Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/128

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Artzai ona


Jaunan ardi galdubak,
otzez mindubak,
bazka barik mendijan,
gosez artalde dana,
artzai laztana
ilta zugaitz ganian.
 
Intzez datorz ardijak,
ardi zurijak.
Yoranez eltzen dira
ilta datzan artzañak
jaki bikañak
daukozan jaupontzira.
 
Geure artzai samurra.
Goyan edurra
ta ibarrean ixotza.
Oron jaki epela
ixan daitela
zeure maite-bijotza.
 
Zeure gorputz garbija
geure jakija
ixaten da nekian...
orren gozotasunak
oron itunak
ditzuliz eskerrean.