Edukira joan

Nua fede onian...

Wikitekatik
Nua fede onian...  (1947) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
"Ogei bertso auetatik, bederatzi Errekartetxori eskeñiak dira. Amezketako Albizuri-Aundi deritzaion arria, jaso berria zuan. Jaso-aldi ori, 1947.XI.30'an egin zuan; ta, dirudianez, bertso auek andik denbora gutxira jarriak dira."


«Nua fede onian...»


1/
Nua fede onian
jartzera bertsuak
onrak merezi dituztelako
gizon indartsuak. Ja, jai!

2/
Gora Errekartetxo
gizona bikaiña,
indarra duana sei urteko
zezen batek aiña!

3/
Amezketan arriya
Albizuri-Aundik
jasotzen zuana, jaso du, bestek
ez duana oraindik.

4/
Uste zuten etzala
irixten indarrez,
irugarrengo eldu-aldiyan
jaso zuan errez.

5/
«Kopa eta premiyua
ongi mereziyak!»
esaten zuten orri begira
an ziran guziyak.

6/
Amar gizon bikaiñak
prueba egitera
gustora juan ziraden erri
zartxo politera.

7/
Askok esaten zuten:
«Da izugarriya
egun da irurogei ta zazpi
kiloko arriya!»

8/
Benetan eldu arren
arriyak balantza,
dalako aingira beziñ leguna,
gaiñera trakatsa.

9/
Izan arren trakatsa
pixu aundikua,
badira jasotzeko dutenak
indarra naikua.

10/
Zituala merezi
esanaz alkarri,
txaluak zizkioten Oliden
arraunlariyari.

11/
Gora amar gizonak
zutelako alegin;
iru zarrenak ziran Etxaniz,
Usuola ta Txomin.

12/
Oraiñ irurogei urte
Elgeta'ko Aundiya,
jasotzen zuana ogei ta bat
arruako arriya.

13/
Agustin Beliategi,
Mutrikuarra berez,
ogei ta iru arruakua
jasotzen zuana errez.

14/
Al dakizute arriya
Arteondorena
zala berreun da zortzi kilo
pixatzen zuana?

15/
Bitor Iziartarrari,
indartsua izan arren,
Pedro Maria Mutrikuarrak
irabazi Eibarren.

16/
Pultsulariya Eltzekondo
ez da besterikan
zortzi arrua esku batekiñ
jasotakorikan. (1)

(1) Bertso-paperak: jaso ta korrikan.

17/
Eltzekondo bezela,
indar aundikuak
dira dituztenak pare bana
gorringo bikuak.

18/
Kortaberriren aitona
gizona garratza;
zan aizkolarietan onena
Mendaro'ko Erentza.

19/
Gorputza indartzeko
diruaren ordain,
arrautzak eta urdai-azpikua
merke daude orain.

20/
Festa orrelakuak
jarri berriz ere,
tabemariyak esan dezaten
dutela mesere.

Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Renteria-,
Tolosa,'ko Periko Elosegi'ren eskutik.