Laborantzako liburua/Bizitze onaz

Wikitekatik

I. Bizitze onaz
pages 22-26

LABORANTZAKO

LIBURUA.

I.

Bizitze onaz.


AITAK. Oi ene seme maitea, adinetara heltzen hari zare, eta iduritzen zait ordu zinukeela, haurtasuneko solasak utzirik , gizonaren eginbideak burutan hartzeko.
SEMEAK. Ene aita, egundainotik ekharria izatu naiz zure erran guziei begiratzera. Badakit Jainkoak ere hala manatzen darotala , eta hemendik aintzina , orai arteo bezala, ethorkor izan gogo dut bethi zure alderat.
AITAK. Seme on baten solasak dira horiek, eta esker diot Jaunari zeren zu bezalako seme bat eman darotadan, ene zahartzeko gozagarri.
SEMEAK. Irakhats diezadazu zer egin behar nuken zure gogarako, eta hitz darotzut ahalaz eginen dudala zure atsegina.
AITAK. Ene semea, Jainkoarentzat izan behar da gure lehen hitza. Garenak, harek egin izan gaitu ; ditugunak, harek eman izan darozkigu; bizi gareno, haren eskutik ditugu bizia eta bizitzekoa; hari zor diotzagu beraz gure esker guziak.
Ez-daroku eman onthasuntze handi bat. Bainan bizia gozoki iragaitekotzat, ez-da (askok oste duketen bezala) aberats izan behar .
Egun oroz ikhusten da aberatsa nahigabez, khechaduraz eta gaitz, eritasunez zaurthua.
Ezagutzen ditugu berriz hainitz nekhazale, onthasunik ez-dutenak, Jainko onak egunean eguneko ogia ematen diotenak ; eta gogoa arinik iragaiten dute beren bizia.
Erran ere badezaket aberatsaren jauregian nigar gehiago egiten dela beharraren etcholan baino. Aberatsak urgulu gehiago du, gauza ttipiaz damu handia hartzen eta zorigaitza auhenekin jasaiten du.
Ttipiak ez-du haimbertze burayope , ez-dabila erresuma manatu beharrez ; egiteko eta eginbide gutiago du ; nahigabe gutiago izateko bideak dira haren baithan.
Onthasun handiak grinak ere halakoak ditu.
Aski duenak ez-du soberakinaren beharrik.
Ez-da onthasunetarik heldu dohatsutasuna, bainan bai eginbideak ongi bethetzetik, zeren bere eginbidea ongi bethetzen duen gizon prestua, eroria baitago bethi Jainkoaren nahira. Eta Jainkoak emalen dio barneko bakea.
Jainkoa da aita bat, bere umeak ahantzten ez-dituena.
Haren eskuan dira ahal guziak. Nihon den gizonik aberatsenak eta antzetsuenak ez du sorraraziko belhar ondo bat.
Jainkoak estaltzen du lurra ogiz eta arthoz, oihanez eta aziendaz.
Guk erainagatik bihia , ez-laiteke haz bihi hura gure nahiaren indarrez. Jainkoak ez-badu nahi sor dadien , ustelduko da.
Gaudezen beraz zeruko Aitaren nahiari. Harek egin duena, ongi egina da.
Bainan arretsa berandua dela ohartzen naiz. Dugun egin othoitza eta goazen lotara.