Edukira joan

Mendarotar bat egiña...

Wikitekatik
Mendarotar bat egiña...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Música: Cuando yo sea alcalde ...


«Mendarotar bat egiña...»


1/
Mendarotar bat egiña
amairu eriotza
zan Jose Larrañaga, zuana
zitala biotza. Ja, jai!

2/
Artxiola palankari
gizona garratza,
onena zala aizkolariya
Mendaro'ko Erentza.

3/
Aizkolaria bezela
Arozpide zarra
laisterkariya zan, besterikan
ez beziñ azkarra.

4/
Pultsulari Eltzekondo,
ez da besterikan
esku batekin zortzi arrua
jasotakorikan.

5/
Oso sonatua zan
Elgeta'ko Aundiya,
jasotzen zuana ogei eta bat
arruako arriya.

6/
Esan oi zuten zala
marka izugarriya,
arri astuna izanagatik
zuana uztarriya.

7/
Oriotar Sarasua
arraunlarietan
zala onena, ez beza iñork
dudarik orretan.

8/
Eibar'ko zezen-plazan
esan dute ainbatek
Lastur'ko zezen bik ainbat indar
duala Soarte'k.

9/
Astuna izan arren
zuan ainbat indar:
jaso egun da berrogei eta
emeretzi bidar.

10/
Arri aien pixua
amarna arrua,
biak txit errex jasotzen zuten
zutela garbua.

11/
Ziruriten zirala
igualtxo indarrez,
Aiarrak jasotzen zuan
Lastur�tarrak bezin errez.

12/
lruritutzen zait, berriz
jokatzen badira,
izango dala nun-nai jendia
oieri begira.

13/
Urre-zillarrikan ez,
paper zarra ugari;
galtzen dutenak, len bezelaxe,
azka buruari.

14/
Nik esango det nun-nai
testigu naizela:
Aian jende indartsu bigurriya,
Lasturren bezela.

15/
Antziñako gizonak
uste onak indarrez;
egin zituzten markak borratzen
dituzte orain errez.

16/
Neri esan diatenez,
da Bedaio'kua
Sanson'ek zuan ainbat indarra
duan morroskua.

17/
Lasai birika eta
sendua gerriya,
jaso egun da larogei ta amabi
kiloko arriya.

18/
Urtiak dituala
emeretzi oraindik,
jasoko luke jasotzen zuana
Albizuri-Aundi'k.

19/
Ez da orren inguruan
atsegiñ izango,
osasuna ta urtiak sei bat
dituala geiago.

20/
Askorena izango du
orrek abisua:
komeni zaizkala jaki onak
ta erari gozua.

21/
Irutxurrik ez arren
nik diot esango
danen gustorik lanteri orretan
ez duala egingo.

Bertso-papera, e Imp. Macazaga. - Rentería;
Oiartzun'go Jose Joakin Mitxelena bertsoLariari
jasoa.