Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/108

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Betikora


Juale-otsak entzuten dozuz,
il-juale itunak.
Euren ziyua ez dazau baña
zeure barneko alaitasunak.
Nor il ete dan, itauntzen dozu?
Oi neure kutuna!
Il-kanpai orrein ziyo pozkia
geure bijotzen maitetasuna!
 
Zerraldo baltza ikusi dozu,
zerraldo aundija.
Zuriz yantziko mutil gastiak
urrun eroyen illan ontzija.
Zer daroyenentz, itauntzen dozu?
Oi neska axuna!
Zerraldo orretan illik daroye
geure bijotzen maitetasuna!
 
Obi itxija idoro dozu
aran itunean:
sasi zorrotzak eta bedarrak
illobi baldar ixen gabean.
Nor ete datzan, jakin nai dozu?
Oi neskutz kutuna!
or ixen bako obijan datza
geure bijotzen maitetasuna!