Orentzaro

Wikitekatik
Orentzaro
Bilintx

Orentzaro


1
Zai egoten naiz luzaro
eldu dediñ Orentzaro,
zergatik dan eguna
zelebratzen deguna
bazkariz eta afariz
eldutzen dan ainbat aldiz.
          
2
Orentzaro izan ezkero,
gure etxian urtero,
nola oroitzen zaitan,
egun artan bazkaitan
ez da, ez, izango falta
eltzian odolki galanta.
          
3
Afari oberik berdiñ
ez du beste iñork egiñ;.
ez pezeta franko're
kostatu bazaio're
ostaturik onenian:
Martiñ Ezkurra'renian.
          
4
Orduko nere gloriyan,
dantzan asteko zoriyan
jartzen naiz geienian,
egiten dutenian
arduak botillan dun dun dun,
gaztañak surtan pun, pun, pun.