Laborantzako liburua/Noiz eta nola erabil lurrak
←IV. Lur motez | V. Noiz eta nola erabil lurrak |
VI. Xitxuriez eta golderik hobeenez→ |
pages 43-51 |
V.
Noiz eta nola erabil lurrak.
Semeak. Ene aita maitea, burutan hartu ditut zure solasak. Ikhusten dut nekhazalearen ongi izatea, egiazki heldu dela hiru gauzetarik, bihitik , aziendatik eta arboletarik.
Ageri ere da, hekien ardiestekotzat behar direla egun orotako arthak eta lurrak hazkarki onthu.
Aitak. Hortan da guzia.
Semeak. Bainan biltzekotzat bihi ¿noiz eta nola lanthu behar du lurrak?
Aitak. Gerochago chehatuko darozkitzut hilabethean hilabetheko lanak. Oraikoan mintzuko natzaitzu lanari lotzeko moldeaz.
Egiozu lanari mugaz, demborak laguntzen dueno, eta gerorat utzi gabe estakuru baten edo bertzearen azpian. Gure tokietan maiz uria da; aro ona ez-da iraunkor, eta ez-da nihoren begira egoten. Ema zaite beraz ordu delarik.
Lurra ez-dezazula ez iraul, ez jorra urite denean.
Halakoan egin lanak, on baino kalte gehiago dakharke.
Uri jarraikien itchura denean, ez beraz hunki lurra, nahi ez-baduzu egin lan alferra eta kaltekorra.
Laneko aziendak ere bidegatbe du aro uritsuan nekhatzea.
Bainan demborak itchura ona daramakienean, lot zaite lanari lehen-bai-lehen eta zin-zinez.
Ez-dezazula erran: Lurra idor da; bego bustizera.
Agortean erabiltzen den lurra aphaintzen da hobekienik. Arras agor bada, irauli-eta uzten da.
Gero, lehembiziko uriaren ondotik, arhatzen da eta eraintza egiten.
Asko lekhutan, arthoa bildu denean, lurra hala-hala uzten dute bazka zerbaiten pheskizan. Hola eginez, nork bere buruari bidegabe handia deramako. Sos zikhin baten ustean, hainitz gehiago galtzen du. Lurra onthu behar bidean, ahultzen da, belhar tzar guziei bizia emanez; belhar horiei
hazitzeko astia uzten zayote, eta ondoko uzta ezin garbitua heldu da. Ez-da hori ona.
Iraul zazu laster lur hura. Hilen dira belharrak eta geroko uztak zikhin guti izanen du. Lurra ere ez-da akhituko. Aireak jo dezakeen bezala ezartzeak goritoko da.
Iraul zazu beraz ahafik barnena, arthoa bildu bezain sarri. Ongarria eman-eta, estal zazu, negua hala iragan dezan.
Lurra erabiliago, eta gerorat erabil errechago.
Hotzak eta beroak barnera
joago. eta omthuago.
Erran den lurrari bertze iraulaldi achit bat emozu, eraiteko aroa ethorri denean; gero arhaldi bat. Handik altchatuko duzun uztak ez-duke zukk galdu duzun bazka tcharraren minik.
Semeak. Horren gaineaa banituzke bi erraiteko. Behinik bat, beldur nindaite lurrarri udazkenean emanikako ongarria gal dadien
primaderakotzat.
Aitak. Ez, ene semea, ez-da
holakorik gerttiatuko.
Ongarria lurrarekin bat egiten da, turrak hartzen dita haren indar guziak; eta nola neguan
belharrik ez-baita heldu, indar betaz orotaz baliatzen da primderako eraintza. Bertzalde, ongarrietan gelditzen dira asko marmutzen haziak, edo chuchen mintzatzeko, marmutzen arroltzeak. Ongarria metan uzten bada, arroltzeak ez-dira galtzen, bai ordean hedatzea bada. Hala eginez luphekoak eta bertze har hainitz hiltzen dira.
Semeak. Hori ez-da gauza gutia; aitzitik hain handia dagokat, non ez-bainaiz ausartatzen bigarren erraitekoaz aiphatzera.
Aitak. Erran zazu hura ere:
ez-da ongi argitzea bezalakorik.
Semeak. Nik erran nahi nuena
zen, holetan bi aldiz iraultzera, heldu direla bi lan.
Aitak. Halache da, bainan lan horiek beren sari ona dakharkete.
Arthoa sorthu-eta, jorratzen duzu. ¿Zertako har bi lan? hobe delakoan naski. Bi iraul-aldietan
orobat da. Bertzalde, bigarren iraulaldia lan achita da. Eta jadanik erran dudana; lurra erabiliago, eta erabil errechago. Handik harat bethi errechtuz dihoa.
¿Zer erran zinezake, Frantziako hainitz tokitan bezala, ikhusten bazinitu bi edo hiru idi pare, hiru, lau zaldi bertzalde, golde bakhar bati lauzkatuak lurra barna
jotzeagatik? ¿lana othe da hura?
Semeak. Harritzen naiz!
Aitak. Ez-da zertaz harri. Lanari ez-da ukho egiteko ; bethi berea baderamaka. Barnenik iraultzen den lurrak ekhartzen-du ondoriorik hobeena. Beraz guk ere barna iraul dezagun; mokhorrak ongi phorroka; ahal balitz, herrautsa bezala egin, zeren lurra aphainduago eta ekharkorrago.
Horren gainean ez-gaiten soberarik begira hemen egiten denari.
Eskal-herriak ez-du behinere biltzen bere dina bihi. Laborantza
hoberik nihon ez-balitz, gosetea laiteke.