Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/216

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

XXVII.

URTHEKO LANAK.


Aitak. Ene semea, premia da jakin dezagun lanak zer urtheko tenoretan egin behar diren.
Burutan ongi har zazu gauza bat: LURRA HUSTU BEZAIN LASTER IRAULI BEHAR DA.
 Lurra behin hustua denean, ¿zertako utziko duzu berehala irauli gabe? ¿Zer irabazten duzu hala utziz?
Irabazi baino kalte gehiago duzu.
 Lehen ere erran darotzut lurrak zein duen on airea hartzea, eta belhar zikinik ez-ekhartzea.