Loretan

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Eguna berantz doa  (1929) 
Lauaxeta

Loretan


Leyo zuripe ortan illargi gabetan
maitasuna dirudi ames gorubetan.

Gau argitsuan barriz iruiten dodana
ortzargian eskubak urratzen dau dana.

Nire malkoz bustita dagozan liliak,
ez ete diñautzuez neure gurariak?

Tanta bat lora-lekan ikusten ba'dozu,
«goxaren agurra da», samurki diñozu.

Zure bijotz lilian al banuez urduri
gogoko negar oneik goxaldero ixuri!

Orduan ortzargian maitasun malkuak
eleukez estalduko nire lei gaxuak.

(Euzkadi, 1929, garagarrilla,9)