Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/160

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

¡Itxasora!

Onaindia'tar Alberta'ri bijotzez

Soñutzik ontzi-puntan, sakoneko lemazain,
itxaso-barne nua zidor ezezaunen-gain.
¡Ondartzan oro laga! —arrizkubak darraigu—,
Lur-barri billatzale ametsa lagun dogu,
Liorreko lokatzok geure malkoz egiñak.
Arnas-artzeko, billau,

amaibako urdiñak.


Euren solas utzakaz gixonak lotzen gabez;
Azkatasun oldiak ilten dira atsekabez.
¡Aurrera! Iparraldian edur-mendi ixoztubak,
eta ugarte otzetan lamiñen gaztelubak.
Eruango zaitubet:

—eunak arro axian—.


Itxaropena bai'dot begi onein ganian.
Bide barrijak nai-dauz abendaren kezkeak:
Lar lurrari egon da.

¡Zabaldu ozertzeak!


Ekintza gurenentzat landa au dan zabala,
Izki-mota orontzat burdinori garbala.
¡Geure itxaso gogorra, abendak maite zaitu!
Zeure altzora gatorz lurra ba txiker yaku.
¡Indar irakasle oi,

kendu odei ta laño!


Balerik eztogu nai gogai barrijak baño.