Laguntza:Transklusioa
Zer da transklusioa?
[aldatu]"Transklusioa" Orrialde izen-tartetik izen tarte nagusira bitarteko urratsari deitzen zaio. Orrialde izen-tartean testua berrikusi egiten da. Izen-tarte nagusia da testuak irakurtzeko gune nagusia.
Transklusioak testuak kopiatzen ditu eta modu irakurgarri batean jartzen ditu izen-tarte nagusian. Oraindik ere Orrialde izen-tartearekin lotura mantentzen du, eta horrela, Orrialde izen-tartean egindako aldaketak eragina izango dute izen-tarte nagusian ere.
Noiz egin transklusioa
[aldatu]Egokiena orrialde guztien berrikuspena eta balidazioa amaitzean egitea da (berdez daudenean, ikus orrialdeen egoerak).
Halere, zenbaitetan lagungarria izan daiteke transklusioa liburuaren atalak berrikusi hala egiten joatea. Izen-tarte nagusian jendeak testuak irakurriko dituenez, kobeni da testua ahalik eta garbien agertzea. Beraz, egin soilik egoera onean dauden orrialdeen transklusioa.
Transklusio erraza
[aldatu]Transklusioarekin hasteko:
- Sortu orri berri bat testuaren azken bertsioa izango dena.
- Orria editatu.
- Gehitu transklusio kodea (ikus behean).
- Argitaratu orria.
Behar duzun kodea orri bakarrean transkluitu nahi dituzun orrialdeen araberakoa da
Orrialde zenbakiak | Erabili beharreko kodea |
---|---|
Bat | <pages index="fitxategiarenizena" include="X" header="1" /> |
Bi ala gehiago | <pages index="fitxategiarenizena" from="X" to="X" header="1" /> |
Gorriz dagoen testua zure lanaren eta transkluitu nahi dituzun orrien arabera aldatu behar da:
- Fitxategiaren izena Aurkibiderako eta fitxategia eskaneatzeko erabiltzen den izena da.
- X-ak eskaneatutako dokumentuan transkluitu nahi duzun orrialdearen zenbakia da. Hauek eskaneatutakoaren orrialdeak dira (Orrialde izen-tartean agertzen diren zenbakiak) ez inprimatutako orrialdeen zenbakiak.
Adibidez: kapitulu bat transkluitzen ari bazara Index:Nire adibide liburua.djvu
liburutik eta kapituluak eskaneatutakoaren 20 eta 35 bitarteko orrialdeak hartzen baditu (adib. orrialdeak Orrialde:Nire adibide liburua.djvu/20
, Orrialde:Nire adibide liburua.djvu/21
, ... Orrialde:Nire adibide liburua.djvu/35
), kodea honela jarriko genuke:
<pages index="Nire adibide liburua.djvu" from="20" to="35" header="1" />
.
Goiburua eskuz sartzeko
[aldatu]Transklusio errazak "goiburu majikoa" erabiltzen du, informazioa Aurkibidetik hartu eta goiburu bat sortzen duena. Goiburuarekin arazorik balego edo kontrol gehiago nahiko bazenu, Goiburua eskuz sartu beharko zenuke aurrekoaren lekuan.
Goiburua eskuz jartzeko:
- Sortu orri berri bat testuaren azken bertsioa izango dena.
- Orria editatu.
- Gehitu transklusio kodea (ikus behean).
- Bete osatu nahi dituzun eremuak.
- Gehitu transklusio kodea (ikus behean).
- Argitaratu orria.
Transklusio kodearen gainean jarri beharreko eskuzko goiburua kodea hau da:
{{header | title = | author = | translator = | section = | previous = | next = | year = | portal = | notes = }}
Izenburua eta egilearen eremuak bete behar dira. Ikus {{header}} gehiago jakiteko.
Transklusio kodea transklusio errazaren berdina da, salbuespen batekin: "header
" parametroa kendu egin behar da.
Kodearen adibidea:
Orrialde zenbakiak | Erabili beharreko kodea |
---|---|
Bat | <pages index="fitxategiarenizena" include="X" /> |
Bi ala gehiago | <pages index="fitxategiarenizena" from="X" to="X" /> |