Orain bi milla urte inguru
Bezela ziran asiyak
Eromatarrak berendu nairik
Gure zazpi probintziyak
Garai artako abarkadunak
Ziran jeniyoz biziyak
Baziran penaz amildu eta
Beren ezurrak autsiyak
Lastimosuak izango ziran
Ayen orduko antsiyak.
Denbora artako gerrero zarrak
(...) ondraduak
Aziyuetan irabazita
Jazten zituzten graduak
Irurogeita lau urtekoak
Bezebiltzan soldaduak
Orain bezela etzuen iñor
Engañatutzen diruak
Lekobide ta Osobal ziran
Kantabria'ko buruak.
Aitona oyek zer pentsatu zuten
Azkeneko eriyotzian
Ez genduela jakin izango
Pena daukat biyotzean
Arrats guziyan otzak guardiyan
Egunaz erdi gosian
Zenbat naigabe sufritu zuten
Erniyo'ko gurutzean
Ayen orduko oraziyuak
Ederrak izango ziran.
Gure izeben amen amonen
Osaben aiten aitonak
Emen fueroak defenditutzen
Ibilitako gizonak
Bertan batalla irabazita
Gero Erroma'ra joanak
Otabiano'k galdu zituan
Berebiziko lagunak
Aundi gaiztoak diran tokian
Pagatzen du txiki onak.
Larrosa baño zabalagoko
Gure zazpi probintziyak
Baratza eder bat bezela zeuden
Guziyak lorez jantziyak
Lau Españian morroi gaudenak
Iru or ditu Frantziya'k
Gizon gaizto bat dala mediyo
Ondatu giñan guziyak
Beste munduan ikusten badet
Eman biaizkat graziyak.
Persegituak izandu gera
Joan dan zenbait urtian
Asko zebiltzan agindu nairik
Kantabria'ko partian
Mantxa gabeko lora ederrak
Estalirikan lurpean
Errespetua guardatzen zuten
Lartaun emen zan artian
Oraindik ere denbora dago
Berriro saya gaitian.
Geren sallari segi zayogun
Ez bestetara mugitu
Motiborikan asko badaukat
Ongi esan nai banitu
Ni engañatzen ez baldin banaiz
Euskalerriyak banitu
Kantabriaren izena ere
Nai ez dutenak aditu
Zazpi senide aita batenak
Ezin gerade unitu.
Zazpi senide aita batenak
Danak euskaldun garbiyak
Tubal zarraren artaldetikan
Banatutako ardiyak
Aiten aitona nungoa zuten
Ez dakitenak erdiyak
Utzi ditzagun bide illunak
Billa ditzagun argiyak
Beti-betiko bere izena
Izan dezan Kantabriyak.
Beren idea beste gauzarik
Ez daukatenak buruan
Gaurko egunian alako asko
Baditugu inguruan
Esaten zaye Kantabria onek
Bere jabia nor duan
Kontra egiten asten zaizkigu
Setosuaren moduan
Geren anayak ez ditugula
Esan gentzake orduan.
Baldin egiyaz egiña bada
Aurreko zuzen-papera
Zazpi probintzi euskarazkoak
Kantabriatarrak gera
Nere biyotzak daukan asmoa
Beti dijoa pakera
Bide askotatik martxa zuzenik
Ezin gentzake atera
Onena zein dan ongi neurtuta
Bildu gaitezen batera.
Zazpi senide aita batenak
Egotea emen triste
Fortunatu da desgrazi batez
Bañan ez genduan uste
Maitatzen dute etorri dana
Besteren gauzaren eske
Egunen batez asarre xamar
Ikusi bear gaituzte
Jakin dezaten bagerala gu
Izena geran ainbeste.
Mundu onetan ezin bizi ta
Ez degu joan nai bestera
Gezurra esanda ez dago andik
Etortzerikan ostera
Arrazoi gabe eman ziguten
Lege kontrako jazkera
Gañera berriz kontari daude
Galduko dala euskera
Gogor egiten ezbazayote
Oyentzat aña ez gera.
Kolka txarraren azpiyan dauden
Txito urrikalgarriyak
Amarretatik bost iltzen dira ta
Beste bostak elbarriyak
Pizti gaiztuen bildurrez beti
Gora begira jarriyak
Indar gutxiko gorputzak eta
Suspiriyuak larriyak
Kastigu onen mendian bizi
Gera gaur Euskal-Erriyak.