Malkü eta Malkülina

Wikitekatik
Malkü eta Malkülina  (1807) 
ezezaguna
Bordeleko Herri Liburutegia, MS 1695, 21.

Malkü eta Malkülina


La maniere darriber auo Triate (sic.)

        1eme compagnie
Enseñe
Don Feliz
Rixilde
Bifroi
Ferdinand

        2eme compagnie
Arieder
Arihün
Benüs
Polina
Majiziene
Malkülina
Malkü

        3eme compagnie
Liki
Khoxo
Barbera
Belot

        4eme compagnie
Bründemor
Satan

        5eme compagnie
Grefierra
Münstro
Abokatia
Konxelliera
Presidenta.

        * Beste zerrenda (f. 135)
1. Malkü
2. Malkülina
3. Polina
4. Arieder
5. Albino
6. Bründemor
7. Satan
8. Grefierra
9. Bifroi
10. Don Feliz
11. Rixilde
12. Barbera
13. Khoxo
14. Belot.

PREMIER PROLOGUE

Jinkuak egün hun deiziela
ene entzüle maitiak,
hünki jin ziriela
xipiak eta haundiak.

Satifamenthü haundi bat
egün badüt bihotzian
zeren güre ikhüstera
oro jin ziradian.

Galtho egiten deiziet
istant baten atenzionia
eta esplikatüren deiziet
süjetaren senxia.

                Marche

Mispeit Monxaretako montaganian
ermithain bat bazen
eta haren izena
Jean Gerein deitzen zen.

Exatoki ari zen bethi
penitenzia egiten
bena izpiritü gaistuz
tentarik izan zen.       

Andere seintha Graziari han
komentü batzian bastitü
eta andere Rixilde han
solitüdan baratü.

                Erdian

Permeti ezadazie jenthe hünak
amiñi bat phausa nadin
eta ene plazan jaun haur
orai mintzatzen has dadin.

Hünek ere badaki
zerbeit erraiteko,
jaun anderiak etzirie
segürk(i) debeiatüko.

                Bestiak

Jaun hünek eztü nahi
bere büria fatigatü
zeren auher laket beita
orai nahi düt phausatü.

Bena nik nai deiziet
istoria kontinatü
orano jaun haur ezpeita
erdiaz ere minzatü.

                Phaseia

Jenthe hünak, ikhüsi düzie
esplikatzen süjet bat,
bena orano badügü beste
manifektüra eder bat.

Permeti ezadazie, arren,
bi hitzez esplikatzia
egün jokhatüko dügün
phezaren beste phartia.

Iragüan Hauster goizian
ezarri ükhen ginian,
ogen haundirik gabe
Phanzart presüntegian.

Geroz erreport hanitx
izan da haren kuntre,
eta krima suerte oroz
aküsatzen dizie.

Gormant dela lehenik
eta gero pütaner,
hanitx afrüntegile
neskatila gaster.

                Jaux zola zalara

Egün ikhüssiren düzie
jaun hüra kondenatzen,
eta zenbat krima suertez
aküsatia izan zen.

Aküsatzen die Jaun hüra,
hürez horditürik
eta borda hüxetarik
ahariak ebaxirik,

Neskatilak izorratürik
fraiden komentian,
eta presünera libratürik
herri hüntako (Arue) gastelian.

Mendi horietako dühüriak
oro ebaxi dütü,
güre elizetako graneraak ere
oro bihiz gabetü.

Plaza hüntan sarthü da
kontregiltzak eginik,
eta merkhatia ereman,
biskarrian hartürik.

Ikhussiren düzie,
ene popülü maitia,
zenbat gosta izan zen
Phanzarten atzemaitia.

Lan izigarririk
izanen da jüstizian,
Jenthe hünak egin,
Jaun haren kondenatzian.

Ikhüssiren düzie egün
beste espedienzia bat ere,
hartaz ere enauke
bi hitz erran gabe.

Ezagütüren düzie
mithil gastek beno
maitiago dütiela neskatilak
alhargünek orano.

Gastiak behin beno lehen,
zaharra ezkuntzen berritan.
Ezta possible egon giten,
orai ixilik gisa hüntan.

Ikhüsiren düzie Malkü
bere neskatüeki,
zenbat tratü egin zien
jaun harek haieki

Bai eta bergisan
Polina haren ama,
semiaren ezkuntzetan
hüra oposatüren da.

Albina, Arihün, Arieder
emazte gei zütien
düda gabe bazizün
münizione ororen.

Arihünek eta Ariederrek die
eginen batailla haundirik,
bilhüetarik lothürik
Malkü gaizüaren gañetik.

Arieder barberian
bere plagen sendotzen
ikhüsiren düzie,
tristerik minzatzen.

Barber hüra date
izigarri sabanta,
trünpatürik emanen dü
xilo handiti ajüta.

Jente hünak, eztütüt
esplikatzen ahal oro,
zeren behar beinüke
hanitx denbora haboro.

Ikhüsiren düzie Malkülina
dolore haunditan,
duelian eraunxirik
bürüzagiarekilan.

Gero eritarzünez
hanitx atakirik,
sabelaren barnian
hexürrak eginik.

Ikhüsiren düzie
gaitzetik libratürik,
bena harekati
eztate dolütürik.

Gizün alhargün batez
hanitx agrada date?
Bena harek khasürik
eztiro egiten batere.

Ikhüsiren düzie
nüla izan zen jokhatü,
bai eta zer gisaz zien
gizün hüra gorteiatü.

Bere esortak oro
nahiz egin zütian,
erresaz bestiak oro
galdü ükhen zütian.

Gero emazte batek
beste bat zeon xerkhatü,
eta haren ondoti zen
mementian abiatü.

Ikhüsiren düzie
ordian etxe ikhüstia,
eta hartarik landa
gero errejistratzia.

Beste hanitx artikülü
bere segidetan,
bena eniz sartzen ahal
xehetarzünetan

        Erdian

Jenthe hünak, pharka
izan baniz lüzeki.
Banüa lagünen xerkha
zien premisianiareki.

                (Fin de la prologue 89 vers.)

                Figure 1. Polina.

        Polina

Jenthe hünak, banüa
bidaie bat Maulera.
Neskatuareki üzten düt
ene seme jauna.

Areta enüzü trankil,
algarreki üzteko,
zeren ene semia pallart
beita ezinago.

Nahi likezü naski
neskatuareki ezkontü,
bena ni bizi balinbaniz
behar dizü kitatü.

Arramarki dit semia
khorte egiten neskatüari,
ezpeilero harek ützi
ahünza mothüareki.

Bena begiratüren dütüt
alkharreki egoiteti,
jauzeraziren derot
neskatua etxeti.

Ah, neskatila arraka,
debrü zankharte berüak,
ezteitzie freskatüren
balinba ene semiak.

Emaztiaren mina hori
ahazen ziozü bertan,
josirik denaz geroz
neskatila horietan.

Bere lanaren segida
güzia oro galdürik,
khorte egitia beizik
eztü phenxatzen besterik.

Jenthe hünak, othoi,
ikhüsten badütüzie
nüla ajitzen diren,
erran ezadazie.

                Sonez. Retira.
                Bründemor. Satan.
                Alhargüna eta neskatüa jelki.
                Figure 2. Albina eta Marko.

        Marko

Albina, erradazü
etzireia gonbertitzen?
Eztakizü segürki
zenbat düdan sofritzen.

Züre ikhüstiak berak
begien aitzinian
egiten ditadazü
mobimentü zankhartian.

Uste nizün banakiela
amodiüaren berri,
bena eztit nik ükhen
seküla hain borthizki.

Ezkontürik izan nüzü
dakizün bezala
..................................
..................................

        Marko

Zer phenxatzen düzü
erradazü, Albina.
Arrazü hori bihotzeti
eztüzü erran balinba.

Uste düzia badakidala
bi figüraren egiten,
gogüan düdan gaizaren
beste gisa bat erraiten?

Hartako naizia arren
orai zük etxekiten.
Ah, ene xarmangarria!
Enaizü ezagützen.

Üste düzü eztüdala
kunplitürik adina
amaren gati egiteko
nihaurek nahi düdana?

Balinbanitz ere
herriko püxantena
eta behar banezazü ere
soñeko mantharra,

eztezazüla phenxa
khanbia laitiala
bihotzian sarthürik
düdan amoriua.

Nik ezpalinbazüt
ene besüen artian,
edireiten nüzü segürki
dolügarri ni mündian.

Zerk üste düzü, Albina,
naiala estonatzen?
Bertanago zeren eni
etzeitan behatzen?

Hanbat zirade basa
enetako bethi.
Areta nitan konfida har
ordü zünüke ingoiti.

Enkas eta zütan
malürrik hel baledi,
badakizü eztatiala
okherrik ene aldeti.

Hainbeste denbora hüntan
arterik ezin ükhenez,
güztian elhe egiteko
egon gütüzü hain nekez,

eta orai harzara
artia ükhen dügüneko,
zük badüzü hainbeste
petresta emaiteko.

Güre ama Mauleti
ingoiti hüna zeiküzü,
ene xarmagarria arren
othoi, soleia nezazü.

        Albina

Marko, enezazüla
zentzüti jauzerazi.
Aski pena eta erregret
nik badit bihotzeti.

Zük bezainbat, ene üstez,
sofritzen dit nik ere,
bena zük eztüzü
hirriskatzen deus ere.

Tripa betherik
bara banindadi,
eta ezpanündüzü
gero zük hartü nahi,

ordian lükezü ene
malerüs errendatzia.
Arren, hobe dit orai
nahirik egoitia.

        Marko

Horren düda handirik
othien zerk emaiten deizü?
Gaur espüsa zinzaket
ahal balin banü.

