzaiak
ez du ardirik ondo zaitzen,
orregatikan bizio txarrak
onla ai dira indartzen;
bildotxetatik soluetara
baldin baditu oitzen,
badakit gero zer gertatzen dan
ota-larrera bialtzen.
8/
Gabilan asko ikusi ditut
azkazkalak zorroztuta
ezkututikan nola zebiltzan
txito gaixueri deika;
txapel gorriyak kartera oiekin (1)
bitartekotzat artuta,
tontuen bizkar sonbrerua ta
lebita ederrak jantzita.
(l) Ez al da tartera izango? Edo kaltera?
9/
Ezagun zuten gizajo askok
esperantza ona zutela,
kupira gabe botatzen zuten
ezkurra eta orbela;
zitalkerian ez dira ibilli
naiz-eta ustu sakela,
napar guziak portatu dira
gizon ondrauak bezela.
10/
Amabiak laurden gutxiguan
arraian ziran atera,
jendiak beriela esan zuben
aurretik zala naparra;
tontor batetik ikusi nitun
nola zetozten batera,
nik esan nuben: «Laister baten bat
geratuko da atzera.»
11/
Tontor ortatik errukituta
begira egon nitzan ni,
atze ta aurre automobillak
an baziraden ugari;
mutil gaixuak kian tartian
kasik etziran agiri;
orra nik esan, ez badakite,
gure agintari daneri.
12/
la amabi kilometruan
korritzeko malda gora,
askok uste beziñ ona etzan
egun ortako denpora;
eguzki berua egiten zuan,
egoaizia gogorra,
automobillen autsa ta kia
ziran bientzat kaltera.
13/
Berielaxen jakin genduen
naparra erori zala,
eta agotik botatzen zula
aparra eta odola;
nik esan nuben: «Gizon ondrauak
ez dute itzeiten orla;
biar bezela saiatzen danak
kulparik ez du sekula .. »
14/
Bitatik batek galdu biarra,
ez dudarik izan ori,
konseju on bat emango'izutet
eta ondo aitu neri:
Lekunberritar eta Leitzatar,
gañera euskaldun daneri,
menospreziorik ez egiteko
mutil gizajo orreri.
15/
Orain nor naizen aitortuko det
iñor ez dein dudan egon,
Eusebio Mugertza deitutzen naute,
jaio nitzana Mendaro'n;
zerbait oprezitzen zaiotenak
badakizute nun nagon,
Donostia'ko ziudadian,
número nueve Puyuelo'n.
Bertso-papera. «Imp. J. Díaz.
- Iron-; Isabel
Zuaznabar. Basoaundi. Lasarte.