Edukira joan

Nortasunaren gurtza eta bere ondorioak

Wikitekatik
Hitzaldi sekretua  (1956) 
Nikita Khrustxov
Iturria: Wolfe, B.D. (1957): Khruschev y el espectro de Stalin, Sudamericana, Buenos Aires, 91.

Itzulpena: Martínez Rueda, F. eta Aizpuru Murua, M. (2011): Gaur egungo munduaren historia 1945-2009, UEU, Bilbo, 98.

Argi dago Stalinen aginduei jarraituz egin zirela gehiegikeria asko, Alderdiaren arauak eta sobietar legezkotasuna bortxatuz. Stalin ez zen inorekin fidatzen, bere mesfidantza gehiegizkoa zen. Norbaiti begiratu eta ondokoa esateko gai zen: Zergatik da gaur hain iheskorra horren begirada? Edo, zergatik ematen dit bizkarra eta ez dit begietara zuzenean begiratzen? Gaixo-izaerako errezelo horrek erabateko mesfidantza sortzen zuen harengan, baita aspalditik ezagutzen zituen alderdiaren baitako goi-mailako langileenganakoa ere. Toki guztietan eta une oro «etsaiak» ikusten zituen, aurpegi bikoitzeko lagunak, «espioiak». Mugarik gabeko boterea zuenez, erabaki bidegabeak hartzen zituen eta pertsonak moralki zein fisikoki txikitzen zituen. Horren guztiaren ondorioz, inork ez zuen iritzirik ematen. [...]

Arazo hori seriotasunez eta behar bezala aztertu behar dugu (pertsonalitateari aintza), Stalinen bizitzan gertatu zen bezalakorik berriro ere gerta ez dadin. Berak ez zuen inondik inora ez zuzendaritzarik, ez talde-lanik onartzen, eta indarkeria beldurgarriz baliatu zen, ez soilik aurka zegoen edonoren aurka, baita bere izaera despota eta apetatsua zalantzan jartzen zuen edonoren aurka ere. [...]

Stalinek sortu zuen «herriaren etsai» kontzeptua. Esapide horren arabera, alferrik zen arazo baten erdian harrapatuta zeuden lagunen akats ideologikoaren proba bilatzea. (...) Funtsean, eta egia esateko, arau juridiko guztiei muzin eginez, erruduntasun-proba bakarra akusatuaren «aitorpena» zen eta, ondoren egin diren ikerkuntzek erakutsi dutenaren arabera, «aitorpenak» akusatuak fisikoki presionatu ondoren lortzen zituzten.

Nikita Khrustxev

1956ko otsailaren 25a


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.