Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/162

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Argizkorrija dager, urrezko yantzi-barriz.
Ementxe gatorkixuz jakintzaren egarriz.
Ametsik ezkenduban legorretan egiten,
Uraren barna baña goyak doguz ikusten.
¡Geure itxaso gogorra!

Gogayen arraunlari


Agur egiten dautzu itxaro argijari.
Soñak esitzen dozuz, goguak ariago:
Geuregan legez, zeugan, beti kezka bat dago.
Sakon ori nok dazau?

¡Oso zara zadorra!


Ekaitz orrein orruba koldarren bildurkorra.
Euzkuak soilik dabiltz altzo zabal orretan;
Imin dozu oldia euren begi barnetan.
Gudarijak dagixuz, berunezko bizkarrak,
tente diran erruak, burni diran iztarrak.
—Gixonjale leyentzat jaki ziltzagilliak...—
Itxaso aundi orrek, zabal, zeru-atiak.
Erijotza or dabil, or dabil maitasuna.
Erri gogor onentzat, zeugan etorkixuna.
Odiseu barri gara, lamiñik ezta baña,
Emen sortuba ezta Aprodite liraña.
Geure abenda-antzo pioneer gaste gara.
Altzuan beti dozu irri baten ikara
Baña leoyen legez darresixu galparra.
¡Euzkoen itxasua!

¡Oldia eta indarra!


¡Aurrera, aurrerantza!

Ontzi-puntan soñutzik.


Axe oron mosubai bijotzak zabaldurik.
Ibilladi au ezta bixitzan amaituko;