1/
Mendaro'n jaiua naiz,
Donostia'n bizi;
ezin du nere andriak merke
gauzarik erosi. la, jai!
2/
Luzifer deabruaren
Ebanjeliyua,
salgai dutenak urdai-azpikua
eta oliyua.
3/
Saldu nai digutela
babarruna merke,
ori gezurra ez baldin bada,
mesere genduke.
4/ Urdaiarekin onak
dira babarrunak,
Goierrikuak izango ditu
diru asko dunak.
5/
Al dualako bizi
modu erosua:
iñon diraden jaki obenak
ta erari gozua.
6/
Bijiliya egunero,
koipe gabe azak,
langilliarentzat alperrak nai
ez dituan gauzak.
7/
Ez dakigu nunguak
duten almazena;
ogei ta bi pezetaren ordain
arraultzak dozena.
8/
Moztutzia nai badu
bizarra eta illiak,
emezortzi errialtxo biar
ditu langilliak.
9/
Ez ditugu oraiñ merke
txitxarro berdelak;
pezetan emezortzi gaztaña,
erdiyak ustelak.
10/
Errialian paper
egunerokua;
orain lau zakur aundiren ordaiñ
gezurra naikua.
11/
Naizenian agintari
probintziakua,
izango dezute merke ogi
zuriya naikua.
12/
Da nere konsejua
ez erateko urik:
ardo txuriya eta pattarra,
goizian baraurik.
13/
Neskatxa gazte polit
Euskal-errikuak
luzituko dituzte soñeko
moda berrikuak.
14/
Mutill gustokorikan
badute ondoren,
damu izan gabe gero alperrik
ezkondu lenbailen.
15/
Neskak amoriyozko
penak biotzian
ditu, mutill gustokuarekin
enamoratzian.
16/
Mutillak ezkontzeko
dute desiua,
bada neskatxa ona duana
edukaziua.
17/
Bada zekena eta
inbidiosua,
no la demontre mereziko du
estimaziua?
18/
Neska zarrak duala
ostentaziyua,
mutill zarrari jartzen bazaio
kontribuziyua.
19/
Iduritzen bazaio
ez dala berandu,
gaztetan galai zuanarekiñ
ezkondu naiko du.
20/
Oieratu baño len
suaren onduan
oiñak berotu biar, ezkontzen
badira neguan.
Bertso-papera, moldiztegi-izenik gabea,
bañan dudarik gabe Errenteria'ko
Makazaga'renean moldizkatua;
Imanol Laspiur, Eibar.