Edukira joan

Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/146

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Goxaldeko-edurra


Atsegiña! leyuak zabal egitian
edur zuriz zelayak dizdiz ikustea!
Aldaturik dagergu ixadi amea:
garbitasun yantzijaz dago goxaldian.
 
Anai oi!, leyora ator: Orra or alatza!
Ikusi zuritasun alatz amestija
Edurren gogo leuna bai dala garbija!
Gaiztakerige dago zelaiko matatza.
 
Berak legez nok leukon garbirik gogua!
Dizdiz ori nok leukon bijotzan barruban!
Leyora ator, edurra atrapau eskuban:
bere mosuba otza, baña dan gozua!
 
Otzak goyan ebaita jausi dan lorea,
mitxileta antzera yatorku lurrera.
Ez eruan maitati espanen ganera
geure laztanak dira bere erijotzea.
 
Garbitasun mosuba artu dau edurrak.
Gotzonak soilik dira bere laztanen gai.
Lora ganetan datza garbi baxen alai:
Egotxu zerutarrak loitzen dautsoz lurrak.
 
Edurra!, soilik zatorz siaska ondora
eta lotan dagozan iltegijetara...
Umiak eta illak zeure izpi ixara
eztabe loitzen. Zatorz garbijen kolkora!