Orrialde:Behin Batean Loiolan.pdf/216

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


En primer término villa Vidart, después villa San Andrés, villa Elvira, etc. Al fondo el colegio La salle.

3) Langile edota enplegatu xumea izatea
4) Familia ugariduna izatea
5) Portaera ona edukitzea
6) Lan ezagunen bat edukitzea
7) 50 hamar pezetako errenta hilero ordaintzea
8) Etxebizitza beste inori ez alokatzeko hitza ematea
9) Etxebizitza uztea Udaletxeak hala aginduz gero

Jakina, asko izan ziren eskariak. 1923an 23 eskaera baino gehiago ziren. Otsailan bertan eman ziren lehenengo hamarrak. Eta hamalau ziren eman zitezkeen etxebizitza-kopurua. Hauxek izan ziren lehenengo hamar eskabide onartuen izenak:

Jose Manuel Etxebeste jauna (8 seme-alaba Udaletxeko langilea)
Nemesio Lamiella jauna (6 seme-alaba. Udaletxeko suhiltzailea)
Egiguren jauna (6 seme-alaba. Udaletxeko enplegatua)
Pedro Nieto jauna (2 seme-alaba. Osasungintzako polizia)
Esteban Otsoa jauna (5 seme-alaba. Langilea)
Luzio Arrue jauna (4 seme-alaba. Arotza)
Juan Gonzalez jauna (3 seme-alaba. Langilea)

Felix Astabueraga jauna (6 seme-alaba. Mugako trenbideko zuzendariordea)
Domingo Ramirez de Okariz jauna (3 seme-alaba. Ogibidea ez da azaltzen)

— 214 —