Bena, ene amoriuaz
segür izaiteko,
eman nahi deizüt
aski seinhale hartako.

Emazte zenaren pendentak
züre beharrietan
ezarten deitzüt, eztezazün
gero düdarik ükhan.

Eta haren arropetarik ere,
zerbait haita ezazü.
Eztüdala maleziarik
phenxa ahal dirozü.

Eta mentian
güazen khanberala,
güre ama Mauleti
ingoiti hüna beita.

                Donez, retira. Besoz beso.
                fig. 3

        Satan

Bründemor, güre fraide,
izan dük konbertitü,
zeren eta penitenzia
garratzik egin beitü,

eta Rixilde ere,
bizirik kunxerbatü,
Santa Grazia malerüs harek
hori khausatü beitü.

Güre efort güziak
oro auher dütük,
balinba beste zenbeit
orano izanen dük.

        Bründemor

Sira, üste nikezü
hantxe khanbera hartan
partida zenbeiten egiten,
ari diren sisetian.

                Sendi

Sira, ürrineti nik
hüak zer ari diren,
ezagützen dütüt nik eta
ziek badakizia nür diren.

        Satanek (Sendi)

Arrazü dük, Brandemor
ürrina seindi diat,
eta hüak nür diren
ere bazakiat.

Albina eta Marko
ari ahal dütük sisetian,
zeren eta egün
ama ezpeitik etxian.

Bena ünxa egiten die
beren tresnen ibiltzia,
zeren erdoiltzera üztia
ezpeita zühürtzia.

        Bründemor

Sira, arrazü düzü
hün dizie ibiltia.
Markok bildürik zizün
orai apetitia,

eta bestiak ere,
düdarik batere gabe,
zeren haren ükheitia
ezpeita hanbat aise.

Sira, güazen gü ere
hantxeko haietala,
orai heben berian
dantza bat eman eta.

                Sonez. Retira.
                Albina eta Marko jelki.
                Fig. 4. Albina, Marko.

        Marko

Albina, behar dizügü
lana abanzatü.
Ingoiti güre ama
etxerat horra zeiküzü.

Ene püxüña orai
trenpü hünian düzü,
zola haur hüra bezala
trankatzen dizü.

        Albina

Adesako pünxian harek
josi behar balü,
oren bat eta erdi hüntan
aizina har lirozü.

        Marko
Albina, arrazü düzü,
batere eztüt seindi
adesako mobimentürik,
orai khorpützeti.

                Sonez. Potina jelki,
                phaseia eta retira.

        Albina

Aiei, aiei, Marko!
Züre amak, zer othe dü?
Güri deus erran gabe
retiratü düzü.

Behar dit bai jüan
lanen egitera,
zerbeit egiteko ütziz
segür nüzü khexü dela.

                Albina retira.
                Polina jeiki.
                Fig. 5.

        Polina

Erran ezadak, Marko.
Badakika zer ari hizan?
Zer tratü egin ditak
neskatila horrekilan?

Hire zentzüti arauez
jauzten ari hiz presentian,
etxekiten dianianian
maneria hori etxian.

Pendent hüak, zeren trükü
eman ditzok neskatüari?
Aferen xüxentzeko,
ekar ezak errieri.

Zer partitü hünari
hitzaitan jarreikiten,
balinba ezteitüzie
erri haundirik eginen.

Ekhia sarthü gabe,
kanpua hartüren dik,
beharrietan dütien
pendentak heben ützirik.

        Marko

Ama, zer zütü arren
hüla koleratzen?
Enüzü ni orano
zük ünxa ezagützen.

Üste düzia, arren, nik
güretako hün eztenik
ekharriren düdala
etxe hüntarat ihüntik?

Nik erranagati
zenbeit elhe flako,
bazakit, bai, arrestan
zer den hün enetako.

        Polina

Bai, bai, hik badakik
hire plazeren phasatzen
den gütizia hüxartia
dienian atzemaiten.

Ahalke behar hüke
hire itzal haundiaz,
ez ardürago ez orhitzeko
emazte hil zeianaz.

Haren arropez hizanian
ari besten feiratzen,
zentzia etzeik arauez
seküla arranjatüren.

                Albina jalki laniala.

        Polina

Mementian harrezadan
etxe hüntarik kanpua,
hizan bezalako fripu,
pendarda gaistua.

Exenplü hünik emaiten dün
neskatila lagüner,
ari beihiz eragiten
fin gaistua gizüner.

        Albina

Ezakit solamente
zerzaz naizün aküsatzen.
dakidalarik deus ogenik
ihüri eztit egiten.

Ari nüzü lanian
ni ene ahalian,
aski dizie exenplü
hartzia horren gañian.

        Polina

Ale, seserata hi,
nahi hükia ezabatü?
Üste düna ene bista
arras düdala galdü,

eta eztüdala nik
phenxatzen deusere?
Arauez, bazakinat
ikhüsiak bedere.

Bena, erraiten deiñat
kanpua har dezanan,
begien bistan haboro
ikhüs ehezadan.

        Marko

Zer balio din, ama,
horren kanpuan ezartzia,
eta beste baten
gero xerkhatzia?

Beste baten ara hartzia
aisago dükezia?
Egün eztüzü aise
jenthiaren ezagützia.

Khanbiatzen aritziak
güti balio likezü,
zeren eta haur orai
ezagützen beitügü.

        Polina

Eta preseski ere
ezagützen dügülakotz,
jauziak eginen ditik
mementian hartakotz.

        Albina

Ogenik egin badüt
parka ezadazie,
eta orano etxen
etxeki nezazie.

Khanbiuak zientako
deus eztü balio ükhenen,
eta mündiak ere
ezkitüzü entzünen.

        Polina

Hitzaz eta bestezaz
ünxa trüfatzen nün,
eta hik mementian
kanpua hartü behar dün.

                Albina retira nigarrez.

        Marko

Arren, ezarten deitazü neska
ogenik gabe kanpuan,
ohart etxekiren deizüt nik
daigün bi ostiralian.

        Polina

Etxekezak nahi badük
üdüri bazeik hobe,
khexatzen bahiz ere,
eztiat axolik batere.

Ni orobat biziko nük
eztiala düdarik,
eta nahi ezpahiz eneki
heure gisa egik.

        Marko

Aski düzü erranik
nik eginen dit eniaz,
eta etzizela zü mela
ene ezkuntziaz.

                Retira khexü.
                Ama ere gero. Sonez.
                Albina paketarek jelki eta minza.
                Fig. 6.

        Albina

Maradiakatü dela
orena eta mementua,
behar badüt kitatü
Marko gizagaizüa!

Harek erakuxi deit
eni hanbat amorio,
eta behar düta erran
sekülakotz adio?

Ezteia hori, arren,
zorthe ezinago tristia
behar düdala kitatü
Marko ene maitia?

Adio, ene plazerak
eta kuntentamenthiak,
hainbeste phenxa dezan
emazte gaisto hark.

                Sonez. Retira.

Nürat jüanen dira ene (...)
edo zer bide hartüren düt?
Marko ene adiskidia.
beraz, kitatü behar düt.

Banüa, jenthe hünak,
orai errephausatzera,
bestela ene xangrinak
ekhar nindiro hiltzera.

                Sonez. Retira.
                Marko jelki. Sonez.
                Fig. 7

        Marko

Jenthe hünak, haur zer da?
Eztüta pazenziatüren,
zeren düt hainbeste amodio
emazte debrü horien.

Zer xarma die, arren,
horiek enetako bethi?
Eztüta pairatüren
zenbeit egün bateki.

Bata maite düt eta
bestia maitiago.
Üdüri zeit behar tüdala
herriko emaztiak oro.

Jenthe hünak, badakizie
orok alhargün nizala,
zenbeit denbora hüntan
tristeki bizi nizala.

Iragan bi urthian
ene emaztia hilik,
jüja ezazie, jenthe hünak,
badüdanez penarik.

Behin kostümatüz geroz
emaztiareki etzaten,
eztüzü hanitx aisa
gero gabe egoiten.

Xarma, mila debria,
sarthü zeit khorpizian,
ezpeinite gabe egon
balinbada etxian.

Eta presentian han ere,
gabe niz edireiten,
ezpeitüt sobera güstian
denbora eremaiten.

Bena baten xerkhatzen
abiatü behar niz,
gero harekila
trankil izanen beiniz.

                Phaseia. Arihün jelki.
                Marko, Arihün.
                Fig. 8.

        Marko

Nürat ari zira,
andere Arihün,
bide bazter horietan
ageri zena zenbeit egün,

ala lanak egiteti
etxerat horra zira?
Nik ere lan banikezü,
jin nahi bazina.

        Arihün

Orobat jinen nüzü
mila plazereki.
Nülaz eniz ariko
ni lanian züreki?

Ilkhiko baniz ere,
bestia egin den bezala,
khexa erazi ondüan
züre ama zaharra.

        Marko

Eztüzüla anziarik
ene amarentako.
Neskatüez eztüzü
haboro oküpatüko.

Nik eniaz egiten dit
eta beriaz harek ere.
Eztizügü harentako
axolarik batere.

Eta orai behar dizügü
hebenti retiratü,
eta kondizione horiez
minzatüren gütüzü.

                Sonez. Biak retira.
                Bründemor bera jelki.
                Fig. 9.

        Bründemor

Jenthe hünak, badakizieia
ene bürüzagiaren berri?
Lephüa eta biskarra hausteko
debrü figüra hari.

Hainbeste denbora hüntan
hi haren zerbütxia,
bost liberako bat ere
ezpeitüt behar ordian.

Hainbeste lan eginik
iragüan aspaldian,
hobeki egin nükian
auher egonik etxian.

