Laborantzako liburua/Samatsez

Wikitekatik

XXI. Samatsez
pages 166-172

XXI.

Samatsaz.


Semeak. ¿NoIa egin behar da samatsa?
Aitak. Samatsak ez-du baniean edo aldaitegietan egin nahi.
 Barnetan churia edo zurmindura hartzen du, eta hori ez-da seinale ona.
Samatsaren lekbua behar da izan ichuri guti batekin; ondoa buztin joiaz egina, lurrak ez-dezan edan samatsaren urina edo gozoa.
Hori gauza aphurra idurituko zaitzu menturaz bainan galdua galdu da; eta artha puchka baten bidez begira daitena, ez-da galtzera utzi behar.
Abere azpiak atheratzen dira zortzi guziez, neguan; lau egunetarik, udan; eta metatzen da aldian aldikoa samats-tokian.
Meta bura lau edo bortz pia gora denean, gainera ematen zayo lehenik lur phuska bat, eta gero igeltsu gordina herrausturik, erdian gorenik den bezala eta ichuria bazterretara.
Lurrak eta igeltsuak kamporat eginarazten diote uriari; barnean begiratzen dute hatsa edo berotasuna, eta berak ere onkhailu bilhakatzen dira.
Samatsa egin den ondoan, inguru guzian egiten zayo erreka bat.

Errekako lurra altchatzen da kampo aldera, basa-urari traba

— 151 —

egitekolzat, eta ahal bezain guti sar dadien errekan.
Errekak zilho batera eramaten du samatsaren urina.
Zilho haren barnea egina izan behar da buztin joaz; hobeki daite egitea mortero segurez, urina gal ez-dadientzat.
Zilhoa hesiz inguratzen da eta estaltzen mandio bat bezala edo teilaz, zeren estalia ez-balitz uriak ahul bailezake urina.
Urin hura nihon den hobeena da sorhoentzat , ogientzat eta bertze uzta guzientzat. Landetara eramaten da gupheletan. Hobeki chehatuko darotzut hori gernu ongarriaz mintzatzean.
Samatsa, bere tokian, hiru hilabethez ontzen hari da, egina balimbada erran den bezala.
Handik harat galduz dihoa.
Ordu du bersz urratzeko eta landei emateko.
Oraiko samats moldetan , laborariak hedatzen du ihaurkina bere athe aintzinean; gainetik ematen dio ongarri phuska bat; metatzen du ustelduche denean, Samats horrek bertzeak baino luzezago behar du egiten, hotzagoa delakotz. Ez-da hurbiltzeko bertzea bezain ona.
Semeak. Horrek ez-du erran beharrik, aski ongi ageri da.
¿Zergatik bada nahiago dute egin samats hotza eta-ez-beroa?
Aitak. Hori heldu da bi gauzetarik, eta bi tcharretarik:
Behinik-behin, laborariak nagikeriaz uzten ditu abere azpiak, aski maiz atheratu gabe. Ez-acholakeriaz uzten ditu idiak eta behiak zikhinpean; hekien iphurdi mazela gorotzez betheek erraiten dute goraki zer nausi ahalkegabeenak diren.
¿Zer gerthatzen da orduan? Abere azpirik ez-izanez hurbiltzeko-ere aski, ihaurkina ustelarazten dute ahal bezala eta ongarri hotza egiten dute.
Bigarren gauza ez-da hain itsusia, bainan ez-da hobea.
Ene bethiko errana da, abeeak usuegi erabiltzen ditugula larrean.
Har detzagun etchean hazteko bideak, eta ez-dugu izanen ihaurkin soberakinik.
Zerorrek ikhusten duzu korraletan hedatzen den ihaurkinak ez-dezakeela izan indar handi bat. Zikhinez inguratzen duzu zure etchea, eta ez-da errana ez-duzula errearaziko. Hori da behin baino gehiagotan ikhusia izan dena.
 Nik etche aintzinak galtzadatuak eta garbi nahi nituzke ikhusi.
 Chahu-ahala ikhaurkin duten laborariek ontsa egiten dute soberakina hedatzea intha-artetan, ez-etche aintzinetan.
 Inthartean hedaturikako ihaurkinak hartzen ditu lur ustelak.
 Ongi lurrez bethe eta phorrokatu denean, aldaratzen da bazterrerat, hobeki ustel dadientzat.
 Mahasti, sagardi eta landek ere on dute onkhailu hori.

Semeak. Ene aita maitea, hainitz ongi hartzen ditut gaurko zure erranak. Begien bichtako gauza da ongarri onak daela ondorio ona. Ezin ukhatua da gure samatsak, samats tcharrak direla. Detzagun egin orai arteo baioo hobeak. Ikhusten ere dut hortarik bertze on bat: abereen garbitasuna. Garbiki atchikiz legunagoak eta ederragoak izanen ditugu. Aberetegi usaindu eta usteldu batzuetan, ez-dute deus onik ere egiten eta gutien ustean gaitzak eramaten ditu.