1/
Ondarrabia deritzan ziudadian
festak politak nola egin oi dian,
promesa nuan;
eta Agorraren amalauan
an ezagutu,
eta zurekin enamoratu
nintzan, zergaitik
etzalako an zu bezin pollitik. Ja, jai
2/
Arrazgeroztikan zu nik maitiago
zaitut loriak intza bañon geiago;
sasoi eruan,
txapel gorriya zure buruan;
gustora orduan
zelaian dantzan egin genduan;
nizun lagundu
etxera, zuanian illundu.
3/
Eguzkiya diruri zure arpegiyak,
masallak zuzi-gorri, guri-guriyak,
txoragarriyak;
Norteko izarra bezin argiyak
zure begiyak,
lapurrak dituzulako biyak;
gorputz liraiña;
besterik ez det maite zu aiña!
4/
Dalako zuk merezi dezun lujua:
urrezkua erraztuna ta relojua,
brillantetxuak
dituztenak belarritakuak,
ta soiñekua
sedazko piñ moda berrikua,
apaiñ-apaiña;
ez dakit zuk maite nazun baiña.
5/
Ez det politagorik Euskal-errian
oraindik nere begi bien aurrian
zu zeran baiño
besterik ikusi oraindaiño;
nere emaztia,
orren polita eta gaztia,
zu zeranian,
biziko gera zori onian.
6/
Ezkondu eta ongi bizi nai nuke,
bañan ezertxo ere ez degu merke,
ditugula oraiñ
gauza onak diru askoren ordaiñ;
koipe gabe azak,
alperra:k nai ez dituan gauzak,
dira -zeiñentzat?lanian
saiatzen danarentzat.
7/
Toki alaian txalet polit batian
ezkondu eta ongi bizi gaitian,
Jaunari erregu;
bere bitartez izango ditugu
aukera onian,
gose ta egarri geranian,
jaki goxuak
eta erari jenerosuak.
8/
« Urtiak ogei ta iru, sasoi obena
dala ezkontzeko nik orain dedana,
eta baimena
nere aita Pello Joxerena;
neri galdezka,
nere ama maitiaren kezka
da, jakin gabe,
al zeran diru askoren jabe.»
9/
lru leio dituan gabinetian,
katua zentinela aren atian;
rosariyua,
ezkon berriyen usariyua;
oieratzian
palpitaziyua biotzian,
eta muxuak
amoriozko goxo-goxuak.
10/
Atsuak txokolatia, aguriak pattarra,
garisti daudelako, umore txarra;
ta neskatillak,
ondoren dituztela mutillak,
erromerira;
inguruan badute begira,
murmuraziyua
neska zarraren oraziyua.
Bertso'-papera, «Imp. Macazaga. - Rentería-,
ez nuan apuntatu zeñi jaso nion. Bigarren, erderazko
bertso bat. Bañan kendu egin degu; etzuan
jartzerik merezi.
* * *
Mendarok. beste bertso-paper baten asieran,
onako bertso au jarri zuan,
1/
Juan Inazio Iztueta Zaldibia'kua,
bertsuak andregaiari jarritakua,
maite zuala,
Logroño'n giltzapian zeguala.
eskol-maisu ona,
jakituri aundiko gizona.
nai nuke adiazi
onratzia duala merezi: (berriz)
Ondoren, 2, 3 ta 4' garren tokian, Iztueta'k
Kontxezi'ri jarritakoetatik 1. 2 ta 3'garrena.
Urrena, 5, 6 ta 7'garren tokian, aurreko paperaren
lenengoa, jarri ez degun erderazkoa ta 5'garrena,
aldaketa auekin: 1/3: Agorrillian. 1/4:
Ama Birjiña egunian. 5/1: Santa sekulan ez det
Euskal-Errian. 5/2: ikusi nere begi bien aurrian.
5/4: besterikan iñun oraindaño.
Ta urrengo beste lau bertso auek:
Sagarraren zumua jenerosua,
aparra zeriyona gozo-gozua,
basua betian,
sabelak ongi bete artian.
umore alaian
dantzan gustora belar-zelaian.
zuanian illundu,
pozik nizun etxera lagundu.
- Dantzan zurekin, festak zirala Ernani'ñ.
nere aita Joxe Migel nuan armoniñ,
zuala kezka:
cNor den ire galai ori, neska?~
Nai luke jakiñ,
esposatu baiño len zurekin,
dezun doterik.
ez du nai etxian sui arloterik.
- Naizela ni jatorra, ez tunantia,
nai nuke aita Joxeri zuk esatia;
badet merezi.
amari ere adierazi;
nere dotia,
eltze aundi bat urrez betia,
ongi gordeta.
oraiñ lapur asko dabill eta.
- Banazu loriak intza bezin maitia,
ni emeretzi urtekin neska gaztia;
baña baimena
izango det nere aitarena,
dudarik gabe,
bazera orrenbeste urreren jabe,
esposatzeko
ta zori onian bizitzeko.
Bigarren bertso-paper au ere,
Errenteriko Makazaga'renean
inprentatua dago; ez nuan apuntatu
zeñi jaso nion.
Beste paper batetik. berriz, onoko bertso auek:
- Al dakizu egiten oraziua,
ta gañera nun dezun palaziua,
eta dotia;
dezuna zeran edo arlotia
nai nuke jakin,
esposatu baño len zurekin;
errezelotan
nago, ai ote zeran gezurretan.
- Pare gabia Euskalerri guztian,
nere biotzak dio zu ikustian:
Auxen da poza!
Zera txepetxa bezin airosa,
Zure begiyak
dituzulako txoragarriyak,
gorputz liraña,
ez det besterik maite zu aña.
- Ez da ditxa oberik mundu onetan,
besterik ez bezela bene-benetan
maite banazu,
nik ere zaitudan bezela zu,
laister elizan
kristandadia dezagun izan,
dudarik gabe
egingo gera alkarren jabe.
* * *
Bertso auetako batzuk, Mendaro'ren beste zenbait
paperetan ere ageri dira. Bañan naste aundia
litzake oiek danak emen aitatzea. Cañera, esateko
diña dan aldaketarik ere ez dute.