Bena nahi niz abiatü
orai haren xerkhatzen
eta laurdengatüren de (...)
ezpalinbanai phakatzen.

                Sonez. Retira.
                Arihün eta Marko jelki.
                Fig. 10. Arihün, Marko.

        Marko

Arihün, badüt gaiza bat
züri erraiteko,
eta heltü bada zük
enaizü sinhexiko.

        Arihün

Nülaz eztüt sinhexiko,
Marko, nik züre errana?
Zer profeitü düzü, zük ere,
gezürra balinbada?

Zük eni gezür bat
sinhex erazirik ere,
etziniro ez egin
balentriarik batere.

Erradazü, arren, bertan,
zer düzün phenxamenthian.
Aski sinheste hartzen dit
nik züre erranetan.

        Marko

Arihün, erradazü
eia maite naizünez,
ene phenxamenthian
trünpatzen nizanez.

Seküla presünarik
eztit, eztit ükhen mündian
zü zütüdan bezain barna
sarthürik bihotzian.

Lanian ari nintezü
bi begiak zerratürik,
zeren züri soz aritzen
beiniz kostümatürik.

Ez lanian, ez janian,
eztit oküpazionerik,
hain egia züri so
egitiaz besterik.

Zü ezpalinbazütüt
begien aitzinian,
hasperen beizik eztüzü
ene bihotzian.

Posible balin baliz,
Arihün, nahi nikezü
ene denbora arrasta
zürekila phasatü.

Erradazü, arren, othoi,
komenitzen zeizünez,
bestela nik behar dit
züti aihartü xangrinez.

        Arihün

Konfida ahal banendi
züre erranetan,
plazer haundiagorik
enikezü mündü hüntan.

Bena gizünek badüzie
habitüda erraiteko
gogüan eztüzienaren
güre ilüsitzeko.

Nik banaki züre
bihotzaren berri,
elükezü faltarik
segürki ene aldeti.

Bena erraiten dizie,
jenthek, elhe frango
emaztegeiak badütüzüla
hamar beno haboro.

Azken neskatila ere,
hartakotz zela elkhi,
sarthü zelakotz sobera
amoriotan züreki.

Emazte zenaren pendentak ere
hari eman züntian,
düda haundirik gabe
ordian maite zünian.

Hüra zela khasü zinen ere
samürtü amareki.
Nüla nahi düzü, arren,
fida nadin züri?

        Marko

Ah, Arihün maitia,
horren xipi zireia?
Eztakizia gizünari
khanbiatzen dela ideia?

Nik ordian hüra
maite ükhenagati,
zü etzinzaket kita
mündüko hünegati.

Eztit zü bezain barna
hüra ükhen bihotzian
Hain egia, nüla hil behar b(...)
orai hebetxe berian.

        Arihün

Gizünak, hala khanbiakor
balinbadü ideia,
phenxatzen düt hori
dela ene bespera.

Harez bezain ünxa nizaz
desgüstatüren zira zü,
zeren orano beste bat
maithatüren beitüzü.

        Marko

Hain egia erraten deizüt,
nüla ikhüsten benaizü.
Ene amoriua sobera
finkatürik düzü.

Arihün, eztükezü
seküla mankarik nitan,
fidatzen ahal zira eni
zer nahi okasionetan.

        Arihün

Eztüzüla erregretik
aski familier gütüzü,
nahi bada malürrik
orano etzeikü heltü.

Bena, haregati
hanitx loxa nüzü,
amorio berri batek
engana zitzan zü.

        Marko

Arihün, ingoiti
aski badizüt erranik,
ahal banü jüra nirozü
zankhüak bürian ezarririk.

Behar dügü retiratü
denboraren phasatzera,
eta zük gose denari
emozü asetzera.

                Sonez. Retira.
                Arieder jelki bera.
                Fig. 11

        Arieder

Jenthe hünak, badakizieia
ziek Markoren berririk?
Harek othe lükenez
langile baten beharrik?

Biskandi jüaitia
ükhen dit deliberatü,
eta Marko ganat jüan ninte
harek beharrik balü.

Zeren eta hüra
alhargüna beita,
zerbeit tratü egin niro
hareki heltü bada.

Nik ere orai gizün bat
ahal banü gorteiatü,
seküla egitekotz
orai ordü nikezü.

Etzaitan gero jiten
nahi bezalakorik,
nihaurek hasarda bat
hobe dit eginik.

Heltü bada, Marko
nitzaz kuntenta letake.
Halaxe agi baladi,
ene abantalla lizate.

Bena, ez enetako,
eztate fortünarik,
orai artino ere,
enüzü kostümatürik.

Banüa, jenthe hünak,
esperantza haundi gabe,
bena nahi nüzü
iseiatü bedere.

                Phaseia. Marko jelki.
                Sone. Fig. 12.
                Arieder, Marko.

        Arieder

Jinkuak deizüla egün hün,
Marko, plazer badüzü,
nülaxe ekharten ziren
erran ezadazü.

        Marko

Ünxa nüzü, Arieder,
züre zerbütxüko.
Zü eri bai gisala
dispost ezinago.

Etzintüdan ikhüsi
aspaldi haundian,
areta berriki orono,
ükhen zütüt memoriuan.

Inplegü hanitx badizügü
eta lan güti egiten,
neskato baten biharrian
nündükezü edireiten.

Gero orhitü zitadazü
jinen othe zinenez zü,
phenxamenthü hori berri
iraganik nüzü.

        Arieder

Marko, gogo hünez
jinen nüzü züre ganat,
nahiz enizan kapable
zük behar bezanbat.

Bena, ene ahal eztit
behin ere gorderen,
hortaz erreporxürik
eztitadazü eginen.

        Marko

Arieder, segürki zütan
nik badit esperantza.
Barnen minza gitien,
hox, gitien retira.

                Sonez. Retira.
                Arihün jelki. Sonez.
                Fig. 13.

        Arihün

Zer behar düt nik egin
edo zer behar düt phenxatü,
güre Markok beste neskatilak
ükhen beitü xerkhatü?

Malerüski harek
hüra maithatzen badü,
ene fortünak aphür
balia ükhenen dü.

Debrüsa gaisto hüra
zerk erakharri dü hüna?
Agertü gabe haux bala (...)
lephüa eta biskarra!

Ah, ene bihotza,
eta zertan hizate hi,
Marko neskatila hareki
amoriotan sar baledi?

Haren menajü güzia
nik egiten beitüt,
gaizen gustian egitera
iseiatü behar düt.

Bestiari aldiz ez ützi
eskurik sartzera batere.
Bugresa, begiratüren ait
hortarik bedere.

                Sonez. Retira.
                Arieder. Marko jelki.
                Fig. 14. Arieder, Marko.

        Marko.

Arieder, badüzia
zük deus erremediorik
ene pena doloren
solajatzeko gai denik?

Bestela ene biziaz
nik behar dit exitü,
ene gaitzaren erremediorik
zük beizi ihürk ezpeitü.

Othoi, behar naizü
entzün konpasionez,
bihotza hünkirik dit
pena eta dolorez.

Züre entrada ederrak
ezari deit bürian,
ordü düdala ükhen
emazte bat saihexian.

Ene alhargüntziak orai,
badizü denbora hanitz,
eta gerozti hünat
bethi saje izan niz.

Eztit segürki enplegi
auherretan elherik,
ez gaiaz, ez egünaz
ihürat egin ürhaxik.

Eta orai, bati
nahi nikezü adrezatü,
eta ene denbora
harekila phasatü.

Zük harrerazi ditazü
hainbeste phenxamenthü,
eta ene proposamenthia
plazer düzia atzetatü?

        Arieder

Marko, nik merexi beno
hobeki minzo zirade,
nihaurek erranen neizün
izan banitz kapable.

Bena malerüski
inkapable nüzü,
nik deusere erran gabe
zihaurek ikhüsten düzü.

Plazer nikezü izan
zü ziren beno haboro,
gero atzetatzeko
züre galthüa oro.

        Marko

Seküla enüzü nahi
mündüko hünez gidatü,
bena ene gogüa
nahi dit satifatü.

Zük ezpalinbanaizü
presentian atzetatzen,
ni seküla ezkontürik
eztizie ihürk entzünen.

        Arieder

Ene menxian ezkuntzeko
egon behar bazünü (...)
sekülako erregreta
bihotzian banikezü.

Ez, ez, nik etzütüt
nahi errefüsatü,
axülütoki eneki
ezkontü nahi badüzü.

Acuntraire zütüt
hanitx erremestiatzen,
beste ororen arteti
naizülakotz preferatzen.

Enakike zer egin
züre phakatzeko,
zeren düzün enetako
hainbeste amorio.

Bena beste neskatilak ha(...)
ezpadü hartzen penarik,
nahi nikezü jan ditzazün
gaizak nihaurek prestatürik.

        Marko

Arieder, ene desira ere
segürki hala lükezü,
ene menajia heben harat
arren, zük egin ezazü.

Orai, güazen barnialat
mementian hebenti,
jenthe horiek ezkitzen
amenx aprezebi.

                Sonez. Biak retira.
                Arihün jelki, bera
                Fig. 15.

        Arihün

Jenthe hünak, ni nun niz
edo zertan othe niz?
Marko Ariederreki
amoriotan da berriz.

Eni hanbat amorio
erakuxi ondüan,
nüla khanbiatü zeitan
beste debrüsa jin denian?

Leheneko abantallak
oro dütüt galdü,
etxeko menajia ere orai
harek egiten dü.

Ene büriaz beste
egin niro presentian,
hain gogo hünez sar ninte
naza baten barnian.

Bena, ez orano,
eztit fin gaisto eginen,
lehenik düt nünbeit
aztaparra phausatüren.

