Edukira joan

Laborantzako liburua

Wikitekatik

Azala
pages 16-20

LABORANTZAKO

LIBURUA,

EDO

BIT AITA SEMEREN

SOLASAK LABORANTZAREN GAINEAN.




BAYONAN,

ANDRE LAMAIGNEREN HOLDIZTEGIAN.

Pont - Mayako karrikan 39 numeroan.
_____

1858.







MUR DE ABADI.


Arrastoy jauregiko jaun, Frantziako


JAKINTSUEN


BALDERNAKO IHARDESDUNARI.


Jauna,

Eskaldun zure herritarrek aspadidanik dakite berei ekhartzen diozuten amodioa. Lurreko hiri eta lekku ederrenek ez-darotzuete sort-herria ahantzarazi, Ipharretik hegoara, non du jendakiargitu edo salbaya zuk ikhusi ez-duzunik? Iragan dituzu zelay aberatsak, mendi gogor, itsaso, mortuak. Hestura latzetarik amorrik egin gabe ilkhi zare zori onez. Jauregietako berregindurek ez-eta luralu, ez beretu. Haukien atheka, gaitzagoa zen arren hesturetakoa baino , zu leheneko hura bera gelditu zare. Ez larderia gaichtoek, ez balaku enganagarriek azpiratu etzaituzte. Guzien artetik bihurtu zare bethi bat gu gana. Ongi ethorri zarela!


Jauna,


Nork bere herriari zor dio ahal duen laguntza. Aria hortaz, nik ere eskaraz ezarri ditut laborantzaren gaineko argitasun batzuek, gure herritarrentzat premia zirenak. Zure bihotza ez-da arrotz Eskaldunei egiten zayoten ongiari. Onhets zazu, othoi, ene ahal chumearen egintza.

Gelditzen naiz holetan ,

Jauna,

Zure eskupeko orhoitdun

Duvoisin, kapitaina.