Edukira joan

Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/142

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Erroka txadonan kanpa-otsa dantzut,
arana ixil beyan.
Durundi ots orreik mendiz mendi duaz.
Otoyak zelayan...
Zugatzetan kezka barik ganduba da...
Ta neure goguak
goznarrari miñez ekiten baidautso:
Uler nai zadorrak!
Bitartian anei argi uri ortan
agertuten dira.
Alde oneitara bere elduten yaku
tximisten dirdira.
Uriko zaratak kezkatuten dabe
mendiko lillura.
Nora juan ete da txaide artetik
gentzazko lo-gura?
Uriko gau ori! Maltzurren laguna!
Baserri aldera
zetan eltzen zara, argi orrein kiñuz,
gaizkiñen antzera?
Zeure altzo orretan txerren danak duaz
lan okerretara...
Ega-motz ertzakaz leyo danak-ziar
dagijen dardara!
Lixuna txaidian ixil-ixil dabil
lora zimel billa.
Loari murrika etxe artietan
gastetxu zurbilla.
Gabaren eskubak ito dau lotsea.
Or dabil obena!
Il dabe gaizkiñak oraindiño neskutz
datzan onoimena!