Gero hilen baniz ere
nahi nüzü mendekatü.
Ariederreki behar dit
orano elhestatü.

Ikhüsiren naizie lothürik
ni haren bilhüetarik,
nüla laharra lotzen beita
ardiaren ilhetarik.

                Malkülina eta Liki
                jelki eta sar.
                Malkü, Liki.

        Liki

Malkülina, ene maitia,
domestiko fidela,
züri badit aspaldian
gaiza bat erran nahia.

Bena behar düzü, othoi,
atenzionez behatü,
zer nahi deizüdan züri
egün proposatü.

Malkülina, aspaldian
güre etxen zira zü,
ene imüra ingoiti
ezagützen düzü.

Badakizü enizala
minzazale gezürrez,
eta orai, erradazü
sinhexiren naizünez.

        Malkülina

Orai artio ere nik
sinhexi ahal zütüt,
eta sinhexiren zütüdala
segürtatzen zütüt.

Othoi mementian,
zer plazer düzün errazü,
eta gero mementian,
züre neskato nükezü.

        Liki

Züre edertasünak
ükhen nizü xarmatü,
eta züre karaterak
ene amoriua doblatü.

Nün ezpeitzeit üdüri
besterik seküla,
ene bihotzak haboro
maitha lirüela.

Malkülina maitia,
enezazüla errefüsa,
ükhen dezadan bizitzeko
zerbeit erresürsa.

Bestela eztikezüt
erresürsarik mendian,
zü ezpalinbazütüt
bi besüen artian.

        Malkülina

Züre arrazüak sobera
jenerüs dütüzü,
azeta ahal baintza
kunten nündükezü.

Kuntrariorik erraitera
enüzü ausartatzen,
bena züre bihotzak mihiareki
eztereizü erraiten.

Aparentzia balikezü
jauna, züretako,
hüla minzo zirela
ene trünpatzeko.

Badakizü eztüdala
hüntarzünik aski,
eta ezkuntzak egiten tüzü
haren amorekati.

Segürki bihotzeti
maite züntüzket zü,
bena malerüski
inkapable nüzü.

        Liki

Zük badüzü hüna franko,
eztüzüla erregretik,
ezpazünü ere
züre büria beizik.

Nik zü behar zütüt
zer nahi beita jinen den,
güre etxerik etzira
seküla elkhiren.

Behar dükezü heben
bürüzagisa sarthü,
eta züre oraiko plaza
beste batek hartüren dü,

eta jinen nitzaizü
sarri züre ohera,
zürekila besarka,
gaiaren phasatzera.

        Malkülina

Nik ünxa plazer dit
egoitia züreki,
bena gaistua zira
ezinago segürki.

Etzira egon nahi
ükhürü behin ere,
eta eztit bihotza
nik trankil batere.

Adin süspetian nüzü,
dakizün bezala,
eta malürriz heltzeti
Jinkuak begira nezala.

        Liki

Erretira gitien, othoi,
amiñi bat khanberala,
eta gero hünat
jinen gütüzü berhala.

                Sonez. Retira.
                Bründemor. Satan jelki.
                Fig. 16.

        Satan

Holaxe, jaun anderiak,
emazie askarki,
eta popüla mündia
ahal bezain abondanki.

Bründemor, sendi dütügün
jenthe egile hüak hik,
nülaxe ari diren
ohen gañen etzanik.

        Bründemor

Ützi itzazü, sira.
Traballa bite askarki,
agian ezarriren dizie (Arhuen)
hirüna liberaz peti.

Hortzeko saldo hori ere,
oro birazka jarririk,
sarri ikhüsiren tüzü
erdiak lürrian etzanik.

Beste erdiak oheti
ezpeitükie jeikitzerik,
ez eta kota iphürdien
batere xahatzerik,

eta bihar goizian,
berdin phünzela tüzketzü,
oheti jeiki ondüan
galdegiten badütüzü.

        Satan

Arrazün dük, Bründemor,
ükhatzen die azkarki,
nun eta eztiradien
ahoradino ernari.

Ordian ere eztikeie
eraunxi behin beizik,
eta bera lo delarik
gizatzar batek sarthürik.

Bestek beste gisa bat,
aldiz erraiten die,
bena eztütük heltzen
aldi bat beizik batere.

        Bründemor

Sira, arrazü düzü,
nihaurek ikhüsi dit
sei ürtheren bürian gerthatzen
errenkuntriak emanik,

eta phünzela züzün
bethi arte hartan,
nahiz traballatzen zen
astian ehünetan.

Ikhüsiren dizügü
espidentzia berhala,
bena gitien retira
dantza bat eman eta.

                Sonez. Retira.

                Malkülina jelki izor...

Ah, ezteia malerüs
emazten zorthia?
Izan behar phünzela
edo tripa bethia.

Nik, aldiz, hainbestetan
entzün dit zaharretarik,
eta konfüsionetan orai
izan behar düta nik?

Biskitartian, bada zenbeit
arrosa elhorri gabe,
ezpeitira gaiski heltzen
libertitürik ere.

Haien zorthia da
mündü hüntan üros,
atzetatzen ahal beitie
parada düten oroz.

Bena, ünxa gostürik
parada ükhen ondüan,
haur da hantüra tristia
düdana khorphitzian.

Egia da. Orai eztüt
deusere hirriskatzen,
bena hoztarzün handi bat dit
bürüzagiari ezagützen,

zuiñen ohartziak benai
ikharagarri tristatzen,
eta haren sentimentia
ezin beitüt ezagützen.

                Phaseia Liki jelki.

        Malkülina

Zer erraiten ditazü orai?
Lehengo disküsetik
etzireia minzatzen
elhe eder haietarik.

Züre kondizionetan
ni fidatü nüzü,
eta ene üstez orai
dolütürik zira zü.

Ene amoriua oro
bai eta floria ere,
ereman diztadazü
batere ützi gabe.

Ene estatü tristia
orai ikhüsten düzü,
eta ene malürra, othoi,
errepara izadazü.

Bestela ene biziaz
exitzen ahal düzü,
ezpanaizü nahi
orai ni espüsatü.

        Liki

Malkülina, badakizü
ene nesesitatia,
eztüdala erremediatzen ahal
züre ganik etxia.

Züre jenthe ororeki
ni minzatürik nüzü.
Bi mila libera beizik
zük doterik eztükezü,

eta zer nahi beita den,
nik mila luis nahi dit.
Ene nesesitatiaren
berri nik bazakit.

        Malkülina

Etzirela ohartzen zü
züre promesez batere,
hartü gei beinündüzün
doterik gabe ere?

        Liki

Ene haur maitia,
ene ezin bestia düzü.
Nik hartü züntükedan
mila luis ükhen bazünü.

                Liki retira. Sonez.
                Fig. 17.

        Malkülina

Adio ene bizia,
adio ene izaitia,
adio ene floria,
eta Liki maitia.

Neskatilak, nitan
exenplü har zazie.
ükheiten ahal tüzien
presünak maitha itzazie.

Orai eni bezala,
hel eztakizien
zien berriak xüxen
segretian ororer.

        Ager kartak.

Karta horien berthütez
nik düt phenxatüren,
zien bizi orotan
zer zaizien agitüren.

                Malkülina jelki.
                Fig. 18.

        Malkülina

Anderia, plazer badüzü
ni bertan hüna nüzü,
jakitera zerbeitez
plazer naizünez sabantü.

        Majiziene

Mila plazereki,
ene anderia, bertan
güazen, arren, jartera
kaidera haietan.

                Sone. Biak jar.
                Majizienak soegin ünxa.

        Majiziene

Karta horiek kopa itzazü
ezkerreko eskiaz,
eta bertan zirate
instruitürik nitzaz.

                Kopa. Majiziena minza.

Anderia, segürki
dolügarri zira,
zeren eta astoti
(...)nari beitzira.

(...)ezko astüa düzü
trünpatü zütiena,
bena eztikezü haundi
harek ere fortüna.

Haren esperantzarik
eztüzü zer ükhan,
bena ezkontüren zira
fite beste batekilan.

Bena ordian ere
xangri behar düzü,
ezkontü eta labürzki
senharra hilen zeizü.

Gero beste alhargün bat
hasiren zira elhestan,
bena etzira ezkontüren
orano harekilan.

Berrogeita hamar luis
idokiren ditzozü.
Heltü bada marxandizaz
phakatüren dütüzü.

Harekila ezkuntzeko
eztükezü aski dote,
bena beste alhargün bateki
ezkontüren zirade.

Emazte brünet batek
xerkhatüren deizü hüra,
seküla ikhüsi düzün
gizünik ederrena.

Beste zerbeit nahi deizü
deskubritü segretian.
Jarreiki zite eneki,
erranen düzüt khanberan.

                Sone. Biak retira.
                ............................

zerbeit gisaz nik hüra
behar düt jauzerazi.
Haren loxarik gabe
nahi nüzü trankil bizi.

Adio, jenthe hünak,
banüa mementian.
Othoi, ezkitzaziela pharti
lotzen nitzakonian.

                Retira. Barbera jin kam...

Bon jour, tous le monde,
haur naiziela barbera,
plusieurs operasions,
egiten düdana.

Mesieurs, je suis eta
mündiaren bost parthetan,
et plusieurs operations
egin dit haietan.

Je suis eté en Portai,
Parisen eta Madrillan,
le premierus operacions
egin (ükhen) nütien haietan.

Toute sorte de maladies
nik sendotzen dütüt,
aprobaçion de tous lieu
sinatürik heben düt.

Queri partit daroue
hamasei ürthetan,
pramu guere lu bilage
iñorantzia haunditan.

Enta dise la bertat,
banian adin hartan
mei que tout le monde du
zentzü haboro bürian.

