Edukira joan

Mendigoxaliarena

Wikitekatik

Estepan Urkiaga Basarats (Laukiz, Bizkaia, 1905eko abuztuaren 3a - Gasteiz, Araba, 1937ko ekainaren 25a), Lauaxeta ezizenaz ezagunagoa, euskal idazlea eta kazetaria zen. Haren ezizena "Lau Haizetara", hau da, jaio zen baserriaren izenaren laburtzetik dator.


Bide barrijak Estepan Urkiaga "Lauaxeta"k 1931n argitaratutako liburua da, gaur egun desagertua dagoen Bilboko "Verdes" argitaletxean.

Poesiazkoa eta bizkaieraz idatzitakoa da lan hau, baina Sabin Aranaren garbizaletasun joeren eragin handiarekin[1]. Maileguen erabilera saihestu zuen: batetik, euskal tradiziotik berreskuratutako hitzak erabiliz, esaterako, “irarri”  inprimatu erabili beharrean eta, bestetik, neologismoak erabiliz, adibidez, “atzindu” edo “marreztu”. Gainera Lauaxetak oso idazkera fonetizatua erabili zuen testuan: “zurijan, Axia, eban gustija,...”

Lauaxetak zion jarraitu, ordea, Aranak proposatutako herri tradizioko bertso-egiturari eta poesia egitura landuak idatzi zituen bai metrika bai hoskidetasuna zainduz.

"Mendigoxaliarena" Lauaxetaren poemarik ezaguna izango da, ziur aski. Musikarekin grabatu dutenen artean: Antton Valverde, Kenzazpi, Eñaut Elorrieta (aurreko taldeko abeslaria bakarlari bezala), Lorratzak (Ken7-ren bertsio akustikoa)...


Honako bertsioa Armiarma.eus inguruko BasquePoetry.eus ataritik ekarri dugu https://basquepoetry.eus/?i=poemak&b=595


MENDIGOXALIARENA
      Lauaxeta , 1931


                  I

      Mendi eze, ikurrin eder,
azke nai zattut axian.
Amar gasteren lerdena
makilla luzez bidian!
 
      Mendi-bitxidor berdiok,
arin or duaz kantari:
«Dana emon biar yako
matte dan azkatasunari».

      Eta ixil dago arratsa
Euzkadi'ko lur-ganian.
Amar gasteren lerdena
makilla luzez bidian!
  

                  II

      Gastedi orren didarra
bai-dala didar zolija!
Aberri baten samiñez
urduri dabil errija.

      Azkatasun-goxalderuntz
sugarra dira basuak.
Sugarra basuak eta
zidar argija itxasuak.

      Or duan ozte-aldrea
aberri-minez kantari:
«Dana emon biar yako
matte dan azkatasunari».
 

                  III

      Gaste orreik goruntz duaz
abesti eta ikurriñez.
Lañuan baño tiro otsak:
bedartza dager odolez.


      Ikaraz duaz usuak,
mendija dago ixillean,
Amar gasteren lerdena
bixitza-barik lurrean!

      Eta illuntziko bakian
norbattek darrai kantari:
«Dana emon biar yako
matte dan azkatasunari».


  1. Txantiloi:Erreferentzia