Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/40

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Itauna


Maitatzen bazaitut, itaundu dautsozu
leyuan klisk-dagin illargi-izpijari.
Larrosa zuriko txindor kantubari
itza artu eziñik gaba igaro dozu.

Axiari itaundu dautsozu legunki:
berak baña jolas dagi zeure ulian.
Ete dakije ezer ixarren unian?
Mosu dagitzube gustijak kutunki...

Itaundu dautsozu zeru garbijari,
itxasoko uiñai ta ixadi orori.
Maitasun orretzaz baña, maite ori,
ez dautsozu itaundu zeure bijotzari!