Quelesei trabersax
Hongria eta Normandia,
queliy bisitat encore
Etzarreko bortia.

Han ikhasi ükhen dit
hagin idokiten,
eta hanko ahünzer
elkhiten beinitien.

Beste hanitx erremedio
emanen deiziet orano,
seküla ezpeitzirie hilen
haxak manka artio.

Bena, permiti ezadazie
triatü hortara jüan nadin,
zeren ene arribanxako
ükhen beitie egin.

                Sone. Igan triatiala.
                Fig. 19.

        Barbera

Beste erremedio bat
nahi deiziet erakuxi,
zeren espidentzia beitüt
bortü hortan ikhüsi.

Hanko horek nuiz ere
sabelian min beitzien,
beren erremediua oro
huistü belharra zirien.

Hanko behieki, aldiz,
señatzen dit ikhasi.
Batak bestiari sartzen zizi (...)
adarra phankollati.

Hanko marrüek bürüti,
nuiz ere beitzien sofritzen,
bürüz bürü jar eta
alkar joiten zizien.

Jenthe hünak, ziek ere
halaxe egiten badüzie
aski zinez joiten bada
sendotüren zirie,

eta ardi miserable hüak
eritzen zirenian,
marrüa gaira iragan eta
sendotzen ziren ordian.

Jenthe hünak, irüski nik
beitüt hori ikhasi,
eta pratika haundirik
ükhen dit gerozti.

Ala solejü haundia
neskatila gastentako,
bere eritarzün
ororen sendotzeko.

Ah, ene xarmagarriak,
erri düziela egiten?
Areta üsütto zaizie
eritarzüna lotzen.

Nik ahal bazüntiet
oro solejatzen,
Amerika haundirik
banikezü heben.

Beste operazione bat ere
ikhasi dit berriki.
Nüla behar den eman ajüta
edo kristela üzküti.

Biskitartian ikhüsi dit
malür heltzen haregati,
xiringa mokua sarthürik
kuntreko xiloti.

Ikhüsi dit hartarik
inkropisia lotzen,
eta bederatzi hilabethez
ez erremediatzen.

Operazione garratza
ezteia hori othian?
Seküla ezta behar ezarri
hatza dien xilüan.

Jenthe hünak, banüa
mortifikatürik,
operazione horrek
osoki harritürik.

                Sonez. Retira.
                Arieder jelki eta lanen
                egiten ari, gero jelki
                Arihün.
                Fig. 20.

        Arihün

Arieder, abilüa,
hire laniala,
hebenkuen egiteko
ni nün kargütia.

Ene bürüzagiak,
hala emanik odria,
eta ützi behar dün
kostüma hartia.

        Arieder

Hik zer egiteko dün
hebenko lanetan?
Ni hi bezain akort nün
bürüzagiarekilan,

züñek eman beiteit
ordre hori eni,
eta aldizka gitien
ahal dün komeni.

Eztütün, ez, hik ere
errüak hain azkar.
Aitzineti sobera
eztün bantatü behar.

Üste balinbadün ere
bürüzagisa hizala,
nik segürtatzen ait
hori gezürra dela.

        Arihün

Gezürra müthürreti
hik hori erranen dün,
eta ni hi beno
lehenxago heben nün.

        Arieder

Horrek eztin inporta
deusere hiretako,
eta ünxa kapable niz
bertan kanpua hartzeko.

        Arihün

Ale, hizan bezalako
fripuna debria,
hitzaz behar düta
izan gobernatia.

Zer abantalla debriak
hartü deiztanan heben?
Bürüko bilhüak galdüren tük
hori egin beno lehen.

        Arieder

Kapable hiza, erran,
hi ene bilhoti lotzeko?
Aigü, hüllen adi,
bertan dün esprabatüko.

                Batalla eta lothürik retira oro
                Sonez. Arieder jelki.
                Fig. 21.

        Arieder

Ala malür haundia,
beitzeit eni agitü,
neskatila maradikatü hüra
ezin beitüt garhaitü.

Horiek dira kolpiak
deiztadana burratü,
horietarik behar düt
arauez bizia galdü.

Kolpü horiek behar nütüzke
ahalaz fite sendoerazi,
ihür ere enük behar
aprezebitzera ützi.

Behar düt, arren, phartitü
barber baten gana,
eta ari egin erazi
sendotzeko behar dena.

                Sonez. Barbera jelki.
                Arieder, Barbera.
                Fig. 22.

        Arieder

Jinkuak deizüla egün hün,
jaun barber ilüstria,
ünxa desiratzen nizün
züre etxen ikhüstia.

Ene plazera lükezü,
ezpazina ihürat presan,
haur naizüla eri miserable,
tristerik züre presentzian.

        Barbera

Anderia hartüren dit
behar den denbora,
Güazen, arren, jartzera
kaidera haietala.

                Sonez. Biak jar
                Fig. 23.

        Barbera

Anderia, elhe emaitia
pena ezpazaizü,
zer gisaz kolpatürik ziren,
othoi, erradazü.

        Arieder

Jauna, lüzegi lizate
ororen khündatzia.

Othoi, permeti ezadazü
pharte baten labürtzia.

Jauna, ezkuntzera
orai abian nündüzün,
eta boskariuaren haundiz
ene lekhürik etzüzün.

Jauna, hortxe etxe batian
lanian ari nündüzün,
eta bürüzagiak
khortia egin zitazün.

Bena, nüla han beitzen
beste neskato bat ere,
düda gabe egin ziozün
khortia hari ere.

Harek egiten beitzien
etxengo menajia,
bürüzagiak eman zitazün
gero eni kargia.

Ene fede hünian
hasi nüzü lanen egiten,
eta bürüzagiaren
menajiaren preparatzen.

Gero, hüra jin zitazü
eta kargüti idoki.
Nik üste nizün libro ninzala
hüra beno hobeki.

Ordian, bühürtü nitzozün
egia erraiteko,
bena lürrian ezarri nizü
üste beno lehenago.

Zihaurek ikhüsazü,
orai, ene estatia.
Etzitazü posible
haboro minzatzia.

        Barbera

Aiei, eta anderia,
hola agitü bada,
segür nüzü borthizki
kolpatürik zirela.

Bena, haregati
harrezazü koraje,
sendotüren zirade
labürki behar ere.

                Sonez. Bisita eta minza Ba.

Aiei, eta anderia,
phikotak heltü zeitzü,
ageri tüzü elkhiten
bilhüa bezain üsü.

        Arieder

Jauna, eztüzü posible,
eztit phikotarik.
Xartatürik nüzü mila aldi
bi azpien artetik.

Bai, eta gero orano
segürki hanitx barberek.
Jauna, horiek kolpiak tit
eginik bügresa harek.

        Barbera

Arren, ezarri zütü, anderia,
kolpüz güzia ünitü,
oro hartürik ikhüstiareki
aise nüzü trünpatü.

                Sone. Berriz bisita.

        Barbera

Aiei, eta oro kolpüz
bat eginik zira.
Orai enüzü segürki
adesa bezain fida.

Behar zünüke orai
sangre bat zankhoti,
ezpadüzü odola
arras harritürik.

                Sonez. Seiña eta minza

        Barbera

Anderia, etzeizü elkhiten
batere odolik.
Behar dizügü phenxatü
beste erremediorik.

Bizpalaur ajüta hartüz
bihar arte hüntan.
Haiek kurriaraz lirozie
odola zañetan.

Zeren züre odola
beita gatzatürik.
Harentako eztüzü
beste erremediorik.

Jenthe horietarik
bizpahirur etxekiek,
anderia, behar ginizketzü
ezpazina ahalke.

        Arieder

Jauna, eztit batere
etxekizale beharrik,
nihaur egonen nüzü hortxe
üzküz gora jarririk.

        Barbera

Alo, arren, anderia,
zük bihotza hün düzü.
Prepara zite berhala,
ni orai prest nüzü.

                Emaitiareki Arieder minza.

Jauna, xilho hori
aise atzeman düzü.
Horren gañeko briulet kolorea
xipi hori düzü.

        Barbera

Zaude ükhürü, anderia,
atzemanen dit berhala.
Nihaurek ere etzela hain haundi
banizün bai beldürra.

Züaza, anderia, horraxe,
ene ohiaren gaira,
eta ni jin artino
egon han üzküz gora.

                Arieder retira.

        Barbera

Jenthe hünak, ikhüsi düzie
ene operazionia.
Nüla hatzeman deodan
xilho xipiñi hüra.

Bena, orai han beitüt
khaka ezin atxikiz,
üntziaren pharatzera
bertan jüan behar niz.

                Sonez, retira.
                        ...
                Jelki Rixilde, don Feliz
                eta phaseia. Gero jelki
                Polina eta Marko.
                Fig. 24.

        Don Feliz

Jinkuk deiziela egün hün,
ama eta anajia,
bai eta algüarreki
deiziela ünionia.

        Polina

Hünki jin ziriela,
ene haur maitiak,
plazer egiten deit zien
osagarritan ikhüstiak.

        Rixilde

Hanitx penareki
ükhen dügü kunprenitü,
ama semen artian zerbeit
ükhen düziela phasatü.

.......................................
.......................................
ustez hala egiten zien
bere amaren errana.

Bere ohe zeliareki erori
züzün khanbera zolala,
eta abiatü ziozün
belarreti odola.

Abiatü zen marraskaz
bere amari erraitez,
etzakiela zer gisaz
odola (züen) ekharten.

Amak, ai, asto haundia
Hik eztük ezagützen,
odola jauzi ziak
gaxüa phüsten beitzen.

Andere miserablia züzün,
ohe zelia gañian,
beste kokart bürü haundia
heiagoraz lürrian.

Jenthe hünak, orai
debeiaerazi bazütiet,
othoi, pharkamenthü
galtho egiten deiziet.

