Edukira joan

Laborantzako liburua/Belharrez

Wikitekatik

XVIII. Belharrez
pages 138-147

XVIII.

Belharrez.

Aitak. Ez-da aski belharra izatea; belhar ona behar da.
Belhar usaindu, edo erdi ustelak, hobeak dira ongarrirako ezenetz azienda bazkatzeko.
Halakoak azienden galgarri dira.
Urak jorik , herrautsarekin gelditu den belharretik begira zatzu zure abereak. Osasuna gal lezakete, eta hobeki atherako zare, gutiago bazka emanik ere, garbitik emanez.
Belhar ephaiteko arorik hobeena ena da lore bethean, hazia egia aintzinean.
Zohilzera uzten bada hazia, belharrak galtzen du bere indarraren erdia.
Semeak. Erne egoteko da beraz beihartzetan.
Aitak. Bai, eta nihork uste duen baino erneago.
Semeak. Etzait bada iduritzen hambat erran-nahi duela.
Aitak. Zorokeria! ¿ez-othe da bada ageri den gauza haziak, onthu denean, belharrari khendu dioela bere gozorik hobeena? ¿Ogi zohiaren lastoa, ala ogi burutu-gabearena othe laizteke goriago bazkatzat? ¿artho kapetatzen tzen dena, ala artho zohituaren khuzkurra laizteke hobeago?
Semeak. Hala da egiazki: ez- nintzen ohartzen. Orai ezagutzen dut zembat dihoan, eta sinhesten dut ongi lorean ebaki nahi dela belharra. Ez-da hori gauza itsua.
Aitak. Ez, ene semea, ez-da hori ez gauza itsua, ez eikikoa, ez naskikoa. Askotan, bero gaitz batek iraganarazten du kenka gaichtoan den belharra, eta bere baliotik hainitz khentzen dio.
Belbarrak nahi du ongi idortu.
Idortzean, ibiliago eta hobeago.
Iguzki bero batek harrapatzen badu belharra, idurri du batzuetan idorra, hala ez-delarik oraino.
Sartzen bada barnerat, itchurak enganaturik, belhartegian bihurtzen hurtzen da, berotasuna hartzen du eta gozoa galtzen. Zembait aldiz ere, ikhusi izatu da su hartzen eta etcheak erretzen.
Behinere gerthatzen bazare belharra hezeegirik sartzera, uri beldurrez edo bertzela, chuhurra baduzu ez-duzu hala utziko; atherako duzu aphur bat ondoko egunetan,
Artha horren eskasez, hainitz gal dezakezu.
Semeak. Ongi hartzen dut hori: ikhusten dut ez-dela zuhurtzia barnean idukitzea idorra ez-den belharra, zeren hutsalduko baita segurki, eta etchea erreko baitu menturaz. Sinhesten ere dut asko etche, nola ez-dakitelarik erre direnak, belhar berotutik egin izan direla. Bainan aro onik ez-badu egiten belharra kamporat emateko, ¿zer egin?
Aitak. Begiratuko diozu maiz, eta oharlzen zarenean berotzen hari dela, barnean berean harrotuko duzu arras hoztu den arteo. Hori bera aski da.
Semeak. Ederki, horren gainean argitua naiz. Bainan badut arran- gora bat oraino.
Aitak.¿Zein hura?
Semeak. Aichtian erran duzuna, belharra chutik ez-da utzi behar zohitu den arteo. Bizkitartean ebakitzekotzat aro ona behar laitekeenean, gertha daite orobat arotzarra. Deus ez-dut erraiten uri baten gatik, iguzki ederra ethor daite. ¿Bainan urite jarraiki bat heldu denean?
Aitak. Ikhusten baduzu belharra iragaiten hari dela, edo basurek jotzeko heinean dela, ez-da gogoetaka ez-eta ere dilindaka egoterik: ebaki zazu laster belharra eta khen zazu uraren menetik.
Horren gainean erranen darotzut ez-dakikezun gauza bat.
Badira tokiak, hala-nola Lorrena, zeinetan belharrak iguzkiztatu-gabe idorrarazten baitituzte.
Urite handienarekin idor daite belharra.
Semeak. Harritzen naiz!
Aitak. Etzare hoka izan behar. Orai artean ikhusi ez-ditutzun gauza gaziek harritzen baituzte. Egungo-egunean, non-nahi bada hori baino gauza harrigarriagorik. Hori ez-da asmu berri bat; zaharkitua da erabiltzen den tokietan.
Urite denean, ebakitzen dute belharra zohitzerat utzi-gabe.
Biharamunean, edo biru, lau egunen buruan, metatzen dute ather-arte batez. Uria gelditzen ez-bada, baderamate beren lana aintzina.
Meta handiago eta hobeago. Balimbada hogoi edo berrogoi orga belhar, hobe oraino.
Meta ongi antolatzen dute espalka eta zaphatuz; gauza premia da.
Belhar meta berotuko da goitchago edo berantchago, nolako trempua duen.
Semeak. Bainan berotzeak su emanen dio.
Aitak. Ez, frogantzak eginak dira.
Iduri du, su lotzekotz, belharra izan behar dela barnean, lekhu agorrean. Kampoko meta haizeak eiki begiratzen du.
Erran den belhar meta, batzuetan laugarren eguneko, bertze batzuez hainitzez geroago, berotuko da haimbertze, non eskuak meta barnean ezin iharduki baitezake.
Orduan meta barrayatuko da, atheri delarik ahal bada.
Bustiak diren aldeak laster idortzen dira, eta belharra sartzen da barnera.
Ez-aski berotu izanez, ez-bada idorra, metatzen da berriz, biharamunean sartzeko, edo geroago, bi aldi horiek aski ez-baditu.
Semeak. Beldur naiz ez-den errech ezagutzea noiz den ethorria metaren barrayatzeko ordua.
Aitak. Ez-da hain gaitz ezagutzea noiz den hain bero non eskuak ez-baitezake jasan.
Beldurrago izateko da churiaren.
Churia deitzen dute zurmindura mota bat.
Eskua metaren barnean sartzen denean, heya beroa denetz ikhustekotzat, athera behar da belhar izpi bat ahalik urrunenetik; eta churia abiatua bada, berehala barrayatzen da meta, haizea ematekotzat.
Bere berotasunaz beraz holetan idorrarazten den belharra, ez-da bertze bat bezain ederra begira; uherrago da; bainan gutienetik bertzea bezain ona da, eta hobea ere, ontsa atzemana denean.
Frogantza egina izan da abereei emanez bi belharrak aldean, eta ikhusiak izan dira uherraz hautatzen.
Lorrenako belharrak hola idortzen dira, eta-ez gure tokietan bezala.
Egun hautan erran dudana, aberetegiko hatzak ez-du belhartegian sarthu behar.
Hortaz-ere askok ez-dute aski arrangura. Eta bizkitartean, belhar khutsatua baino, aziendek lastoa ere hobe lukete.