Orrialde:AxularGero.djvu/19

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

chehero, bertzeak gehero. Batak chedea, bertzeak gedea. Batak ichilik, bertzeak igilik. Batak lachoa, bertzeak lajoa. Batak choil, bertzeak joil. Batak kecho, bertzeak kejo. Batak chuchen, bertzeak jugen. Eta hunela bada bertzerik ere zenbait hitz, batak eta bertzeak, nork bere herriko edo erresumako arauaz diferentki eskiribatzen baitituzte.

Ordea zeren ezpaitira hamar bat hitz edo baizen, hunela diferentki, eta bi aldetara eskiribatzen direnak: halatan nik ere zenbait aldiz eskiribatukoitut alde batera liburuan barrena, eta bertze aldera liburuaren bazterrean, in margine : bat bederak zerbait kontentamendu duen amoreakgatik.

Finean eskiribatze hunen gaiñean, diot ezen, nola latinak bi i eta bi v egiten baititu bat eta hartzen batentzat: adjicio, conjicio, vultus, vulnus. Eta espaiñolak ere bi l egiten baititu bat, llamo, lloro: hala euskarak ere bi t egiten dituela bat, ttipia, ttipittoa, gizonttoa, haurttoa. Zeren eskiribatzera txipia, txipitxoa, gizontxoa, haurtxoa ezta ongi heldu, euskaraz ongi minzatzen direnen artean.

Baiña zeren komunzki, hala eskiribatzea, nola minzatzea, nori berea iduritzen baitzaika hoberenik eta ederrenik: eta ene haur ezpaita zurea bezala, ez, othoi, hargatik