                Retira. Sonez.
                Ganeton jelki eta phaseia.
                Gero Benüs jelki.
                Fig. 19.

        Benüs

Ale, hizan bezalako
ürde nahasia,
hik edan behar hiana
gure gophor esnia!

        Ganeton

Zer mintzo hizan badakiña,
erho zar oihatia?
Nik nuiz edan düt, erran,
zien etxian esnia?

        Benüs

Heure etxian jan dün
Satürnak ekharririk.
Phenxatü banü, ezpeihian
segurki eginen errürik.

Hik üzten ahal hian
hura gorteatü gabe,
orobat eztün ükhenen
profeitürik batere.

        Don Feliz

Hox, gitien retira.
Behar dügü minzatü,
eta lehen bezala
behar düzie akordatü.

                Sonez. Retira.
                Markulina jelki.
                Fig. 26.

        Markulina

Jenthe hünak, jiten niz
zien ikhüstera,
aspaldian egon nüzü
ünxa jin nahia.

Hüna gabe nahi nizün
ene egitekuak arranjatü,
bena, ene jenthe maitiak,
inposible zitazü.

Malerüski, jaun anderiak,
alhargünxa nüzü,
eta hori dela khausa,
behar dit hanitx sofritü.

Presüna baten gaira
ene begiak dütüt egoxi,
bena amoriotan ahal da
besta zenbeiteki.

Hara aski beitüt
desolatürik jartzeko,
bena nahi nikezü
zerbeit phenxatü orano.

Khoxo deitzen düzü
gizün hüra segürki,
zeiña maite beitüt
bihotzaren erditi,

eta harek, aldiz,
ez khasürik egiten.
Ene xangrinik haundiena
khorrek beitü khausatzen.

eta harek, aldiz,
ez khasürik egiten.
Ene xangrinik haundiena
khorrek beitü khausatzen, (sic.)

eta orano, bestalde,
alhargüna delakotz,
elgarren erraitekorik
ezpeitükegü hartakotz.

Mithil gaste horieki,
aldiz egonik ere,
honek eztizie
adrezürik batere.

Gizün alhargünak aldiz
oro dirade hartako,
eta elütüzketzü hün
gabe egoiteko.

Eta alhargünxena
phenxa zazie ingoiti,
debriek elezake etxeki
ohian sarthüz gerozti.

Üsatziak emaiten dü
errabia haundia,
Jinkuak begira nazala
kostümatü izaitia.

Hartakotz, jaun anderiak,
behar düt hasardatü,
eta gizün alhargün hüra
nihaurek gorteiatü.

Estaküriaren behar deot
soma, büxi bat galthatü.
Gero zer erranen deitan
ikhüsiko dügü.

                Phaseia. Sonez.
                Phaseia Khoxo jelki.
                Malkülina Khoxo.

        Malkülina

Salütatzen zütüt hanitx,
jauna, plazer badüzü,
eta nüla ziradian
erran ezadazü.

        Khoxo

Hünki jin zirela,
Malkülina anderia.
Badüzü mila egün
züre hüna jitia.

        Malkülina

Bai, jauna, hala düzü,
enüzü jiten hain üsü,
eta ene bidajiaren süjeta
bertan jakinen düzü.

        Khoxo

Ziauri lehenik jartzera
kaidera hautara,
phausüz elhestatzeko
badizügü denbora.

                Biak sar. Sone.

        Malkülina

Jauna, zenbeit sosen
beharrünian nündükezü,
eta züri zerbütxü xipi bat
nahi nükezü galthatü.

Oligazione xipi bat badit
phakatü beharrik,
eta memento hüntan
eztizüt muienik.

Egia erraiteko hati,
nahi banitz arranjatü,
ene aferak aise
üni ahal nitirozü.

Bena, orano ja
eztit atzetatzen,
zeren eta presünaz
ezpeiniz satifatzen.

Alhargünxa nizalakotz
alhargün nahi nikezü,
ordian erratekorik
batere elükezü.

        Khoxo

Züre phenxamenthia
ezpazünü traditzen,
bertan has nintezü
züri zerbeiten erraiten,

eta, plazer badüzü,
zük enekila ezkontü,
desein berian ni
edireiten nündükezü.

Orai, ahal badügü
elkar erremediatzen,
zeren gira biak ere
bestetan ebiliren.

Nik badit dühürü,
orai, memento hüntan,
eta zerbütxatüren zütüt
ibili gabe bestetan.

Zenbat behar zünien,
erradazü, dühüria
nik emanen deizüt,
behar düzün güzia.

        Malkülina

Berrogeta hamar luisez
erremediatzen nüzü,
eta ahal bezain bertan
turnatzera jinen nüzü.

        Khoxo

Eztüzüla anxiarik
horren turnatziaz batere,
algar gana behar dügü
orobat gero ere.

eta orai, memento bat
gitian retira
dühüria khünta eta
billetaren sinatzera.

                Sone. Retira biak.
                Majiziena jelki.
                Fig. 28.

        Majiziene

Jenthe hünak, banüa
bidaje haundi batian.
Nahi ziriela ihür jin
ene biskarrian?

Ikhüsiren düzie
lekhü agradablerik,
haniz müsizien tinbala
eta danzari ederrik.

Oren batez eginen dügü
hirur ehün lekhüa,
enplegatzen balinbadüt
ene majiziengua,

eta ützüliren girade
argia beno lehenago,
plazereki ikhüsirik
hanko trionfak oro.

Hanitx axo badirade
etxen ezin higitüz,
ikhüsiren dütüzie hüak dantzan
üzkiak ünxa altxatüz.

Bena, zien aizüetako jenthe
zenbeit ikhüsirik ere,
eztükezie behar
estonatü batere.

Bentüraz zien adiskide
zenbeit izanen da,
barda arraxian bezanbat
jenthe biltzen bada.

                Sonez, phaseia.
                Bründemor jelki.
                Fig. 29

        Bründemor

Aigü, hünat mementian,
emazte blagür haundia.
Nahi diñat ikhasi
sabatualat bidia,

eta nünti jüaiten zirien
hain arte gütiz hara,
eta gero jiten
argitü gabe etxera.

        Majiziene

Jar hadi ene biskarrian
eta gero jakinen dük.
Arrestan gai oroz sabatua
lekhüz khanbio egiten d(...)

Harako gütük segürki,
oren bat beno lehen,
triatü hüntan beno aisago
beihiz han dantzatüren.

                Sone. Majizienak har biskarrian.
                Sone. Phaseia.
       
        Majiziene

Aiei, maradikatia,
phezü hiz izigarri.
Beharko diagü phausatü,
hara gabe naski.

Fida hinzatia, errak,
etxerat gidatzeko?
Nik balinbanü gastokeria
hire heben üzteko.

        Bründemor

Khürützian itzatü zenaz
hait errekeritzen.
Othoi, enezanala ützi
desertü hüntan barnen.

        Majiziene

Khürütxia deitaka orai
eni aiphatzen heben?
(L)arria elkhiren ahal zeik
etxera beno lehen.

                Ürthüki triatüti kanporat

        Majiziene

Hor, hor, maradikatia,
(...)azüa phakatüren dük.
Berrehün lekua bidetan
etxe bat ihün eztük.

                Majiziene retira. Danza...
                Bründemor triate...

Helas, ni zertan niz?
Ala, haur lekhü theia
debriek ereman balü
orrokoz belhagilia.

Balinba ehün debrük
airatüren die.
Nik ja beharko dit,
orai, peritü hebe.

Ala lekhü ülhüna,
eta elhorri tegi garratza!
Saphar horien pian othien
peritü behar düta?

Ene lagünak, nün zirie?
Enaizieia entzüten?
Sokhorri nezak, Jupiter,
othoi, hik bederen.

Nun zirade, Satan?
Ah, ene bürüzagia,
othoi, hel zeizkit, zü,
eta eman eskia.

                Satan jelki minza

Nün hiz Bründemor?
Zer ari hiz desertü hüntan?
Zer debrü gisaz sarthü hiz
elhorri hoien artian?

        Bründemor

Sira, abiatü nündüzün
emazte baten bizkarrian,
eta sabatüaren ikhüstera
bagündüatzün airian.

Phezü nintzala oxez,
ürthüki nizü jüaitian,
eta orai heben nüzü
estremitate haundian.

        Satan

Aigü, ekharrak eskia,
eta gitien retira.
Ardüra malerüs dük
emazter fidatzen dena.

                Sonez, igan eta retira.
                Khoxo jelki, minza phaseiuz.

Jenthe hünak, ezteia haunitz
gizün baten üxümenthia,
nüla khanbiatzen zeon
hartzen dien ideia?

Malkülinaz haniz
agradatü izan niz,
beno kontrara, orai,
asererik khausitzen niz.

Hari eman dühüriak
eskietan balinbanütza,
ützi niro gogo hünez
hasi dügün ezkuntza.

Bena, azkenian dühüria
galdüren badüt ere,
enüzü nahi hareki
ezkontü batere.

Harek eztü nik beno
haboro hirriskatzen.
50 luisen khostüz
üste düt phakatürik den.

Debriek ereman balütü
emaztiak eta aliak!
Harek beno haboro
min deit dühüriak.

                Sonez, phaseia.
                Malkülina jelki.
                Fig. 30

        Khoxo

Hünki jin zirela,
andere Malkülina,
ideietan nündüzün
jiteko züre etxera.

Badakizü sostho hüak
eman neitzün gogo hünez.
Erradazü orai ützültzia
ordü lüketenez.

Zerbütxia egiten dit
nik ezinago bihotzeti,
gero xüxen turnatzia
ohartzen zaionari.

