Orrialde:AxularGero.djvu/12

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Egia da, hala da. Eta aldez damu dut, eta aldez atsegin. Damu, zeren ezpaitzaika nehori ere handik, niri bezanbat kalte ethorri.
Atsegin. Zeren nola ezpaikara bi mendetako eta zuk zeurea, hain ongi, hain ohorezki eta dohatsuki iragan baitazu, esperantza baitut zeruko lorian, Iainkoaren konpaiñian, kredit handiarekin zaudela: eta hortik helduko zatzaizkidala, eskua emanen derautazula: eta arranoak, airean dohanean, bere umetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula. Eta gero nik ere (hemengo aldia egin hurran baitut), Iainkoaren garaziarekin eta zure arartekotasunarekin batean, zure zorthe ona erdietsiko dudala: eta orduan guztiez eskerrak errendatuko derauzkitzudala. Iainkoak hala nahi duela.


Zure zerbitzari ttipiena, eta obligatuena P. DE AXULAR