Edukira joan

Olerkijak - Sacris solemniis

Wikitekatik

Sacris solemniis
pages 15-18


SACRIS SOLEMNIIS[1]



I

Jai andi onetan
Batu bediz pozak;
Abesti deunakin
Itxaŕtu bijotzak;
Kendu gauza zaŕak,
Dana gauŕ baŕija,
Egipena ta abestija.


II

Gomutian dogu
Apari baŕija,
Josu-Kisto'k Berak
Artxu ta ogija
Bere ikaslarijei

Emon eutsezana,
Asabeak aginđuta

III

Olan lagi zaŕa
Bete ta bertatik
Bere Gorputz deuna
Beriei emonik,
Gustijak dana jan,
Bakotxak dana aŕtu
Ta jakin-erazo dausku.

IV

Makalei emon da
Gorputza jakitxat,
Laŕijei odola
Gero edaritxat
Emonik, esautsen:
«Edan egixube
Neure odola dan auxe.»

V

Gotzonen Ogija
Gixonena ein zan,
Idurija azkendu
Egijagaz eban.
¡Egi ikarakoŕa!
Jaungoiko andija
Otsein ziťalen jakija.

VI

Kisto'k, jaupa andija
Olan irazanda,
Jauparijei utzik
Emon egimena
Eta aginďu eutsen
Orduntxe geroko
Beste danei emoteko.


VII

Bat eta iru baten
Zaran Jaungoikua,
Zeu aŕtzen zaugun lez
Erdu Zeu gugana.
Gu zaliok zaindu
Zure bide leundik
Dozu argira zuzenik.





  1. Doibatz-ereseŕkija lez abestuten da.