        Malkülina

Ünxa estonatzen nüzü
züre khanbiuaz ni.
Eztakizia zer kundizionetan
hartü nien dühürü hori?

Ordüko proposamenthü,
zihaurek egin tüzünak,
atxikiren ahal tüzü
zihaurek hitzemanak?

Üste düzia beste bateki
tratü hoberik egin?
Hasi dügün tratia
fini dezagün behin.

        Khoxo

Bai, bena halere,
nihaurek ikhüsten dit
ükheiten ahal düdala
dote haundiagorik.

Bi mila libera
zük ükhenik ere,
enüzü erremediatzen
beste hainbeste gabe.

        Malkülina

Mila proposamenthü
eta elhe propi
zük bazündien, eta orai,
beriain adarrak üdüri.

Mündü hüntako ziek
ari zirie oro.
Dühüriaren beizik eztüzie
hanitx amorio.

Nik eztit dühüria
hanitx estimatzen,
hüra bertan jüaiten da eta
presüna, aldiz, baratzen.

        Khoxo

Parabola hoietarik
ez haboro erran eni,
eta sos hüak helitzadazü
ahal bezain labüzki.

                Khoxo retira.

        Malkükina

Ez ahal deik dühürü harek
sakolarik erreko!
Damürik ezteiat atzeman
beste hainbeste haboro!

Haboro malür diat
hire esperantzan,
ezpeitüt ihür minzatü
hainbeste denbora hüntan.

Bena, agian orano
izanen dük beste bat,
kasta idokizale haren erran(...)
heltzen badira egiak.

                Sonez, phaseia. Benüs jelki.
                Fig. 32.

        Benüs

Jinkuak deizüla egün hün,
andere Malkülina,
aspaldian egon nüzü
züregana jin nahia.

Ene baitharik züri
zerbeit badit erraiteko,
ezpazirade elhetan
abantzatia bizikitho.

        Malkülina

Benüs, erradazü
ezkuntza zenbeit denez.
Atzetatzen deizüt
segürki gogo hünez.

Eztit memento hüntan
ihüreki elherik,
eta nihaur, aldiz, nüzü
arras ezkontü nahirik.

        Benüs

Zük eztüzü ezagützen
nür deizüdan proposatzen,
bena atzetatzen düzün gero
aise düzü ikhüsiren.

Ene illoba bat düzü,
hati alhargüna,
bena kartier haitako
gizünik ederrena.

Eztüzü ihün gizünik
hüra bezain ederrik,
ez eta hala, hala,
lekhü xarmantagorik.

        Malkülina

Atzetatzen deizüt
gogo hünez segürki,
bena nahi nikezü bera
eta lekhia ikhüsi.

        Benüs

Nik minzatüko dit hüra
egün berian segürki,
eta jüanen gütüzü
gero biak elgarreki.

Preseski orai ni
harat jüaiten beiniz,
bihar arraxa gabe
ützüliren nüzü berriz.

        Malkülina

Mila, mila goraintzi,
nik exi erran ezozü,
eta nüla ükhen düdan
ikhüsi gabe maithatü.

                Malkülina retira.
                Bestia phaseia.
                Malkü jelki. Sonez.
                Benüs. Malkü.
                Fig. 32.

        Benüs

Nülaxe hiz, Malkü,
ene loba maitia?
Desiratzen nin aspaldian
hire ikhüstia.

        Malkü

Hünki jin zirela,
ene tanta maitia
eta erradazü bertan,
berriagorik badüzia?

        Benüs

Deusere eztiat ekharten
beizik eta berri hünik.
Hiretako badiat
emazte gei bat xerkhatürik.

Bena, behar dükek
segür hari behatü,
ezpeipeitüt gero nik nahi
hire gaitzik xerkhatü.

Harekila jinen nük
bazter horien ikhüstera,
zeren beitü harek
gaiza horren ideia.

Mila, mila goraintzi
badiat hiri erraiteko.

        Malkü

Hox, güazen barnialat.
Han gütüzü minzatüko.

                Sonez. Biak retira.
                Barbera jelki.
                Fig. 33.

        Barbera

Jenthe hünak, haur naiziela
ni heben orai ere,
abis bat nahi deiziet eman,
deus phakatzerik gabe.

Orai zier minzo niz,
ene gizün gastiak,
plazan eztützie behar
haitatü zien emaztiak.

Bai, hari erranen düzie:
ah, zer neskatila kuriosa!
Bena, hüra eztükezü
etxen hanitx baliusa.

Plazan bistüs dütüzü,
bai eta hanitx entrada,
arropa ederrak soñen eta
bilhüa oro pumada.

Bai, hüra hün lükezü
gaiaren phasatzeko,
bena ez aitzür bateki
landalat igortzeko.

Solamente labekaren
egiten etzakizie,
eta gero eiherazañen
ogen egiten dizie.

Eihera zañek balikezie
berek defautez asia,
zeren ebasten baitie
ünkhai gaitzüria.

Bena, heben egoiten baniz,
erranen dit sobera.
Banüa phausatzera
amiñi bat khanberala.

                Sone. Retira.
                Benüs eta Malkülina
                jelki eta phaseia.
                Fig. 34.

        Benüs

Malkülina, orai
phartitüren gireia,
bertan hel gitien
ene lobaren etxera.

        Malkülina

Benüs, jüan gitien
ahalik sarriena,
ikhüs ahal dezadan
gizün eder hüra.

                Phaseia. Malkü jelki. Sone.

        Malkü

Hünki jin zirela,
ene tanta maitia,
bai eta ekharten düzün
kunpaña nüblia.

        Benüs

Malkü, jiten gütük
hitzartü günien bezala,
hire espüs geia eta biak
hire ikhüstera.

        Malkülina

Jinkuak deizüla egün hün,
Malkü ühürablia,
hau düzü, arren, heben
ederrik züre etxia.

Ala, lekhü ederrian
izan beita bastitü.
Hülako hüntarzün bat
estimable düzü.

Eta bazter horiek oro
ederki zerratürik,
eta, aldiz, funxak
oro alkharri lothürik.

Bidiaz peko horiek ere
züriak direia Malkü?
Züre hüntarzüna segürki
lekhü ederrian düzü.

        Malkü

Orotarat so egin eta
zer ere ikhüsten beitüzü,
Malkülina, ene maitia,
oro eniak dütüzü.

Bista hüntan besterik
batere eztüzü,
bidiaz pe hori ere
oro enia düzü.

Eta etxe khorphiza ere
erakusteko hün düzü,
eta plazer haundi nikezü
kuntenta bazinte zü.

        Malkülina

Kunten nizanez düzia erraiten,
Malkü, ene maitia?
Emaiten deizüt eskia,
bai eta ene fedia.

                Malkük har eta minza

Malkülina, (...)orizü eskia,
tantaren aitzinian.
Besterik eztizü sarthüren,
seküla ene bihotzian.

        Benüs

Jaun anderiak, güazen
mementian barnialat.
Elhe horiek eztirade
heben erran beharrak.

                Sonez. Retira. Don Feliz eta
                Barbera jelki eta phaseia.
                Fig. 35,

        Barbera

Don Feliz, jakin düka
Malkü ezkuntzen dela?
Behar diagü sürbellatü,
eta lagünak abertitü.

Herriak eztik, ez,
behar desühürerik.
Eztiagü ützi behar
ezkunzera alhargünik.

Nun eta ezkütien
arrazüableki phakatzen,
ikhüsiren tik triaten gañen
galharroxak egiten.

                Phaseia. Malkü jelki.
                Fig. 36.

        Don Feliz

Züzaz minzo güntüzün,
Malkü, plazer badüzü,
ezkuntzera abian zirela
jakin ükhen dizügü,

eta baitakizü zer den
üsajia zaharra orotan,
alhargünen tratatzia
ahal bezain odretan,

haitia orai züri düzü,
nahi gützünez phakatü,
bestela güre egin bidia
egin nahi dizügü.

        Malkü

Enüke nahi jaunak
triunfarik batere,

zerbeit satifamenthü
emanen badüt ere.

Barrika erdi bat ardü
emanen deiziet azkenian,
orok edan ezazien
ene izenian.

Eztüt üste erraitekorik
badükeziela gero,
eztit ja emanen
deusere haboro,

eta, plazer badüzie
edan kolpü bedera,
jaunak alkharreki,
sar gitien barnera.

                Sonez. Oro retira.
                Jelki Malkülina
                eta Malkü. Sonez.
                Fig. 37.

        Malkü

Malkülina, badakizia
zer zeitan bürüratü?
Gasteria selerat hori
behar dügüla trünpatü.

Barrika erdi bat ardü
ükhen derot hitzeman,
bena gero dolütü
zitadazü bertan.

Nüla orai hürak
trankil beitira egonen,
nik, aldiz, farza bat
propirik jokhatüren.

Behar dizügü segreki
aste hüntan espüsatü,
eta haier hitzeman ardüa
gihaurek edanen dügü.

        Malkülina

Phenxamenthü hoberik m(...)
elükezü posible,
gero Arueko gasteria
afrüntütan beitate.

Behar dizügü phartitü
notariaren etxera,
ahal bezain bertan
kontratiaren egitera,

eta espüsatzeko, aldiz,
jaun erretora minzatü,
eta egün berian
erreistatüren gütüzü.

Jenthe hünak, othoi, othoi,
ez erran ihüri,
bi aldetarik müsika
eztakigün jarreiki.

                Sonez. Retira.
                Grefiera jelki.
                Fig. 38.

        Grefiera

Bon jour, tous le monde,
voi içi le grefier.
Nülaxe ziradie,
plazer badüzie?

Üdüri düzie orok
kunten ziriela,
eta jurnal hun bat
irabazten düziela.

