Laborantzako liburua/Jorraketez

Wikitekatik

XIII. Jorraketez
pages 92-98

XIII.

Jorraketez.

Semeak. Ikhusten ditut laborari batzu lan hainitz hartzen jorrateko, sarhatzeko edo galtzaratzeko. Bertze batzuek berriz erdizkache egiten dituzte edo bertzela baterez.
Aitak. Egiten ez-duenak huts handia egiten du.
Semeak. Bainan diote ogiak bederen utz ditazkeela jorratu gabe.
Aitak. Ez, ene semea, hori alferraren errana achola-gutikoak.
Jorratzeak bi on dakharzke.
Behintzat, hiltzen ditu belhar gaichtoak, zeinek iresten baitute lurrak ogiari eman behar lukeen gozoa, eta horrengatik premia dira jorrak, bereziki belhar tzarrak hazitzen hari direnean edo aintzintchean.
Bigarrenekorik, lurra harrotzen da eta aireak ontzen ditu landareak nihork uste dukeen baino gehiago. Landareek hostoetarik eta erroe- tarik edaten dute airearen gozoa; aireak ematen diote hazkurri bat zeina gabe hil bailitazke.
¿Ez-duzu ikhusten harrasi zokhoetan, etcheen hurbilean eta lekhu sobera maldatuetan belhar guziak fauntzen eta eritzen direla?
Gu geroni ahotik hartzen dugun hatsak biziarazten gaitu. Hatsa khenduz geroztik, gizona galdua da.
Bada, belharren ahoak bereziki erroetan dira eta harat eman behar zaizkote hatsaren bideak.
Gizonak haltsa ez-du bizitzekotzat; jan eta edan dezan premia da. Belharrak ere orobot dira, nahiz ez-duten gure molde berean jaten eta edaten.
¿Zer moldez egiten dute bada?
Erraitera nohakizu.
Aireak badagoka berekin errekitu asko. Iguzkiak bere berotasunaz lurrei eta itsasoei bethi khentzen diote beren gozoetarik eta gozo hekiek airetan dira; haizeak alde orotara badaramitza; belhar guziek beren hosto eta erroetarik hartzen dute behar dena. Horra zertako asentu gainetan eta harri artetan, lurrik ez-den tokietan, belhar batzu bizitzen diren.
Airean kausitzen da gatzua edo nitre-gatza. Ongarrietan ere hainitz bada. Gatzuarekin bada oraino bertze gozorik. Bainan ongairriak aski ez-luke airekoak gabe; aireak ere ez-aski ongarrikoak gabe. Horra zertako den premia ongi jorratzea eta ongi ongarriztatzea.
Ortzikara denean dembora, gatzu hainitz jausten da beheiti, orduan belhar eta arbola guzlak edertzen dira. Nor-nahik badaki urthe ortzitsuetan direla uzta aberatsenak.
Semeak. Ez behintzat harriak jotzen dituenetan.
Aitak. Erran bat bada eta egia:
Harriak ez-duela arthoa garastiatzen.
¿Eta zertako hori? Zeren harriak gutiak jotzeo baititu; eta urthe ortzitsuan hainitzak baliatzen baitira.
Izatu dira gizon eskolatuak frotagu nahi izan dutenak heya zer on egiten dioten aireak belharrei.
Semeak¿Eta nondik ezagut zezaketen ?
Aitak Ez-da gaitz: guardia emazu ongi ene solasari. Huna nola egin izan duten :
{{gap}]}Labe batzu badira idortegiak edo etubak deitzen direnak. Lur on puska bat agorrarazten dute idortegian , hain ongi non bere ur guzia galdurik , lur hura herraustua gelditzen baita. Phisatzen dute orduan. Jakinez geroz haren phisua, bustitzen dute eta kampoam ezartzen kutcha baten barnean. Hartan eraiten dute khuya hazi bat. Khuya sortzen da; ematen du ayhen, hosto eta fruitu. Indarrik handiena egin duenean, atheratzen dute bere erroekin eta den guzia phisatzen. Eman dezagun ororen artean phisu dutela hamar libera. Orduan agorrarazten dute berriz lur hura bera idortegian; aintzenean bezala herrautsetara bihurrarazten dute. Phisatzen dute bigarren aldiko, eta kausitzen da lehembiziko phisua bera duela.
Semeak. Zer! Leheneko phisu bera, ¿eta khuyarena bertzalde?
Aitak. Diozun bezala. Frogantza eder eta ezin ukhatuzko horren ren chebetasunean sarthu naiz, zori ongi adiarazteagatik airea zein premia den belhar guzientzat.
Lurrean eta airean diren gatzu eta gozoek hazten dute belharra, ez-ordean lurrak berak.
Barrikak ez-du arnoa egiten, bainan bai idukitzen. Lurrak ere ez-du belharra egiten; bizkitartean harek dagoka chutik.
Hartakotz nahi da behar bezala aphaindu lurra.
¿Zertako jorratzen ditugu azak, arthoak eta bertze asko ? Jorratik heldu den ona gatik.
¿Nork sinhetsiko du ogia jorratzea ez-dela achola ? Hori alferraren elhea da.