Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/186

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

XXIV.

Bertze ongarriez.

Aitak. Orai arteo mintzatu natzaitzu cheheki abere gorrien ongarriaz. Gaur aiphatuko ditugu bertze ongarri guziak.
Semeak. Bai, aita. Bethi atsegin berri batekin entzuten zaitut gauza horren gainean.
Hori da alabainan laborantza guziko erroa.
Nekhazaleak ¿zer du jakin-beharragorik?
Aitak. Frantzia beherean, ez-da etcherik egiten priastegirik gabe.