Ni ere heltü niz
berifikatzeko,
edo eta bestela
zenbeit errexistro.

Senhar emazte geiak ere
zütiet erreistratüren,
eta neskatila horiek
arraxistatüren.

Hantxeko hüak ere ezkon(...)
iragan egünetan,
beren errexistrüak egi(...)
nunbeit zokho horietan.

Nüla egin dütien
galthatzen bazüntie,
bat pian bestia gañen
erran lirozie.

Orai ekharten dit mahaña
iskiribatzeko hünaxe.
Lanik balinbadüzie,
mementian zaurizte.

                Malkülina eta Malkü jelki.
                Grefierra jat mahañan.
                Fig. 39.

        Malkü

Jauna, plazer badüzü
behar gütüzü reistratü,
ezi grefier zirela
ükhen dügü kunprenitü.

        Grefiera

Jauna, nüla deitzen ziren
erradazü lehenik.
Arren, ezkuntzera
zira determinatürik?

        Malkü

Jauna, pharkamentüreki
Malkü deitzen nüzü,
eta andere hüneki
ezkuntzera nüazü.

        Grefiera

Eta zü, anderia,
nüla deitzen zirade?
Izena nüla düzün,
erradazü zük ere.

        Malkülina

Jauna, Malkülina
düzü ene izena.

        Grefierra

Ünxa, algarrena üdüri
düzie biena.

Orai behar düt jakin
iskiribatzeko.
Malkü, hartzen düzia
Malkülina emaztetako?

        Malkü

Batere eztit, jauna,
horren hartziaz düdarik.
Orai beno lehen ere,
enikezün damürik.

        Grefierra

Andere espüsa, orai
züri minzo nüzü.
Malkü, senharretako
hartzen düzünez, errazü.

        Malkülina

Zer nahi düzü, jauna,
erran dezadan besterik?
Nik estit aspaldi haundian
beste phenxamenthürik.

        Grefierra

Balindadüzie orai
besterik deus erraiteko,
jakin behar dütüt
oro iskiribatzeko.

        Malkü

Zük badüzia, Malkülina,
deusere erraitekorik?
Nik ja eztizüt
deusere besterik.

        Malkülina

Deusere, deusere, jauna,
finitzen ahal düzü,
güre erran nahiak
oro badazkitzü.

        Grefierra

Arren, sinatzen düt
akort ziriela heben,
nüla batek bestiari
hitzak eman dütüzien.

Malkü, emazte ederra
ükhen düzü haitatü.
Nik ere hülako bat
ünxa nahi nikezü.

        Malkü

Besterik ahal eztienaren
hori badüzü asia,
solamente zankhartian
balinbada hatia.

        Grefierra

Hüra badien, bali ala ez,
ahal dakizü ingoiti,
hartzen düzünaz geroz
haren amorekati.

(...) ei ahal zirie egon
algar esprabi gabe,
ezi zien minak
hartakuak dirade.

Bena pharka itzadazie
ene arrallariak,
eta gitien retira
mementian barnialat.

                Sonez. Retira.
                Belot jelki.
                Fig. 40.

        Belot

Satifamenthü haundi bat
egün badüt bihotzian,
zeren hoinbeste jenthe
khausitzen den elizan.

Behin hogei eta hamar sos,
eta gero sei libera,
zazpi libera eta erdi,
horiek jiten dira.

Egün oroz balinbanü
holaxe irabazpide,
eta gobernamenthüti
jiten zeitana bestalde.

Haboro irabazten düt
jenthiak hiltzen direnian,
bena kredit hanitx
egin behar dit ordian.

Jiten zeiztanian
espüs batzü elizala,
hitz bat erran gabe
badit sei libera.

Bena ezkunzati kanpo,
beste okasionetan,
ene phakatzeko
sosik ezta jenthetan.

Jenthek erranen dü aphezek
eztiela beharrik,
üstez eta eztüten
haiek enplegürik.

Orai ere hebentxe,
arras inkietatürik,
espüs batzien aidürü niz,
orano barürik.

                Sonez. Malkülina eta Malkü jelki.

        Belot

Jaun anderiak, berhala
belhaurika zitie,
aspaldi askaldü nahirik
hebentxe naukezie.

                Belhaunik biak.

        Belot

Malkü, nahi düzia
eta hartzen düzia
züre emaztetako
Malkülina anderia?

        Malkülina

Bai, jauna, hartzen dit
ünxa gogo hünez,
amenx gibel eztakidan,
ari zite, othoi, fitez.

        Belot

Zaude errephausüki, anderia,
eztüzü züre aldi.
Ez ahal zeizü balinba
gibeltüren engoiti.

Malkü, nahi düzia,
ala eztüzü erran nahi
hartzen düzünez emaztetako
khantüko andere hori?

        Malkü

Bai, jauna, hartzen dit.
Phenxatzen ahal düzü,
errefletzione egiteko
berantegi düzü.

        Belot

Eta zük, anderia,
ez ahal düzü düdarik?
Üdüri düzü jin zirela
ünxa disposatürik.

        Malkülina

Jauna, erranen deizüt
berdin hamarretan.
Enüzü etxerako
segürtatü arte hüntan.

        Belot

Malkü, erhaztüna
erhian ezar, ezar ezozü,
zuintan ezarri behar den,
ingoiti ahal dakizü.

        Malkü

Jauna, erhaztünik
batere eztizügü,
zeren eta anderiak
ezpeitü merexitü.

        Belot

Ah, erramü beno lehen
egin düzia basko!
Azken senharra hartü beno
orano lehenago.

Jaun anderiak, behar düzie
orai ünxa behatü,
ezkuntziaren feitak
nahi deitziet esplikatü.

En el nombre
del padre,
del hijo, del ispitu
santo, amen.

Ego conjunto
et con patre naçio,
jaunak jüntatü zütien
Zirka eta Inazio.

Sit sarthis tahernan,
pintatis dolus,
nik ere jüntazen dütüt
Malkülina eta Malküs.

Ingainkha han finka,
quia çihigatis ergo,
gis hortan popülatzen
düzü mündia oro.

Adelante, oustras!
si quiera oste darnada.
egünko zien exortaren zola,
jenthe hünak, barna da.

Capiteon sisteom,
Balentin et Filon
alkkar esprabi zien
adar arteko zilhon.

Eta ene exorta
orai finitien deiziet,
adar haundi bedera üzküti
desiratzen deiziet.

                Fin dela trajedia.
                Atürrak oro jelki.

                Figure 100. Malkülina eta
                Malkü jelki. Sonez
                        ...
                Sortide 0
                Malkü jelki eta minza

        Malkü

Ah, malerüsak, malerüsak!
Ene tentaerazi zaliak!
Ene lanak emaiteko deiz
emaztiaren hartziak?

Bifroi, malerüs horrek,
zentzüti nahi jauzerazten,
gaste infamü horieki
delakotz akordatzen.

Oro adiskide dütüt
elhestatzen dütüdanian,
eta gero traditzen naie
ene behar ordian.

Bifroia ere emaiten deit
hanbat üdüri ederra,
eta ene partidarik gaitzean
segür niz hori dela.

Malerüsen Jüdasa,
ene emaztia nahiz,
zenbat aldiz agüdo
ihaur ibili hiz.

Eta gero arzara,
ezin ükhen dienianian,
behar düka hik izan
enetako malezian?

Hik, ene emaztia
ezin dük gorteiatü,
eta hartakotz nahi hiz
eni mendekatü.

                Sonez. Bifroi jelki

        Bifroi

Gezürrak erraiten tük
müthürreti horik oro,
nahi ükhen banü banikea
hik beno lehenago.

Ezpadüt hartü ere,
ene falta dük segürki,
ükhen diat hareganik
entradarik aski.

Harek bazia ararteko
ene eretzeko hünik.
Aidürü egon dük zenbeit aldiz
aiharia prestatürik.

Eztiala zeren ükhen
enetako maleziarik,
ene gati sar ezok
südürra üzkü zilhoti.

                Sonez. Retira oro.

        Azken pheredikia

Jenthe hünak, ikhüsi düzie
güre trajeria finitzen,
hartü düzien atenzioniaz
oro zütiet erremestiatzen.

Libertitü bazinandie,
plazer günüke segürki,
satifatü bazinandie
güre eretzeti.

        Marxe

Gü düdatü izanagati,
othoizten zütiet ümilki,
etzitien güretako
gaiski erraiten ari.

Kunxidera ezazie hüxa
gü beno zaharrago dela,
eta mündia oro
hartala süjet dela.

Egünko güre trajeriak
merexi zükien, hargatik,
hüna presenta gintien
hobeki prestatürik.

Ünxa preparatzeko
eztügü hartü denborarik,
bena ezkünien hargati
borondatiaren faltarik.

Iküsi düzie egün
Güreñen bizitzia,
eta hartarik landa,
Phanzarten jüstizia.

Ikhüsi dütüzie ere,
Malkü eta Malkülina,
Arihün, Arieder, Benüs,
bai eta ere Albina.

Jenthe hünak, izan baliz
üdako egünetarik,
bagünüken, bai, orano
zerbeit haboro besterik.

Izan balinbaliz ere egüna,
hülakorik hirür lüze,
ülhüna jinen zen orano gük
egiak oro erran gabe.

        Erdian

Othoizten zütiet, arren,
ene aurhide maitiak,
retira zitien oro,
ahalik goizena etxerat.

Amex eta eskandalik
khausa eztezazien,
eta hartarik xangri biderik
amenx eztükezien.

Eta orai ihürk ere,
plazer badüzie danzatü,
mementian soniak
haserazten dütügü.

Oneski libertitzera
nitzaizie gomendatzen,
eta berdenboran, jenthe hünak,
gai hün bat desiratzen.

Fin