Mehalzü eta Benus

Wikitekatik
Mehalzü eta Benus
ezezaguna
Judith eta Holopherne pastoral barneko asto laster zatia. Bordeleko Herri Liburutegia.1695, 18.

Mehalzü eta Benus


Mehalzü

Jenthe hünak, izan niz
hantxeko herri hartan,
eta jaun ertora minzatü
bere jauregian.

Aphezak abil direla,
gaiza klarra düzü,
bena egün nik bat
ükhen dizüt trünpatü.

Nahi nüke konfirmatü
aphezpükia jin denian,
nahiz dela danik haur aita
akusatürik nizan.

Aphezai sei erresistro
ükhen ditzot galthatü,
bena enia zerentako nien
ezteot phüza salhatü.

............................................
............................................
edo berrogeita hamar luis
ekharriren sakolan.

                Koñado phaseia.
                Mehalzü jelki.
                Koñado y Mehaltzü

        Koñado

Jinkuak egun hun deizüla,
ene adiskidia,
egun jiten nitzaizü
espresüki ikhustera.

        Mehalzü

Hünki jin zirela,
jauna plazer badüzü,
erradazü, arren,
zer berri ekharten düzü?

        Koñado

Zer berri ekharten düdan
aisa jakinen düzü,
komisionia egin gabe
nekez ützüliren nüzü.

Benus, züre adiskidia,
nuispeit ezagützen zünian,
arren haren phartez egun
niabilazü bidian.

Badakizü düda gabe
zien tratien berri,
nun ützi beitzineon
erresa bereki.

Behar düzü, arren,
züre erresa hartü,
edo bestela soma
mementian phakatü.

Bataz edo bestiaz behar düzü
presentian haitatü,
eta gero eni eman
mementian errephostü.

        Mehaltzü

Somaren nonbrea
zenbat galtatzen düzü.
Marzhandiza suerte hüra
aspaldian merze düzü.

Arranjatü nahi nüzü,
balinbada posiblerik,
gero ükhen eztezadan
deus erraitekorik.

        Koñado

Berrogei eta hamar luis
galtatzen derizü,
edo eta bestela bera
hartü behar düzü.

        Mehaltzü

Gitian retira barnialat
amiñi bat phausatzera,
eta egiteko horrez
seriuski mintzatzera.

                Sonez biak...retira.
                Jutibal jelki.

        Jutibal

Jenthe hünak, entzün düzüe
jaun horrin diskusa,
züñek aiphatzen beitzin
afera bat kuriosa.

Erradazie emastekiak
eztirenez prebalitzen
asto pito haundi zenbeit
dütenian atzemaiten.

Ahal baneza alü bat
nik har niro intresian,
holaz berrogei eta hamar luis
behetx beiniro urthian,

eta gero orano
nikhaur unxa liberti,
bestiak ere arri dira
haren amorekati.

Bena, ene gizün gastiak,
abis emanen deiziet,
zeren eta oro
unxa matie beitzütiet.

Errosten düzienian
haragirik büzherian,
libera hamabira sos
phaka zazie han berian,

gero ezlükezien
amenx erraitekorik,
Mehaltzü gaizüak bezala
mandalariak üzkütik.

                Retira. Sonez.