Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/100

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Liparra


Zelai-orlegiko gentz-ziar emaro
odeixka zurijan itzala digaro.
Olan eltzen yaku erijotz antzija;
gozartu dagigun larrosen eztija.

Odeixka itzal ori baxen samurkiro
lora-ziar bebil geuria leunkiro.
Laztandu dagidan, ekarzu eskuba:
lora artian kutun ez yatzu mosuba?

Neure espanai adi, pozik barre-egixu.
Bijar maitatuko garan eztakixu...
Liparra gozartu, ilkorrak bai'gara;
axe-egatan dabil loren mosu-ikara.

Odeixka itzal ori dabil zelayetan:
—Zorijon aldijak zeben bijotzetan
ezilkortu, arren,—dirauskube zarrak.
Bai zera, bai zera, laztandu larrosak!