Edukira joan

Laborantzako liburua/Ogi bihi motez

Wikitekatik

VII. Ogi bihi motez
pages 58-63

VII.

Ogi bihi motez.

Aitak. Ogi bihi bat eraiten bazindu baratze-lur gizen batean, ekhar dezake berrogoi-eta-hamar, hiru-hogoi buruetaraino, eta bihiak ehunka.
Semeak. Ederra laite hori!
Aitak. Segurki: bainan baratze batean eraiten den ogi bihi bat ez-da landa osoan egiten den ogiaren pare. Bizkitartean nik erran dudana egia da eta behin baino gehiagotan frogatua.
¿Zertako baratze hartako ogiak ekhartzen du horrembertze buru eta landakoak horren guti?
Hori bi gauzetarik dathor:
Lehembizikorik, baratze-lurra da maiz erabilia, maiz ongarritua eta jorratua, hitz batez erraiteko, ongi arthatua.
Bigarrenekorik, bihi bat bakhartasunean ezartzen duzunean, pochelurik. ez-du inguruan, haizeak eta iguzkiak hunkitzen dute ongi.
Ene semea, horiek adiarazten darokute bi gauza:
Lehembizikorik, landa-lurrak onthu behar ditugula baratze-lurrak bezala. Laborariak ezin sinhets dezake zembat ekhartzen duen lor maiz ongarrituak eta maiz erabiliak.
Bigarrenekorik, haziak ez-du usuegi egin behar. Sasian, buru guti eta tcharrak eginen ditu.
Semeak. ¿Ardurenik zembat buru ekhartzen ditu landako ogi bihiak?
Aitak. Bana-bertze, ekharri behar ditu lau buru, seyetaraino; bura bakhotchak dituelarik hogoi eta hamar, berrogoi bihi.
Bada asko bihi mota. Frantzian badira zortzi bizargabeak eta hamasei bizardu. Bainan egungo egonean, ez-da bizarrari hambat begiratzen, zeren askotan ogi bizargabeek bizarra hartzen baitute tokiz aldatzetan.
Orai, moten berezteko, aiphatzen dira bihi samurra eta bihi gogorra.
Bihi samurrak du lastoaren barnea hutsa eta bera guriagoa da. Hori Euskal-herrian biltzen dena da.
Bihi gogorrak lasto barnea bethea du; bera gogorragoa da eta chehatzeko gaitzagoa. Bihi mota hori Afrikatik ekharria izatu da.
Bihi samurrak baino irin gehiago badagoka; irinak ur gehiago hartzen du eta orhe gehiago ematen. Horrengatik, Frantziako asko tokitan hedatzen hari da.
Gainerakoan, nahiz samurrak, nahiz gogorrak, lan bera galdegiten dute.
Semeak. Iduri luke holetan mota gogorra dela hobeenik.
Aitak. Gauza ageria da bihi gogorra goriagoa laitekeela nekhazalearentzat. Bainan nekhazaleak ogi guti jaten du; diratzen du gehiena. Beraz jakiteko da heyan gogorrak izanen duen guriaren sal-menta.
Ez-da oraino hunaraino hedatu; ez-dut neronek frogatu nolakoa den, eta bertzeen erranaren gainean ez-dut sobera aintzinatu nahi.
On laiteke Eskal-herriko burjes zombaitek hunat erakhar baleza.
Guk ere hazta ginezake lur guti batean.
Laborantzan ez-da zeren ibili berrikuntzaketa itsura. Ikhusiz haritzeko da. Argia denean, nihork ez-beza erran ilhuna dela. Ohartzen garenean norbaitek guk baino hobeki egiten duela, ez-dezagun erran: Ez-da hori gure aztura. Hori entzuten da maiz lanaren ihes dabiltzanen ahotik. Estakuru tcharra!
Ni gauza frogatuen gainean aintzinatzen naiz. Egin dezagun bethi ongi atheratzen direnek bezala; bertzenaz erhoak gaitezke.