Merke daude alperrentzat...

Wikitekatik
Merke daude alperrentzat...  (1931-32) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Pasadobre S.S. (Ez dakigu zer doñu dan auxe. Bañan bederatzi puntuko doñuaz kanta ditezke bertso auek)


«Merke daude alperrentzat... »


1/
Merke daude alperrentzat
erari gozuak,
jaki saltxan eperrak
eta usuak;
eta langillentzat
beti erasuak,
igas eiñ ez dezagun
jarririk lazuak;
oien abisuak:
egiteko errezuak;
diote auzuak
dirala erosuak;
orregatik jartzera
nua bertsuak.

2/
Biar det Donostia'n
nola geran bizi
auzotar guzieri
adierazi;
langilliari karga
andiak eratsi,
ta diru gutxi gauzak
geza ero gazi
egiteko erosi;
orla naian ezi,
-al degu merezi?-
diralako asi
kalian ibiltzia
naian galazi.

3/
Usaindu eta gero
jela eta gatza,
zazpi errialian
libra legatza;
berrogei zentimuan
arrautza bakoitza,
pezetak zazpi t'erdi
dauka ikatza
zaku erdi utsa;
ta etxe-bizitza
topatzen ekaitza;
jabe oien gaitza:
errenta garisti ta
bekoki beltza.

4/
Beste zer egin gabe
azoka eta feri,
atso ipurtaundiak
dabiltza ugari;
arrautzak rnerke artu
baserri tarreri,
eta Donostia'ra
saltzera ekarri;
birian kantari,
keñuka alkarri.,
onak alperreri,
txarrak zintzueri;
Kontxa begi-bakarra
dute giari.

5/
Asko panaderuak
keja dira, baiña
ez bezate damurik
ortan ekiña;
ogia karu saldu,
rnerke artu iriña,
eta, zer esanik ez,
pixua ariña;
azala ikatz eiña,
barrengo rnarniña
sarritan gordiña;
ez da atsegiña
orrek egiten digun
tripako miña!

6/
Polikarpo eta Kosme
kontzientzizkuak,
aspaldi tabernari
jarritakuak;
salgai omen dauzkate
zigarro puruak,
berrogei zentimuan
errialekuak;
prezio fijuak
selluakin juak
dauzka estankuak;
gu gera kaikuak;
auzotar asko diran
bezelakuak.

7/
Pello eta Timoteo
dira arakiñak,
eskola gutxi duten
asko jakiñak;
guri ongi kostian
diruan ordaiñak,
ezurrak puskatu-ta
sebua eta zaiñak;
dira oien azaiñak,
leunak mingaiñak,
jan samur mamiñak,
gisatu bikaiñak;
Judas Iskariote
zan bezin piñak.

8/ Udaran bildur giñan
zalako leorte,
babarrun gutxi baiña
da sagar-urte;
orren zumuarekin
zer egingo dute
neurri txikiak jarri
ta saldu bitarte?
Oiek ondo ez bete
degulako kalte;
danari alkate
emango'iot parte;
ta erua naizela
esango dute. (2)

(2) Onen ondoren beste lau bertso datoz:
lenengo biak euskeraz, bañan liburu ontan len
ere jarrita daudenak, beste biak erderaz ta
jartzerik merezi ez dutenak.
Bertso-papera, moldiztegi izenik gabea; ez nuan
apuntatu zeñi jaso nion.
Bertso-papera, «Imp. Aurrerá., Tolosa'ko lsaak
López-Mendizabal jaunak Buenos Aires'tik bialdua.