1/ P.:
Lola, nik zure moduan
promesa egiña nuan
eta debozioz juan
nitzan Lezo'ra zorionian
Maiatz-illaren iruan;
ezagutu alkar genduan,
geroztik zaitut buruan,
zu bakarrikan goguan.
2/ L.:
Santo Kristo gure Jauna
adoratzera gu juna
zorioneko eguna;
fede onian eskatu nizkan
senargaia ta osasuna;
bazera maite nazuna,
ta diru asko dezuna,
biotzak au poztasuna!
3/ P.:
Buruko ille oriyak,
orrazturik, ugariyak;
ditu zure arpegiyak
ezpaiñ goxuak, sudur polita,
kolore zuri-gorriyak,
apaindurik belarriyak;
urdiñ-urdiñak begiyak,
izarra bezin argiyak.
4/ L.:
Oaingo moda berrikua
nai nuke abanikua,
katia zillarrezkua;
Ama Birjiña Milagrosaren
medalla paparrekua,
pulsera ta erlojua,
erraztuna urrezkua,
zorioneko lujua.
5/ P.:
Txanbra Paris'en egiña,
soñian sedazko piña,
dirurizu imajiña;
nere biotzak ez du munduan
maite besterik zu aiña;
uxua beziñ ariña,
ain dezu gorputz liraiña,
ai zu neretzat baziña!
6/ L.:
Jaki udare gozuak,
eperrak eta usuak,
erari jenerosuak;
«¡Ahí va la reina de las Mercedes!»
esan dezaten auzuak,
soñeko txit lujosuak,
oñetako airosuak,
ebillarekin lazuak.
7/ P.:
Amar urte Amerikan,
bi milloi duro andikan
ekarriyak oraindikan
dauzkat Bankuan, eta gañera
palaziua Gernika'n;
ez dezu iñorenikan
izango inbiriyarikan
nerekiñ ezkondurikan.
8/ L.:
Bi milloi zure dotia,
ni mirabe arlotia,
laister zure emaztia;
biyar baño gaur naiago nuke
palaziora juatia,
mokadu onak jatia,
eta dotore jaztia,
ta pianua jotia.
Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Renteria- ¡ez
nuan apuntatu zeñi jaso nion.
Makazaga'renean moldizkidatutako folleto batean,
auetako iru bertso daude, 1, 3 ta 5'garre-
na, aldaketa auekin: Izenburua: ANDREGAIARI.
1/1: Maitia, zure moduan. 1/6: ikusirik inguruan.
1/7: geroztik ez det buruan. 1/8: zu·
besterikan goguan. 3/3: dituzu txoragarriyak.
3/4: ezpain goxuak diruritela. 3/5: krabeliñaren
orriyak. 3/6: kolore zuri-gorriyak. 3/8: izar bi
beziñ argiyak.
5/
Soñekua sedazko piña,
paparrian krabeliña.
ederrak an ziran, baiña
nere biotzak ez du geroztik
maite besterik zu aiña,
ain dezu gorputz liraiña,
uxuak bezin ariña,
ai zu neretzat baziña!